Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 22

Bazkoaldiko 6. astea

2020ko Maiatzaren 22a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-6-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 16, 20-23a )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Bene-benetan dinotsuet: zuek negar egingo dozue, eta hiletak joko; mundua, barriz, poztu egingo da. Zuek triste egongo zaree; baina zuen tristura-aldia poz bihurtuko da.

Emakumea, umea egitekoan, triste egoten da, ordua etorri jakolako; baina umea izan baizen laster, ez da gomutatzen izandako estutasunaz, munduari gizon bat jaio jakolako pozagaitik.

Zuek ere triste zagoze orain; baina barriro ikusiko zaituet, eta poztu egingo da zuen bihotza, eta zuen poza ez deutsue inok kenduko».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusek argi ipini deusku kristau esperientziaren ezinbesteko atal bat: behin eta betiko topaketa gozoa noiz izango zain egon beharra; horretarako ume barria munduko argitara noiz ekarriko zain dagoan emakumearen irudi esanguratsua eta fina dakarsku (21. a.), samintasunetik gainezkako poztasunera aldaketa adierazoz.

- Emakumearen poztasunak sustrai bikotxa dauka: bere neke sufrimentuak amaitu dira eta izaki barri bat ekarri dau mundura. Kristau alaitasuna atsekabeagaz batera etorri ohi da, baina bere helburua bizi barriaren Jaunaren Pazkua da. Jarraian, Jesusek zehazten deusku irudiaren esanahia espiritualki (22. a.). Jaungoikoaren Semearen heriotza lotsagarriagaitik hartu daben samintasuna poz haundi bihurtuko da Pazku egunez; ikasleei “inok kenduko ez deutsen” neurribako poztasuna, egon ere, Jaungoikoaren eskumaldean jarririk dagoan Harengan ziurtatuta dagoalako.

- Jesusek argi berba egin deusku bere Biztuereaz hasi dan aldi barriari buruz; jarraian dinosku: “Egun horretan ez deustazue ezer eskatuko” (23. a.). “Egun horretan” dinonean, ez dau Pazku eguna bakarrik esan gura, egun horregaz adierazo nahi dan eta ondoren hasiko dan denpora barri guztia baino. Egun horretatik aurrera, kristau Alkarteak, Espiritu Santuak plen-plen argiturik, beste era batera ikusi eta biziko ditu jazoerak eta egoerak; Espiritu Santuak argituko ditu barrutik alkartekideak eta jakitera emongo deutse behar dan guztia.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesus badoala-eta, ikasleen atsekabea poz bihurtuko da, eurak oraindik zelan ez dakiela. Guk, Pazkualdi argiz argituta, bai dabadakigu Jesusen Biztuereak pozez beteko dauala lehenengo Alkartea. Holan aurkitzen dogu “Apostolen Eginak” liburuan: benetan energiaz eta dinamikaz beteriko historia. Sakoneko poztasuna Pazkua horren frutu da. Halan ere, sarri samintasuna eta ukapena jasan beharra izan arren, Kristoren Pazkua heriotzatik haruntz igaroten da, mundu barri bat sortuz eta gizateria salbatuz.

- Semea munduko argitara dakarren emakumearen irudia sinbolo argi eta betea da, samintasun eta sufrimentu une horretatik sortzen dan egoera barria adierazoteko. Une horretatik, Alkartea Jesusen Espirituaren argiz plen-plen argiturik egongo da; Berak lagunduko deutse gauzak eta egoerak beste era batera ikusten eta ulertzen, Jesusen jarraitzaileak gogoberotuz eta gauza guztiak zer eta zetarako erakutsiz: horixe da bete behar dauan Maisu egitekoa.

- Eta hemen aurkitzen gara Jesusen jarraitzaileok: gau ere Espiritu horrek argitzen eta gogoberotzen gaitu, gure bizitzaren, gure ekintzaren eta gure konpromisuaren eragile Bera dalarik. Berari esker, Erreinuaren kontu hori bizirik dago eta era askotara nabarmenduz. Zu, anai-arreba hori, zelan sentitzen zara?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, orain artekoaren esperientziaz nire bizitza aberastuteko eta etorkizunera uste osoz begiratzeko gauza izan nadila."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue