Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 21

Bazkoaldiko 6. astea

2020ko Maiatzaren 21, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-6-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 16, 16-20 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Laster ez nozue ikusiko; baina handik laster, barriro ikusiko nozue, Aitagana noa-ta».

Ikasleetako batzuk honan inoen alkarren artean:
- «Zer dino, gero, "laster ez nozue ikusiko, baina handik laster barriro ikusiko nozue" eta "Aitagana noa" esatean?».

Eta alkarri itaunka ziharduen:
- «Zer esan nahi dau harako "laster" horrek? Ez dakigu zertaz diharduan».

Konturatu zan Jesus itandu nahi eutsoela, eta esan eutsen:
- «Eztabaidan zabilze alkarregaz, Nik esan deutsuedan hori dala-ta: "Laster ez nozue ikusiko, baina handik laster barriro ikusiko nozue". Bene-benetan dinotsuet: zuek negar egingo dozue, eta hiletak joko; mundua, barriz, poztu egingo da. Zuek triste egongo zaree; baina zuen tristura-aldia poz bihurtuko da».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ba doala eta, goibel dagozan ikasleak poztuten dihardu Jesusek. Tristura-aldi hori laburra izango dala ere ziurtatzen deutse: “Laster ez nozue ikusiko; baina handik laster, barriro ikusiko nozue” (16. a.). Zer esan nahi dabe Jesusen esaldi misteriotsu honeek? Jesus amaitzear dagoan aldikada bi gogoratzen deuskuz. Lehenengoa, bere lurreko aldia da, laster burutuko dana; bigarrena, bere bizitza aintzatsura begira dago, biztuereaz hasibarria. Ondorengo bere etorrereak ez dauka zerikusirik pazku agerpenakaz, sinistedunen bihotzetan izango dauan jarraipenaz baino, eurakan izango dauan presentziaz.

- Maisuaren berbak ez dabez ulertzen ikasleak, baina bai itaunez bete (17. a.). Jesusek ondo ezagutzen ditu ikasleak barrutik, baita ondoren etorriko jakezan jazoerak ere; horregaitik, euren itaunak bidetzat hartuz, euren tristura gozatzen ahalegintzen da, Beragan uste osoa eskatuz, beste era baten eurakaz izango dala eta: “Zuen tristura-aldia poz bihurtuko da” (20. a.).

- Kristau Alkarteak ere aurre egin beharko deutse hainbat arazo latzei. Batez ere, Senarra kenduko jakenetik aurrera. Bere heriotzaz batera, negarra, tristura eta nahastea sortuko jakez, mundua poztu egingo dan bitartean, Jesusen gatx hori behin betiko aldendu dabelakoan.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelioko testua Jesusen agurreko kutsuz beterik dator, azken Afarikoa osotuz. Beretarrak ez dabe ulertzen, Jesusek jazoko jakonari buruz aurretiaz dinotsena. Berak, Artzian Onari dagokionez, etortzekoak etorri ahala, taldea krisian hondatu ez daiten arduratzen da. Hori dala eta, Jesusek presentzi BARRIA eta berezia eskeintzen deutse, eta horrek “poz bihurtuko dau euren tristura-aldia” (20. a.); izan ere, Jaungoikoak lerro okerretan, eta itxuraz hondamendira daroen lerroetan, zuzen idaztera joko dau.

- Benetan zoragarria da Jesuen JARREREA ezagutzea, bere sufrimentuak alde batera itziz, nahizta gainera jatorkozala jakin. Jesusi gehiago ardura deutsoe beretarrak, bere egoereak baino: holakoxea da Artzain ona; Berak ez bakarrik artaldea ondo zaindu, bere alde bizia emoteraino joango da. Jesusen egoera latz eta neketsu horretan, une batetik bestera gainera jatorkona begien aurrean daualarik, gogoan hartzekoak dira bere bizitzako OINARRI-GILTZAK: beretarren aldeko maitasuna eta jasan beharko dabenaren ardurea.

- Esanguratsua eta neurriz gainekoa da Jesusen jarrerea eta jokaerea, bere ikasleen buru-bihotzak baretzen eta argitzen ahaleginduz, eurak izango dira, hain zuzen, bere egitekoaren eta egintzaren jarraitzaileak, eta, egon ere, noraezean dagoz eta, hurreratuz datorkien egoereaz. Zein da nire jarrerea une larrietan dagozan anai-arreben aurrean? Jabetu al naz, eta arduratu, hori dala Jaun Berbiztuaren presentzia barria? Zelan?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, otoitzak eta zure ebanjelioko berbeak sortuazo dagiela nigan zure presentzia eta nire bizitza osoa edegi dagiela zure Espirituagana."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue