Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 20

Bazkoaldiko 6. astea

2020ko Maiatzaren 20a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-6-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 16, 12-15 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Gauza asko daukadaz zuoi esateko; baina orain ezin dozuez jaso; egiaren Espiritua datorrenean, ostera, Berak zuzenduko zaitue egi osoraino. Izan ere, Harek ez dau bere buruz ezer esango; entzundakoa esango deutsue, eta etorkizuna adierazoko.

Berak goratuko nau, Neuretik hartuko daualako, eta zuoi adierazoko deutsue. Aitak daukan guztia Neurea da; horregaitik esan deutsuet: "Neuretik hartuko dauala, eta zuoi adierazoko"».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Testuak Espirituaren bosgarren agintzaria dakarsku, egiaren betetasunera abiatzeko maisu eta gidari. Gaiari sarrrera emon ondoren (12. a.), gaurko txatala hiru ataletan zatitzen da, teologi kutsuz ondo jantzia, amaiera bardinaz burutuz: “Zuoi adierazoko deutsue” (13. 14. 15. aa.), Hiru Jainko Pertsonei buruzko jarraipen moduko bat gaineratuz: Espiritua, Kristo eta Aita.

- Jesusek beretarrei beste gauza asko iragarri nahi leuskioez, baina oraingoz ezin dabez ulertu. Aurretiaz Espiritua hartu beharra dauke. Bera izango da ikasleen laguntza eta “egi osora” sartuko dituana (13. a.), hau da, Jesusen Berbea ulertzeko aldi barri bat hasiko dau. Bere irakaspena ikasle bakotxari bihotz barruan ezarriko jako, eta beragaz Kristoren misterioaren sekretu guztia ezagutuko dabe, batez ere mundu barri horretan sarrera emongo deutse. Espirituaren egitekoa Kristorena langoa izango da, baina jazotakoari eta jazoko danari begira.

- Semeak bere lurreko bizitzaldian, Aitaren esanera eta Beragaz bat eginda izan ezik ezertxo ere egin ez eban lez, holantxe Espirituak ere, Pazkua ondoren Eleizan, Jesusen esanera jokatuko dau eta “entzundakoa esango deutsue” (13. a.). Jesusen Berbea ulertzeko, barrua argituko deutse; areago, Jesus Bera ezagutzera emon eta “etorkizuna adierazoko deutsue” (13. a.), hau da, Jaungoikoaren eta gizonen errealitatea ulertarazoko deutsue, Aitak eta Semeak ikusten daben lez; zer zelan dan ezagutzera emongo deutsue, bai munduko eta bai historiako jazoerak, baina Kristoren heriotz eta biztueraren argitara, beti barri eta beti sortzaile bihotz maminean.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Espiritua, defendatzaile eta abokatua danez gainera, MAISU ere izango da. Jesusi, bizi zala, jarraitzaileak ez eutsoen ondo ulertu esan gura eutsena, zetariko mesiastasuna zan berea, zergaitik sartzen zan heriotzea eta biztuerea bere berrerosle egintzan, zer esan gura eban aginduten eban Eukaristiak... Kristo da egia eta egi osoa. Baina, Espirituaren eraginez bakarrik ulertu ahal izango dogu bere mezua eta mamina: “Berak eroango zaitue egia osoraino” (13. a.). Lekutara heldu gara!

- Egia esan, gogoratzea baino ez dago zer izan ziran Pedro eta beretarren heldutasunerako Pazku eta Pentekostetako jazoerak. Eta ez bakarrik euren adore eta erabagien sendotasunari begira, batez ere Jesusen pertsona eta mezuaren ezagutzan. Pazkualdian hausnartzen dihardugun Apostoluen Eginak Liburua argibide zabala da ikusteko, Espirituak noraino aldatu dituan Jesusen jarraitzaleak. Izan ere, Espiritu horrek “neuretik hartuko dau”, Jesusegandik, hau Aitagaz bat eginda dagoalarik.

- Hemen aurkitzen gara Pazkuako barrikuntza aldian eta Jesus Espirituaren hegazkadea nabaritzen da errealitate guztien gainean, eta sarri kontrastekoak izanik. Berak lanean dihardu neugan ere bai, gugan, jardunean izten badeutsogu. Zelan bizi dot Pazkuazko prozesua, Jesus Jaunagazko TOPAKETA? Bere Espirituak landuten al nau barrutik, eta ni neu prest sentitzen al naz bere ekintza aldagarrirako? Edota... kokorrotuta al nago?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, sarri Ebanjelioa irakurten nago eta ezagutzen dodaz zure berbak eta egintzak; baina neuregandu behar dodaz eta zure Espiritua hartu beharra daukat neure bizi bihurtzeko. Lagun egidazu!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue