Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 19

Bazkoaldiko 6. astea

2020ko Maiatzaren 19a, Martitzena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-6-M-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 16, 5-11 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Banoa, bialdu ninduan Haregana; eta zuotako inok ez deust itanduten: "Nora zoaz?". Baina hau esan deutsuedalako, tristureak bete ditu zuen bihotzak.

Nik ostera, egia dinotsuet: hoba dozue Ni joatea; Ni ez banoa, ez jatzue etorriko laguntzailea. Banoa, barriz, Neuk bialduko deutsuet. Eta datorrenean, agirian jarriko ditu Berak munduaren aurrean errua, zuzentasuna eta epaia. Errua, Nigan sinisten ez dabelako. Zuzentasuna, Aitagana noalako, eta ez nozue ikusiko. Eta epaia, mundu honetako nagusia kondenauta dagoalako».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ebanjelariak proposatzen dauan oinarrizko gaia Espiritu Santua da, Jesusen lekukoa eta munduaren salatzailea. Sarrerako bertsikuluak ikasleen atsekabea azpimarratzen dabe. Jesusek argi agertu deutsez beretarrei jasan beharko dituen jasarpenak, eta honeek ikaratuta sentitzen dira jazoera honeen aurrean. Ikasleak, gainera jatorkezan sufrimentuz bildurtuta, ez dira behar beste fiatzen tristura eta larrialdi horreek gainditzeko laguntzaile bakarra danagaz.

- Horregaitik, Jesusek arpegira botaten deutse honako hau: ez deutsola inok ezer itaunduten, laster Aitagana aldenduko jakela esanda, ezta bere nekaldia eta heriotza iragarrita, lehendik ere hainbeste bider aitatu deutsenez (7, 33; 13, 33; 14, 2-5. 12. aa.). Bere sufrimentuz berrerosteko misinoaren zentzuna ulertu izan balebe, berehala baretuko ziran, Aitagana “igon” ondoren, etorriko jaken Espirituaren presentziaz; Honek sendotuko zituan sinismenaren garaipenaz, Ebanjelioaren ulerkuntza betea emonez.

- Zein izango da, beraz, Espirituaren egitekoa? Munduaren aurkako testigantza emotea, pekatuan dagoala salatuz, Kristo ukatu daualako. Berak, prozesu baten laguntzaile danez, sinistedunak argituko ditu gizaldietan zehar munduaren okerkerien aurrean. Sinistu ez daualako gogor salatuko dau. Kristoren zuzentasuna adierazoko deutso munduari. Agirian jarriko dau Jesusen aurkako kondenak ez daukala nundik oratu.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesus prestatzen dago “mundu honetatik Aitagana aldatzea” eta horrek emoten deutso zentzuna eta betetasuna bere bizitzari, bere misinoari, bere Pertsoneari. Bere egitekoa bete dau, Aitaren egitasmoa, orain bere burua emonez koroatuko dauana; “Aitagana bihurtzea” zera da: bere nahia ondoren guztiakaz burutzea. Beretarrak ez dauke zetan goibel egon, nahizta ondo ulertu hori, Jesusen antzera, testigantza emoterakoan, jasan beharko dabezan jasarpen eta eragozpenakaitik.

- Horrez gainera, holan Espirituak hartuko dau lekua, Bera izango da Abokatua eta Defendatzailea, Berbiztuak beretarrei emongo deutsen dohaiarik ederrena. Ekintza hau dinamikoa izango da: Jesusen kondenako epaia aztertuko dau, mundua eta bere arerioak salatuz; Jesus goratua izango da eta, Espiritu horren laguntzaz eta jarraitzaileen testigantzaz, Jesusen bizi-proiektua nazino eta kultura guztietara zabalduko da.

- Eta hemen aurkitzen gara gu ere gaur, Espiritu berak adoreturik eta Jesusen proiektu hori, Aitaren proiektua, bizirik zaintzearen arduraz. Hamaika bider ahaztu dogu Espiritu horrek gugan eta gure ingurugiroan ere badiharduala! Beragana eten barik zabaltzea, Berak eroan gaizan iztea, Jesusen barritasun ederraren barri gure munduari eskeintzea... hona hemen gure egitekoa eta gure ahaleginaren errazoia eta zentzuna! Anai-arreba hori, prest al zagoz?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, bialdu eiguzu zure Espiritu Santua, neure misinoa zein dan erakutsi deistan eta burutzeko indarra emon."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue