Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 18

Bazkoaldiko 6. astea

2020ko Maiatzaren 18a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-6-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 15, 26 - 16, 4a )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Nik Aitagandik bialduko deutsuedan laguntzailea datorrenean, Aitagandik dan egiaren Espiritua, Berak egingo dau autormen Nitaz; eta zuok ere egingo dozue autormen, hasieratik Neugaz zagoze-ta.

Zuen sinismena zalantzan egon ez dadin esan deutsuet hau. Sinagogatik botako zaituee; gehiago oraindino: badator ordua, zuoi bizia kentzen deutsuenak, Jaungoikoari gurtza emoten deutsoela uste izango dabena. Ez Aita, ez Ni ezagutu ez gaituelako egingo dabe hori.

Horreen ordua datorrenean, gomutau zaiteze Nik esan neutsuela; horretarakoxe esaten deutsuet hau».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesus, bere ikasleei munduaren aldetik izango dituen gorroto eta kontrajarreretaz ohartu ondoren, euren bihotzak baretzera jo dau: munduko tribunalen aldetik jasoko dituen eragozpenen aurrean emondako testigantza “egiaren Espiritua”ren testigantzak sendotua izango dala, Aitagandik Berak bialduko deutsela-eta. Areago, kontraesan horreetan agertuko dala Espiritu Santuaren laguntzaren ahalmena, euren alde arpegi emonez.

- Zetan gauzatuko da Espirituaren testigantza hori? Munduaren gorrotoaren aurrean. Ikasleak kontraesan egoera honetan emon beharko dabe bere aldeko testigantza. Berak, ostera, zerura igonda berehala, bialduko deutse Aitagandiko Espiritua: “Espirituak egingo dau autormen Nitaz” 15, 26). Espirituaren barruko testigantzaz bat egin behar dau ikasleak agirian emongo daben testigantzak (15, 27), horra kristau sinismenaren ezaugarri puntua: “Sinagogatik botako zaitue. Gehiago oraindino: badator ordua, zuoi bizia kentzen deutsuenak, Jaungoikoari gurtza emoten deutsoela uste izango dabena” (16, 2).

- Maisuak ikasleei aurresan honeek, sufrimentu kutsu eta guzti, handik laster ikasleak jasan beharko dabezanen egia agertzen dabe. Azpimarratzen dau hau, ondoren, aprobaldietan, Maisuak zer esan eutseen gogoratu dagien eta galbidean eztropezu eginda, jausi ez daitezan, eta Beragan fiatzen jarraitu dagien (4. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Aurretiaz iragarten eutseen Maisuak munduaren “gorrotoa”, bertako eritxietara, bere arauetara moldatzen ez ziralako. Gogoetari jarraituz, zelan izango dan argitzen deutse: sinagogatik botako dabez, gainera hori egitean, Jaungoikoari gurtza emoten deutsoela uste izango dabe. Izan ere, Maisuagaz, Beragaz, hori egin badabe, ikasleak ere bide bardinetik igaro beharko dabe; hori dakar helburu bardina jokatzeak.

- Baina ez dira bakarrik aurkituko: gatxaren eta gorrotoaren ordu horretarako, Jesusek bere Espirituaren indarra eskeintzen deutse, testigantza hori emoteko beharko dabe eta. Espirituari “Paraklito” deitzen deutso; hau da, defendatzaile eta abokatu; edo eta “Egiaren Espiritua” ere bai, eta Jesusen testigantza emongo dauala. Abokatu honen laguntzaz eurak ere bai emongo dabela Jesusen eta bere mezuaren testigantza bizia.

- Guk, gaurko Jesusen jarraitzaileok, argi ikusten dogu Espiritu horrek zelan lagundu deutson Alkarteari gizaldietan zehar; Apostoluen Egintza liburuak txitean-pitean gogoratzen deusku; holan jazoten da historiako gora-beheren artean. Gaur berton ere berean dihardu Espiritu berberak, hainbeste andra-gizonengan agertzen danez, bai sinistedunengan eta bai ez diranengan. Espiritu Berak sortzen eta bultzatzen ditu hainbeste egitasmo eta ekintza. Eta zu... Jesusen Espiritu honek eraginda bizi zara? Ze testigantza eskeintzen dozu?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, zure eskabideak sarri bildur emoten deustela autortzen dot; baina, era berean, gogoberotzen nabe, euren bidez nire bizitza egina eta baliogarri aurkitzen dot eta. Eskerrak Zuri jarraitzera gaur ere deitzen deustazulako."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue