Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 17

Bazkoaldiko 6. astea

2020ko Maiatzaren 17a, Domekea

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-6-D-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 14, 15-21 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Maite banozue, beteko dozuez nire aginduak. Eta eskatuko deutsat Nik Aitari, eta beste laguntzaile bat emongo deutsue, beti zeuokaz egon daiten: egiaren Espiritua. Munduak ezin daike hori hartu, ez daualako ez ikusten, ez ezagutzen, zuek, bai, ezagutzen dozue, zeuokin bizi dalako, eta zeuon artean dagoalako.

Ez zaituet umezurtz itziko, etorriko naiatzue; laster munduak ez nau ikusiko; zuok, bai, ikusiko nozue, eta biziko zaree, Ni bizi naz-eta. Egun haretan ezagutuko dozue Ni Aitagan nagoala, eta zuok Nigan, eta Ni zuokan. Nire aginduak hartu ta beteten dituana, horixe da Ni maite nauana; eta Ni maite nauana, maite izango dau nire Aitak, eta Neuk ere maite izando dot, eta agertuko naiako».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- «Agurreko Berbaldian», Jesusek lagunduten deutse “Aitarengana joate” horren zentzuna eta esanahia ulertu ahal dagien, eta alkarrengandik banatze horrek sortzen deutsen samintasuna gozatzen deutse. Kontsolamentu honek badau bere esanahi sakona: Beragandik urten eta bete-betean Aitaren borondateagaz bat egitea. Pazkua osotuko da ikasleak eurak ere, Kristok lez, euren urteerea egiten badabe. Urteera hori ez da gaurkoz lurrez egin beharrekoa, espiritualki baino, eta obedentzizko jarreran gauzatzen da: “Maite banozue, beteko dozuez nire aginduak” (15. a.).

- Jesus maitatzea ez da sentimentu huts bat, bere Berbeagazko zintzotasuna baino; ezta sentimentu hutsa Jesusek gizakiei deutsen maitasuna: maitasuna pertsona bat da, Jaungoikoa Bera da, Espiritu santua da, Semea Aitagaz betikotasunean bat egiten dauana eta sinistedunen bihotzetan isuria izan dana (Er 5, 5). Laugarren Ebanjelioan Espiritu Santuari, auzitegiko hiztegitik hartuta, “paraklito”, “abokatu defendatzaile” izena ezarten jako; edo eta, judeguen zuzenbidean eginbehar hau ez eukalako, hobeto, oraindino, “aldeko testigua”. Hortik “Kontsolatzaile” izena. Jesus Bera da Aitak bialdutako lehenengo “paraklitoa”: hemendik joaterakoan, ahaleginak egingo ditu Aitaren aurrean “beste paraklito” bat bialtzeko, beretarren artean betiko egongo dana. Munduak ez daki bere presentziaren barri, ezin dalako zentzunez somatu, nahizta Aitaren gauzetan zur dabilzanak ondo ezagutu.

- Eleizako bizitzan dana dabil Espirituaren arabera: bera da otoizlariaren bihotzetan otoi egiten dauana; bera da egi osora gidatzen dauana; bera da pekatuan jausi diranei damura eragiten deutsena, bihotz barritzera bultzatuz; bera da Jesus eta Aitaren artean dagoan batasuna ulertu azoten dauana, eta bertan ikasleak partekide izatera daroazana (20. a.). Bere presentzia da gizaki bakotxarentzat betiko bizitzaren segurantza (19. a.), Jaungoikoaren arpegiaren agerpen betearena eta Beragaz komunino osoarena: “Nire aginduak hartu eta beteten dituana, horixe da Ni maite nauana... eta agertuko naiako” (21. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusen “Ordua” heldu da; ez deutsoe denpora gehiago emon. Bera izan da lehenengo paraklitoa (defendatzailea) Aitak bialdua. Une batzuetako eragozpen eta guzti, ikasleak sufritzean sentidu izan dira lagunduak benetan. Baina, orain, beharrezkoa da Maisuagazko beste lotura BARRIA sentitzea, behin eta betikoa. Egoera barri hau posible izango da “Egiaren Espirituari” esker, Jesusek beretarrei oparitzen deutsen dohai ederra eta EGUNDO ere itziko ez dituana.

- Espiriuaren egitekoa ezinbestekoa da: jarraitzaileen erdian Jesusek egin eta esan dauan guztiaren egiaren testigu izatea, hau da, etenbako oroimen bizia izatea. Aitak Jesusegaz eta Jesusek bere jarraizaileakaz dauan batasunaren ulermena landu eta onartzen lagunduz. Jesusek ikasleakan hasi dauan lana osotu eta zuzendu, hau da, Harek, emondako aginduak betetzera eroanez; hau da, maitasun bizitza eginez. Era berean, etenbako Jesus eta Aita “errebelatzea” zaindu, Jesusen bidea onartu eta jarraitzen daben guztiei. Holan dala, Espiritua izango da Jesusen KAUSA aurrera eroango daben jarraitzaileen defendatzailea.

- Esanguratsua da Jesusek, beretarrakandik agurrean, agertzen eta eskeintzen deuskuna: lanean ez nazala bakarrik egongo; hobeto esanda, bere presentziaren ziurtasuna osoa... horrek emoten dau segurtasuna Misinoari begira! Bere Espiritua beti izango dala presente nire arazoetan “aldeko testigu” izanaz nire ondoan... hauxe da Jesusen berbea eta promesa! Holan bakarrik ulertuten joango naz Jesus eta Aitaren komuninotik datorren onura guztia; eta holan bakarrik bizi izango dot Aitaren maitasuna eta burrukaldian hortik sortzen diran indarra eta poza. Beraz, “ez zaituet umezurtz itziko”... (18. a.): Anai-arreba, hau segurtasuna doguna! Argi dago?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuk esan zenduan: «maite nauanak beteko dau nire Berbea». Guk entzun dogu zure erakutsia eta zure berbea gorde nahi dogu. Emoiguzu zure Espiritua zuzen ulertu ahal daigun zure Berben sakoneko esangurea."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue