Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 16

Bazkoaldiko 5. astea

2020ko Maiatzaren 16a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-5-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 15, 18-21 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Munduak gorrotoa badeutsue, jakizue zuoi baino lehenago gorrotoa izan eustala Niri. Zuek mundutarrak bazinee, maite izango leuke munduak berea; zuek ez zaree, ostera, mundutarrak, Neuk aukeratuak eta mundutik atareak baino, eta horregaitik gorrotoa deutsue munduak.

Euki gogoan Nik esan neutsuena: “Morroia ez da ugazaba baino gehiago”. Niri eraso badeuste, zuoi ere erasoko deutsue; nire berbea hartu badabe, zuona ere hartuko dabe.

Eta hori guztiori Neure izenagaitik egingo deutsue, ez dabelako ezagutzen Ni bialdu nauana».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte honek, Jesusek bere ikasleei zuzendutako oharpen bat dakar, aurrez aurre jarriko jaken munduaren gorrotoa eta ukapena aurretiaz gogoratuz. Kristau alkartearen ezaugarria maitasuna bada, orain eta hemen Maisuak aurreratzen deutsenez, munduak gorrotatu eta baztartu egingo ditu (18. a.). Munduaren gorroto hori zergaitik dan eta zetan agertuko dan jakinaren gainean ipinten ditu.

- Munduak ezin dau onartu kristau alkarteak aukeratu dauan bizi-proiektua, horregaitik deutso gorroto: ebanjelioaren jarraitzaleak ez dira mundukoak, eta honek ezin dau onartu bere eritxi eta jokabideen aurka dagoanik. Sinistedunak, Kristoren aldeko bizi-aukera egin dabela eta, arraroak eta arerioak dira munduarentzat. Euren bizikerea etenbako salaketa da munduaren egintza okerren aurka eta gaiztoen aurkako destaina argia eta agirikoa. Horregaitik da gorrotatua eta baztartua ikaslea.

- Baina, zelan agertzen da ikasleen aurkako munduaren gorrotoa? Sinistedunak Kristoren izenean jasan behar dituen arazo eta neke-oinazeen bidez. Egia esan, ikasleak ez dauka zetan atzera egin proba guztion aurrean, ez euren sinismen bidean, ez euren ebanjelizatze ekintzan. Euren Jauna eta Maisua ere ez zan izan onartua, heriotzara arte gatxetsia baino (20. a.). Areago, jasarpena eta sufrimentua dira kristau alkarteak Jesus bere Jaunagaz konpartidu behar dauan kondizino eta ezaugarri bat. Ikasleen zortea Kristorena berbera izan behar: hau aurrean erabilia izan bada, bere ikasleak ere bai; Hau onartua eta aintzat hartua izan bada, beretarrak ere izango dira (20. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesus ikasleei bere bizitzaren barri emotearen testuinguru honetan, maitasuna agiri da; orain beste berba bat sartzen da jokoan, “gorrotoa”, eta holan jarten ditu jakinaren gainean ikasleak, euren historiaren eta sortuko jakezan kontrajarreren ezinbesteko ezaugarri izango dirala. Gorroto horren zergaitia honetan datza: “mundutar” izatea ez dabelako onartzen, eta horregaitik mundu hori aurka jarriko jake, beretarrak ez diralako. Izan ere, Erreinuaren aurkako indarrak martxan dagoz.

- Baina hau guztia ez da ezer barririk ikasleentzat, kondizino bardina bizitzea suertatu jakolako Maisuari: “Munduaren” indar hori aurrez aurre jarri jako; eta Berak “aukeratu eta mundutik atera gaitu” (19. a.), Berak bizi izan dauan dinamikaz bizi gaitezan. Hauxe da ikaslearen kondizinoa eta egoera barria: Jaunak Berak “erreskatatu” dau munduaren menpetik.

- Eta hemen aurkitzen gara gu, Berak eskeintzen deuskun BIZITZA horretan partekide izatera konbidatuak; eta gu horretan kide izateko gogoz gagoz, ondoren guztiakaz. Hori bai gero: Beragaz “bat eginda” banago bakarrik izango dot bizia (mahatsondoan aihenak lez) eta bizi hori dakarren zumoa nitaz jabetuko da. Hauxe da Pazkualdiko bidearen helburua! Anai-arreba hori, ados al zagoz?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuri begira ta nik neuk izan dodan esperientziz, hauxe ikasi dot: zintzotasunaren kurutzean aurkitu dodala bizitzaren BETETASUNA. Eskerrak nire bizitza argitzen dauan dohai haugaitik."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue