Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 15

Bazkoaldiko 5. astea

2020ko Maiatzaren 15a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-5-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 15, 12-17 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Hauxe da nire agindua: maitatu dagizuela alkar, Neuk maite izan zaituedan lez. Ez dago maitasun handiagorik, norberaren bizia adiskideakaitik emotea baino. Zuek nire adiskide zaree, Nik agindua beteten badozue.
Orain ez deutsuet gehiago morroi esaten, morroiak ez dakialako ugazabak zer egiten dauan. Adiskide esaten deutsuet, Aitagandik ikasi dodan guztia adierazo deutsuedalako zuoi.
Ez nozue zuek aukeratu Ni, Neuk aukeratu zaituet zuek; eta ezarri zaituet, joan zaitezen eta frutua emon dagizuen, eta zuen frutuak iraun dagian; Aitari nire izenean eskatzen deutsazuen guztia emon deizuen.
Hauxe eskatzen deutsuet: maitatu dagizuela alkar».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusen eta bere ikasleen arteko hartuemonak sakontasun haundia hartzen dabe anaiarteko maitasunari buruzko testuinguru honetan: “Maitatu egizue alkar, Neuk maite izan zaituedan lez” (12. a.). Kristau alkarteak bete behar dituan aginduak anaiarteko maitasunean batuta dagoz. Jesusen agindu barri honek Aita goratzen dau: benetako ikasle lez bizitzea hortik dator, zor dan testigantzaren frutua emonez. Hau bai gero, anaiarteko maitasunaren kalidadea eta agindua gauza bat dira: Jesusek beretarrei deutsen maitasuna, bere gorengo mailan kurutzean agertu deuskuna (13. a.).

- Hemen kurutzea hauxe da: Jesusek bere ikasleen alde ezin-gehiagoko eskeintza: bere bizitza osorik eskeini dau maite dituanen alde. Beretarren aldetik gura dauan erantzuna ez da besterik: Berak erakutsitako bideari zintzoro jarraitzea. Jesus bere jarraitzaileakaz, eta ikasleak euren artean, bat egiten dituan maitasunaren aberastasuna ezin-gehiagokoa eta gorengo mailakoa da.

- Jesusek bere ikaleei eutsen maitasunaren ereduak ez dau bere bizitzaren sakrifizioa bakarrik adierazoten; beste alderdi batzuk ere baditu: adiskideen arteko hurkotasuna eta doaneko dohaia (14. a.). Lagunen arteko adiskidetasunaren gorengo ezaugarria zera da: bihotzeko sekretuak alkarri adierazotea. Adiskidetasunezko maitasuna, Jesusek agertzen deuskunez, ez da indarrez ezarten; alkarregazko batasunak eskatzen dauana da. Maisuak, ikasleak bere bizitzako sekretuen partekide eginez, bere jarraipenean sendotu egin ditu, adiskidetasuna goitik datorren doaneko dohaia dala adierazoten deutse. Horregaitik, benetako adiskidetasuna salbamen bideko dohaia da. Dagoeneko, Jesus ez da eurentzat jauna, euren Aita eta adiskidea da; eta eurak, dagoeneko, ez dira morroiak, adiskideak baino. Jesusen ikasle bihurtzea dohaia da, grazia, aukera eta ziurtasuna: Jesusen izenean Aitari zuzendutako eskariak entzunak izango dirala (16. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Azken Afari inguruko Jesusen gogoeta hau apurka gehiagora doa: argi itzi dau “Beragan irautea” eta, zehatzago, “bere maitasunean iraun, bere aginduak gordez”. Orain zehaztasun samur eta esanguratsuak gehitzen ditu: “Ez deutsuet morroi deitzen, adiskide baino” (15. a.); “ez nozue zuek aukeratu Ni, Neuk aukeratu zaituet zuek” (16. a.); “alkar maitatu egizue, Nik zuek maite izan zaituedan lez” (17. a.): hortxe dago batuta Jesusek bizi izan dauana eta bere adiskideak, bere jarraitzaileak bizitzea gura dauana, horrek adierazoten dauan guztia gogoan hartuta.

- Jesusek proposatzen deuskun anaiarteko maitasuna bizia emoterainokoa da; holakoxea da maitasun zehatza eta emonkorra, bestearen onaren bila dabilena, norbere onaren gainetik bada ere bai, eta hori neke askoren puruz eta burua ukatuz. Eta Bera jartzen jaku Eredu eta Maisu lez gorengo betebehar honetan.

- Eta zelan bete anaiarteko maitasunaren proposamen-agindu hau, Berak bizi izan dauan lez? Bide bat bakarrik: Beragazko hartuemon pertsonal sakona biziz, bere “adiskide” eta ez “morroi” sentiduz eta esperimentatuz. Azken Afarian agertzen deuskun guztia aintzat hartu gura badogu, Beragazko hartuemon estua eta pertsonala izan, agertu deuskuna ezinbestekoa da; hil-biziko kontua.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuk adiskidetasun estua nahi dozu eta bilatzen dozu nigaz, Zeuk AUKERATUA izatea sentitzea izan daiten nire bizitzaren giltz eta ardatz. Emoidazu esperientzi horren DOHAIA. Nahi dot eta horren bila nabil."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue