Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 13

Bazkoaldiko 5. astea

2020ko Maiatzaren 13a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-5-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 15, 1-8 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Neu naz benetako mahatsondoa, eta nire Aita mahastizaina. Nigan fruturik emoten ez dauan aihena, ebagi egiten dau; eta frutua emoten dauan guztia, inausi, frutu gehiago emon dagian. Zuek, bai, garbi zagoze, Nik adierazo deutsuedan berbeari esker. Zagoze Nigan eta Ni zuokan. Aihenak ezin daike berez fruturik emon, mahatsondoan ez badago; ezta zuok ere, Nigan ez bazagoze.

Neu naz mahatsondoa, eta zuek aihenak. Nigan dagoanak, eta Ni haregan, frutu asko emoten dau. Ni barik ezer ez dozue egin eta. Nigan ez dagoana, aihena lez kanpora botaten dabe, eta igartu egiten da; gero batu eta surtara botaten dabez, eta erre egiten dira.

Nigan bazagoze, eta nire berbak zuekan badagoz, eskatu egizue nahi dozuen guztia, eta izango dozue. Honexek goratzen dau nire Aita: zuok frutu ugaria emoteak; holan nire ikasle izango zaree».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Atal gitxiren barruan, “iraun” aditza txitean-pitean erabilita ikusteaz zera adierazo nahi da: bera dala pasarte osoan oinarrizko hitza. 14. kapituluan, “agurreko hitzaldiaren” hasieran, Jesusen agurra eta ikasleen urduritasuna azpimarratzen badira, hemen bere eta Berarengan sinisten dabenen arteko batasun sakona eta benetakoa agertzen dira. Heriotzeari aurre egitera badoa ere, Jesus beretarren bizitzaren eta santutasunaren iturri izaten jarraitzen dau (“frutu emotea”: 15, 6).

- Areago, Aitagana joatea da baldintza, beretarren artean betirako “iraun” ahal izateko. Jesusek konparaketa bat erabiltzen dau, Bera egiazko mahatsondotzat jarriz: profetak sarri erabilitako irudia Israel irudikatzeko: mahatsondo agorra, beti Yave Jaunaren ardura maitekorretatik iheska (Is 5). Jesus Bera agertzen da egiazko herri aukeratu lez, Jaungoikoaren arduratasunari zintzoro erantzuten deutsona. Bestalde, Jakituriaz bat egiten dau, kimu, lore eta frutua emon dauan mahatsondoa lez dalako (Jk 24, 17).

- Beraz, irudi horregaz hauxe azaldu nahi dau: zenbaterainoko batasuna dagoan Jaunaren eta sinestedunen artean, hortik zenbateko konpromesuak sortzen diran eta zer frutu itxaroten dauan Jaungoikoak. Jesus da gizadi barriaren lehensemea, kurutzeko sakrifizioaren bidez. Bera da mahatsondo santua, aihenetara bere zumo bizigarria zabaltzen dauana. Beragaz bat eginda bizi danak maitasun frutu gozorik emon daikio Aitari, bere izenaren aintzarako (5. 8. aa.). Jarraian dinoskunez, eta frutu ugari emon ahal dagian, Aita-mahastilariak hartzen ditu ardurak: fruturik emoten ez dauan aihen iharrak ebakiten ditu eta frutu dakarrenak inausi. Inausketa Jaunaren Berbeak egiten dau, bihotz onez hartzen danean (3. a.): orduan Berbeak zuzendu egiten dau giza bihotza eta Jaungoikoaren adiskide egiten dau, salbamen ekintzan lankide, bere aintzan partedun eginez (7. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ederra, ederrik bada, Jesusek bere ikaleekaz dauan batasuna adierazoten dauan konparaketa! Halako bizitasuna dau erabilten dauan parabolatxoak! Bera, Jesus, da mahatsondoa eta bere jarraitzaileak, aihenak. Mahatsondotik zumoa zabaltzen da, hau da, bizia, mahatsondoagaz bat eginda IRAUTEN badabe. Bestela, ihartu egiten dira, ez dabe fruturik emoten eta hil egiten dira. Parabolearen indarra “iraun” berbean datza, 15 bider errepikatzen da kapituluan. Gainera Aita Bera da mahastilaria, aihenak Kristogaz bat eginda irautea nahi dauana. Hauxe da Aitaren pozik haundiena: “Frutu ugari emon dagizuela”. (8. a.).

- Askotariko konparaketak dira mahatsondoa eta mahastiaren adierazpen lez erabilten diranak (Israel herria da Jaungoikoak landatutako mahastia, hainbeste amets gozo egin ondoren, hain frutu gitxi emon deutsona; badau kexatzeko errazoirik nahiko; hor agertzen dira mahastiko langile gaiztoak, nagusiari ordaina ukatzen deutsoenak...).

- Mahatsondoaren eta aihenen konparaketak adierazoten dau egokien, Kristo eta bere jarraitzaileen arteko batasuna. Horregaitik testuaren ondorenak ez dira korapilotsuak: Kristok nahi izan dau bere eta gure artean batasun estu eta bizigarri hau izatea. Izan ere, mahatsondotik aihenetara “lekuz aldaketa” estu hau ondoren garrantzitsuak daukarz Jesusen jarraitzaileen bizitzarako. Beragandiko zumo bizigarria hartu ezik, ihartu eta sutara boteak izateko arriskua dogu. Hartuemon hau hil-bizikoa da. Zelan sentitzen naz? Zelan zaintzen eta lantzen dot batasun hau?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zugaz bat eginda iraun dagidala, Zuk nigandik itxaroten dozun frutu ugari emon ahal dagidan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue