Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 12

Bazkoaldiko 5. astea

2020ko Maiatzaren 12a, Martitzena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-5-M-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 14, 27-31a )

Alai haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Bakea izten deutsuet, neure bakea emoten; ez deutsuet emoten munduak lez. Ez izan bildurrik zuen bihotzetan; ez larritu. Entzun dozue Nik esana: "Banoa, baina barriro etorriko naiatzue". Maite izango baninduzue, poztu egingo zintzakeze, Aitagana noalako, Aita Ni baino haundiagoa da-ta. Orain esan deutsuet, hori jazo aurretik; jazotean, sinistu dagizuen.

Honezkero, ez dot zuekin berba askotzarik egingo, mundu honetako nagusia badator-eta; ez dau aginterik Nigan, baina munduak jakin behar dau Nik maite dodala Aita, eta Aitak agindu deustana, horixe egiten dodala».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte hau Jesusek beretarrakaz izan dauan alkarrizketaren amaiera da; atal nahastua da, eta Maisuaren agur egitearen eta pozemotearen berbakaz osotua dago, Alkartea itzi eta Aitagana joateko orduan. Jesusek, beretarrak agurtzean, bere “bakea” opatuten deutse, bere “shalom”, mesias-aldiko ondasun guztiak batera, Jainkoagandik datorren eta Jesusek bakarrik daukan dohaia. Kontsolamentuak gehiago egin behar deutse bildurrari eta urduritasunari: Bera, Jesus, da bakea.

- Horregaitik dator ondoren Jesusen poztasunerako deia. Beragandik urrun eta bakarrik gelditzen diralako triste egonarren, Jesus ikasleakandik aldendutea egoera hobe baterako aukerea da. Jesus Aitagana doa, “Aita Ni baino haundiagoa dalako”, nire aintzaren betetasuna (28. a.). Hori bai, baina Semearen Aitagana bihurtzea kurutzeko eskandaluaz banandu ezinezkoa da. Gainera, datorkion heriotzea aurretiaz iragarriz, Jesusek hauxe lortu gura dau: nekaldi ordurako ikasleen bihotzak sendotu eta jazoko diran guztiak Jaungoikoaren proiektuaren barruan dagozala adierazo. Holan dala, beretarrak ez dauke zetan lurjota gelditu: sinismenak eutsiko deutse, poza emonez.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusek beretarrak agurtzeko giro honetan, berea dan BAKEA eskeintzen deutse, beragandik datorrena eta sustraiak Aitagazko batasunean errotzen dituana. Beste behin gogoratzen jaku zera: Jesusen bizitza osoa dagoala Aitaren nahaiaren hari eta arrastoaren barruan, Aitak daukan salbamen asmoen aldeko leialtasunak eraginda eskeintzen dauala bizia. Hau gogotan hartuta, ez dagokigu kikiltzerik; Aitaren nahia da bere egiteko guztia argitzen eta bultzatzen dauan indarra.

- Areago, poztasunerako deia egiten jaku, Jesus Aitagana bihurtzeak, egindako guztiari betetasuna emoten deutsolako, Aitagazko Topaketa oso-osokoa. Eta hori, bidean bizitza eskeintzea eta kurutzeko eskandalua gainera etorriarren. Jesus honetaz jabetu da: Aitaren proiektu horixe dala jazo daitekenik onena. Horregaitik gogoberotzen ditu beretarrak, azalhuskerietan ez daitezala gelditu; jo dagiela sakonera, han aurkituko dabe Berak Aitagaz dauan batasunaren indarra.

- Hori dala eta, guretzat ere esanguratsuak dira, Jesusen agurrean proposatzen jakuzan erakutsi honeek: Aita beti lehenengo lekuan; berak agindutakoa betetzea da, izan leiteken egitekorik onena; eta hori, bere buru-eskeintza, opari eta guzti; hor dago poztasunaren iturburua. Hortxe sortzen da Jesusek eskeintzen deuskun BAKEA: Aitaren nahiagaz bat egin eta betetzetik datorrena. Badogu, bai, zer ikasi...!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, esperientziak eta sinismenak ulertuazoten deuste zure agintzarien haunditasuna; lagun egidazu eurak ulertzen eta egunetik egunera hobeto bizitzen."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue