Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 10

Bazkoaldiko 5. astea

2020ko Maiatzaren 10a, Domekea

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-5-D-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 14, 1-12 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Ez bekizue larritu bihotza. Sinistu egizue Jaungoikoagan, eta sinistu Neugan ere. Nire Aitaren etxean bizileku asko dago; holan ez balitz, esango ete neutsuen Nik zuontzako lekua atontzera noala? Joan eta lekua atondutakoan, barriro etorriko naz, eta Neugaz hartuko zaituet, Ni nagoan leku berean egon zaitezen zuok ere. Badakizue Ni noan lekurako bidea».

Tomasek orduan:
- «Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta zelan jakin bidea?».

Eta Jesusek:
- «Neu naz bidea, egia eta bizia. Ez doa inor Aitagana, neure bitartez izan ezik. Ni ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zeunkee; oraindanik ezagutzen dozue, eta ikusi ere egin dozue».

Felipek orduan:
- «Jauna, erakutsi eiguzu Aita, eta nahikoa dogu».

Eta Jesusek:
- «Hainbeste denporan zuokaz egon, eta ez nozu ezagutzen, Felipe? Ni ikusten nauanak, Aita ere ikusten dau. Zelan dinozu "Erakutsi eiguzu Aita?". Ez al dozu sinisten Ni Aitagan nagoana, eta Aita Nigan? Esaten deutsuedana, ez deutsuet Nik neurez esaten. Nigan dagoan Aitak, Berak egiten ditu bere egintzak. Sinistu egidazue, Ni Aitagan nago, eta Aita Nigan. Sinistu, bestela, Haren egintzakaitik.

Bene-benetan dinotsuet: Nigan sinisten dauanak, Nik egiten dodazan lanak egingo ditu berak ere, eta handiagoak ere bai, Ni Aitagana noa-ta».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Apostoluak, afaltokian Jesusen inguruan alkarturik, eta Judasen saldukeriaren, Pedroren ukapenaren eta Maisuaren ondoko agurraren iragarpenaren ondoren, bihotz barrutik eraginda gelditu dira. Harridurak eta bildurrak gainez eragin deutso Alkarteari. Jesusek arpegian igarten deutso euren larritasunari, sinismena arriskuan ipinteraino; horregaitik bihotz berotzen ditu Aitagan eta Beragan uste on izan dagien (1. a.). Maisuak uste onez jokatzera bultzatzen ditu, Bera Aitagana joan eta eurentzat lekua prestatzera doala, esanez. Ez dauke zetan goibeldu, Bera doalako; ez ditu bertanbera izten eta; are gehiago, barriro etorri eta Beragaz eroango ditu (3. a.). Apostoluak ez dabez ulertzen Jesuen berbak. Tomasek agirian ipinten deutso bere ulertu ezina: ez daki ez norantza doan Jesus, ez harako biderik; izan ere, gauzak materialki ulertzera joten dau. Jesus, ostera, Aitagana doa, eta Aitagazko hartuemonean jartzeko bitartekoa erakusten deutse: “Neu naz egia, bidea eta bizia” (6. a.).

- Iragarpen bide hau Kristoren eta Hirutasunaren misterioaren gorengo gailurra da: Jesus-Gizona da bidea, bera dalako egia eta bizia. Horregaitik, helburua ez da Jesus-egia, Aita baino, eta Jesus da Aitagazko bitartekoa. Jesus egia eta bizia dalako, horregaitik dauka Jesus-gizonak Aitagazko bitartekotza. Holan bihurtu jaku Jesus, bere ikasle guztiontzat, Aitaganako bidea, egia eta bizia dalako. Bera da Aita iragarten dauana eta Jaungoikoagana daroana, Aita Beragan presente dagoalako, eta egia dinoalako. Beragan ahal dabe eskuratu gizonak salbamena, holan Jaungoikoagazko batasunean sartuz.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Beste behin gehiagotan “ikasle maiteak” azpimarratzen deusku Aitak eta Semeak dauken hartuemona, egoera BARRI ETA BEREZI baten iturritzat daukazalako: Jesusegandik eta Jesusegaitik bakarrik ahal dogu Aita Jaungoikoagaz alkartasun betea lortu; izan ere, Jesus da Aitaren arpegia eta espilua. Hortik, Jesus “ezagutzea” (esperientzia bidez) Aita ezagutzea da: bere egitasmoak, bere bizitza osoa. Ekin eta ekin dihardu honetan ebanjelariak, esperientzi horretarantza eraginez, hain sakon eta bizigarri da, izan ere ta.

- “Nigan dagoan Aitak egiten ditu bere egintzak”: hauxe da guna; hauxe da oinarri; hauxe, eusgarri. Hemendik aurrera ez dago esaterik Jaungoikoatzaz ez dakigula ezer; guzurra litzateke. Jesusek esaten eta egiten dauan guztiak Aita agertzen deusku. Apostoluak jarraituko dabe Jesusen bizitzaren eta salbamenaren misino hau, Jesusegaz konpartituz Aitaren proiektua.

- Hauxe berau da nire egitekoa ere, gaur eta hemen: Jesus Beragaz konpartidu Aitaren egitekoa. Hemen sortzen da APOSTOLUA; eta hau barik ez dago BIALDUA izaterik, ez betetzeko MISINORIK. Topaketa ta esperientzia hau ez badaukat, “garbiketarako produktoak” saltzen dituan berbalapiko bat besterik ez naz; halako zeozer. Jesusegaz EGON; bere egitekoaz MAITEMINDU, adiskidetasunez bere egitekoa Beragaz KONPARTIDU: horretarako da testigantzaren izateko errazoia.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, bidea, egia eta bizia zaran Hori: egizu Zeugaz topo egin dagidala, Zuk argitu nagizu eta holan Zeugaz konpartidu dagidan Aitak emon deutsun misinoa."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue