Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 09

Bazkoaldiko 4. astea

2020ko Maiatzaren 09a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-4-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 14, 7-14 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Ni ezagutuko baninduzue, Nire Aita ere ezagutuko zeunkee; oraindanik ezagutzen dozue, eta ikusi ere egin dozue».

Felipek orduan:
- «Jauna, erakutsi eiguzu Aita, eta nahikoa dogu».

Eta Jesusek:
- «Hainbeste denporan zuekaz egon, eta ez nozu ezagutzen, Felipe? Ni ikusten nauanak, Aita ere ikusten dau. Zelan dinozu "Erakutsi eiguzu Aita”? Ez al dozu sinisten Ni Aitagan nagoana, eta Aita Nigan? Esaten deutsuedana ez deutsuek Nik neurez esaten. Nigan dagoan Aitak, Berak egiten ditu bere egintzak. Sinistu egidazue, Ni Aitagan nago eta Aita Nigan. Sinistu, bestela, Haren egintzakaitik.

Bene-benetan dinotsuet: Nigan sinisten dauanak, Nik egiten dodazan lanak egingo ditu berak ere, eta handiagoak ere bai. Ni Aitagana noa-ta; eta nire izenean zerbait Aitari eskatzen badeutsazue, egingo dot Nik, Aita Semeagan goratua izan daiten. Nire izenean zeozer eskatzen badeustazue, egingo dot Nik».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte honen oinarrizko zatia hauxe da: Jesusen eta Aitaren arteko batasuna. Jesus zergaitik dan Aitagazko Bitartekari bakarra galderaren aurrean, ebanjelariaren erantzuna argia da: Kristok bakarrik eroan ahal ditualako gizonak Aitagazko batasunera. Jesus da Aitaganako bidea, Bere bitartez doazelako Aitagana: Bera Aitagan dago eta Aita Beragan. Alkarren arteko batasun hau oinarri dala, ulertzekoa da Semea ezagutzea Aita ezagutzea dala (7. a.).

- Maisuaren berbakera hau ulergatxa da ikasleentzat; horregaitik Felipek eskatzen dau Aitaren aintza ikustea. Ez dau ulertu Jesusen bidez joan behar dala Aitagana. Ikasleak ez dira heldu Jesus Maisuaren agiriko presentzian Aitaren berbak eta egintzak ezagutzera (9. a.). Aita Semeagan ikusteko beharrezko da bien arteko batasuna sinistea.

- Hasiera bat baino ez da Jesusen Aita ezagutzera emote hau. Ikasleak jarraituko dabe bere salbamen egitasmoa. Areago: Berak egindako hainako egintzak egingo dabez eta are haundiagoak. Azkenik, Maisuak bai ikasleak eta bai Beragan sinistuko daben guztiak adoretzen ditu bere misino berberean esku hartzera.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Beste behin gehiagotan, “ikasle maiteak” azpimarratzen deusku Aitaren eta Semearen arteko batasun hau; izan ere, hortik sortzen da egoera BARRI eta BEREZI bat: Jesusengandik eta Berari esker ahal gara Jaungoiko-Aitagaz batasun betera heldu, Jesus dalako Aitaren arpegi eta espilua. Hori holan dalarik, Jesus “ezagutzea” (esperientzi bidez) Aita ezagutzea da: bere proiektuak, bere bizitza osoa. Hauxe da ebanjelariak behin eta barriro errepikatzen deuskuna, esperientzia sakon eta misteriotsu horretara eraginez.

- “Nigan bizi dan Aita da bere egitekoa hazurmamintzen diharduana”: hauxe da guna; honexek dirau; honexek damotso iraunkortasuna. Gaurtik ezin dogu esan ez dakigula ezer Jainkoataz; guzurra galanta. Jesusek esan eta egiten dauan guztiak Aita ezagutzera emoten deusku. Ikasleak eurak jarraituko dabe bizi eta salbamen misino hau, Jesusegaz konpartituz Aitaren proiektua.

- Hauxe da nire eginbeharra ere: gaur eta hemen Aitaren proiektua Jesusegaz konpartitzea. Hemen sortzen da APOSTOLUA; eta hau barik ez dago baliozko BIALTZERIK, ez bete beharreko MISINORIK. Topaketa eta esperientzi hau ez badaukat, “garbiketa-produktuak” saltzen dituan berbamerke bat besterik ez naz. Jesusegaz EGON; bere misinoaz MAITEMINDU; adikisdetasunez bere egitekoa KONPARTIDU… horra testigantzaren betebeharra! Anai-arreba, horra gure bidea eta eginbeharra!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, emoidazu bihotz xume eta otzana, Zu ikustean Aita ikusi dagidan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue