Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 07

Bazkoaldiko 4. astea

2020ko Maiatzaren 07a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-4-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 13, 16-20 )

Jesusek bere ikasleei oinak garbitu ondoren, honan esan eutsen:
- «Bene-benetan dinotsuet: morroia ez da ugazaba baino gehiago; bialdua ere ez da bialtzailea baino gehiago. Hori jakinik, zorionekoak zuok, beteten badozue.

Ez dinot hau zuok guztiokaitik; ondo dakit Nik nortzuk aukeratu dodazan; baina bete-beharrekoa da Liburu Santuak dinoana: “Nire ogitik jaten ebanak egin deust saldukeria”. Orain dinotsuet, hori jazo aurretik; jazotakoan, “Ni nazala” sinistu dagizuen.

Bene-benetan dinotsuet: Nik bialdua hartzen dauanak, Neu hartzen nau; eta Ni hartzen nauanak, bialdu nauana hartzen dau».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Oinak garbitzearen azken atal honek zerbitzu apal bihurtzen dan maitasunaren gaia azpimarratzen dau. Jazoera jakin hau baino urrunago doan misterio bat agertzen jaku hemen, kristau Alkarteak onartu eta bizi behar dauana: Jesusen Berbea praktikatu eta alkar maitasun zerbitzuaren zoriontasuna bizi.

- Jaunak, azken Afariko adiskidetasun giroan, hauxe azpimarratu nahi dau: kristau bizitza ez dala ulertzea bakarrik, “praktikatzea” ere bai; ez bakarrik “ezagutzea”, “egitea” ere bai, Berari jarraituz. Kristau ekintza guztia “egitean” osotuten da, besteengana maitasun zerbitzura prest egonez. Bere ikasleen aurrean oinak garbitzeko belaunikotzean, Jesus euren zerbitzura jarten da eta kurutzeko heriotzearen ezaugarria eskeintzen deutse. Euren aurrean apaltzean, bere maitasun betean sartzen dira, alkar maitasunari bide emonez.

- Eguneroko bizitzan bere ereduaren jarraitzaile izatera konbidatzean, Jesus bere ikasleakana bihurtzen da, eta, batez ere, salduko ebanarengana. Beretar batek salduko ebala pentsatzeak bihotza erdibi egiten deutso Maisuari. Halan ere, bere maitasuna danentzat da eta ez dau inor besartetik botatzen, ezta saltzailea bera ere. Hauxe da bere ardura bakarra: beste ikasleak ez daitezala jota gelditu Judasen saldukeriaz, eta adi ipinten ditu, Eskrituretako pasarte bat gogoratuz: “Nire ogitik jaten ebanak egin deust saldukeria” (Sal 41, 10). Maisuak aurretiaz egiten dauan Judasen saldukeriaren salaketa ikasleentzat argibide bihurtzen da: alde batetik bere jainkotasunaren alde, eta, bestetik, bere presentziaren segurtasuna bere bizitzako eta heriotzako gorabehera guztietan (19. a.). Apostolu baten suertea, nahitaez, Jesusen suerteaz lotuta dago, eta Honen bitartez, Aitagaz (20. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesus bere ikasleekaz Azken Afariko giro ikusgarri honen barruan (Pazkualdiaren azkenera arte lagunduko deuskun gogoeta giroan), “ikasle maiteak” oinak garbitzearen ezaugarria ipinten deusku aurrean, anaitasunaren eta alkar zerbitzearen erakusbide lez. Gaurko testua kontakizun honen azkena da eta Jesusek horren ondorenak atera daiguzala nahi dau.

- Bere Jaunaren antzeko izatea, “Zorionekoak zuok, beteten badozue” (17. a.): hauxe da ESKOLEA, ez dago besterik. Besteen aurrean “belaunikotu”, horra bizitza ulertzeko era zehatz bat, besteen alde maitasunez emoteraino. Hauxe da Jesusen egintza benetan onartzen dabenentzat: beste guztia dotrina hutsa da. Eta planteamentu hau ez da “gusto txarreko” txantxa bat. Ezta gitxiagorik ere.

- Hauxe da ESKOLEA Maisuak konbidatzen gaituana, munduari bizitza eta salbamena ekarriko deutsozan bidea ibili gura dogun guztioi. Bera aurretik doa. Berak ere Aitaren maitasun ESKOLAN ikasi dau, eta, orain, Berak beste hainbeste eskeintzen deutse gehien maite dabezanei. Eta, dinoskunez, honek bai merezidu dauala jokatzea! Eta hau guztia azken eder hau gogotan hartuta: “Nik bialdua hartzen dauanak Neu hartzen nau” (20. a.).

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, zure berbak entzutean, nire bihotza Zure eta Aitaren maitasunez betetzen da. Zaindu nagizu maitasun horretan, eta holan nire bizitza zure BIZITZAZ beterik egon dedila"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue