Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 05

Bazkoaldiko 4. astea

2020ko Maiatzaren 05a, Martitzena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-4-M-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 10, 22-30 )

Aldi haretan, Jerusalenen jauretxearen sagaratze-jaiak ziran. Negua zan. Jesus jauretxean ebilen, Salomonen aterpean. Inguratu eben judeguak, eta esan eutsoen:
- «Noiz arte euki behar gozuz zalantzan? Mesias Zeu bazara, esaiguzu garbi».

Jesusek erantzun eutsen:
- «Esan deutsuet, eta ez dozue sinisten. Nik Aitaren izenean egiten dodazan egintzak, eurak egiten dabe Nitaz autormen. Baina zuok ez dozue sinisten, nire ardietakoak ez zareelako. Nire ardiak entzuten dabe nire abotsa; Nik ezagutzen dodaz, eta eurak atzetik jatortaz. Eta betiko bizia emoten deutset; ez dira betiko galduko, eta ez deustaz inok eskutik kenduko. Horreek emon eustazan Aita beste danak baino handiagoa da, eta inok ere ezin daikez kendu nire Aitaren eskuetatik. Aita eta biok bat gara».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “ESKEINTZA” jaia da, negualdian Jerusalenen ospatzen zana. Salomenen aterpeko sortzaldean dabil Jesus atzera-aurrera, Cedron ibar aldera. Laguntalde bat hurreratzen jako, bere mesiastasunaren nortasunataz itaunka (24. a.); itxura baten, gogo onezko itauna dirudi, baina, izatez, bihurri eta zirikatzailea. Jesusek zati bitan jarraian emoten dau erantzuna: lehenengo eta bat, mesiastzari buruz (25-31. aa.), eta, jarraian, jainkotasunari buruz (32-39. aa.).

- Jesus eta bere arerioen arteko eztabaida latz eta gogorraren aurrean gagoz. Jesusek aurretiaz eta era askotara agertu ebazan bere nortasun-agiriaren ezaugarriak: Jainkoaren Seme eta Aitaren Bialdua; batez ere, bere egintza harrigarrien bidez. Honenbestegaz bere mesiazgoa ulertu eta bere misinoa onartu behar eben, baina ahalegin guztiak alperrikoak izan ziran (25. a.). Askok bere testigantza onartzen ez badabe, zeragaitik da: bere artaldekoak ez diralako. Bestetara jota, entzuten dauana, Jaungoikoaren herri barriko dalako (27. a.). Joanek Jesusen ahoan ipinte ditu hiru baieztapen honeek, bere ardien nortasuna eta euren Jesusegazko ezaugarriak argitzeko: “Nire abotsa entzuten dabe”, “jarraitzen nabe” eta “ez dira betiko galduko”.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesus bere nortasuna argitzen doa eta gero eta sakonago; eta hau Jauretxeko jaiegunaren inguruan eta bere aterpean gauzatzen dau, -nahizta hau huskeri bat dala begitandu, halan ez bada ere-. Hemen jarraitzen dau bere zerbitzua eskeintzen eta Jaungoiko-Aitaren arpegia erakusten, Beragazko hartuemona eta misteriozko batasunaren barri emoten. “Aita eta Ni bat gara”. Zalantza barik, honek seinalatuko dau bere bizitza eta baita bere jarraitzailearena ere: “Neuk emoten deutset betiko bizitza”, hau da, Jaungoiko beraren bizitza eskeintzen deutse.

- “Entzuten dabe nire abotsa”, “jarraitzen nabe”, “ez dira betiko galduko”: horra hiru ezaugarriak, Jesusek dinonez, bere ardiak ezagutzera emoten dabezanak; Berak bere ardiakaz dauan hartuemona sortzen dabenak: “ezagutu”, “jarraitu”, “bizitza”. Izan ere, Aitak Jesusi emoten deutsona, Jesusek horixe eskeintzen deutse beretarrai. Ez, ez dira eskeintzen “legeak”, “kultuak, “sakrifizioak”: eskeintzen dauana BIZITZA da.

- Eta guzti hau eragingarria da gaurko sinistedunentzat (baita aldi guztietakoentzat ere). Jesusengan dana aurkitu geinke: gure bihotz txiki eta aseezinak itzelezko ahaleginez bilatzen dauana. Izan ere, Beragazko batasun honek eusten eta zaintzen dau bere jarraitzailea. Gu Jesusenak gara eta Jesus Aitarena, eta batasun honexek seinalatzen dau gure bizitza. Honek zer dakartzu gogora? Zer sentierazoten deutsu?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, zure berbak argi eta bizi dira niretzat. Eskerrak zure Ebanjelioagaitik, zure Barri Onagaitik, gaur eta betirako!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue