Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 04

Bazkoaldiko 4. astea

2020ko Maiatzaren 04a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-4-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 10, 11-18 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen farisearrei:
- «Neu naz Artzain ona. Artzain onak bere bizia emoten dau ardiakaitik. Morroiak, ostera, artzaina ez danak, ardiak bereak ez dituanak, ikusten dau otsoa etorten, eta, ardiak itzita, iges egiten dau; otsoak harrapau eta sakabanatu egiten ditu, morroiak ez daukalako ardien ardurarik.

Neu naz Artzain ona; ezagutzen dodaz neure ardiak, eta nireak ezagutzen nabe Ni; Aitak Ni ezagutzen nauan lez, eta bardin Nik Aita. Gainera neure bizia emoten dot Nik ardiakaitik. Badaukadaz artegi honetakoak ez diran beste ardi batzuk; honeek ere ekarri beharra daukat; entzungo dabe nire ahotsa, eta artalde bakarra izango da, eta Artzain bakarra.

Aitak horregaitik maite nau: neure bizia emoten dodalako, barriro hartzeko. Ez deust inok kentzen, Neuk emoten dot neure gogoz. Neure esku dago bizia emotea, eta neure esku barriro hartzea: agindu hau hartu dot neure Aitagandik».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “Artzain Onaren erakustaldian”, Jesusek bere mesiastasun-egitekoa argitzen eta sakontzen jarraitzen dau; lehenengo zatian, ostera, (1-10. aa.) “lapur" eta "harrapatzaileen” aurrez-aurre jartzen da; gaurko atalean “ona” berbea azpimarratzen da, Jesus artzain bikaintzat joten da, artzainen eredutzat, hau da, Israelgo artaldearen gidari espiritual eta politikoen eredutzat (Sal 23 eta 79). Honetara ezkero, “morroiaren” irudia kontrajartzen jako (12. a.).

- Bakotxaren jokabidearen arabera bereizten da egizko artzaina eta morroia. Lehenengoa ez doa ihesi arriskuaren aurrean, ez dau artaldea bertan behera izten; bigarrenari, ostera, -bere interesen arabera jokatzen dau- eta bere bizia eta bere interesak zaintzeak bakarrik ardura deutso. Halan ere, beste alderdi bat ere kontuan hartu behar dogu: Jesus dan artzain onak bere bizia ere eskeintzen dau, ez eguneroko lanaren bidez; hori barik, ardiakaitik bizia eskeiniz, euren lekuan Bera jarrita, eurak norbere aurretik dirala. Hau ez dau egiten abereen artzain batek ere. Irudipen honek Jaungoikoaren maitasuna agertzen dau, batez ere, adierazo ezinezko neurrietan.

- 14. kapituluan agertzen dan artzain onaren maitasunaren alderdi on bat “ezagutzea” da, hau da, Jesus eta bere ardien arteko batasun sakona. Hauxe da Jesusen eta bere Aitaren arteko batasunaren distira, esanezinezko bestean batasunean biziz, gainezka eginda besteengana zabaltzeraino. “Aitak Ni ezagutzen nauan lez eta bardin Nik Aita. Gainera neure bizia emoten dot Nik neure ardiakaitik”. Jesusek hemen ez dino “neure” ardiakaitik, “ardiakaitik”, danakatik baino, bere egitekoa gizateri osora zabalduz; mundu osoa Aitari bihurtzera etorri da eta, zimurrik eta orbainik bako emaztea lez.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Hemen dogu “Ikasle maitearen” gogoeta sakon eta baketsua Jesusi buruz: Berak bere buruari ezaugarri bereziak ezarten deutsoz, sarri erabilten diran metaforak gaindituz. Izan ere, Jesus bere ardiakaitik bizia emoteraino heldu dan Artzain Ona da (neurri guztien gainetiko eredua). Ez bakarrik zainduz eta xerak eginez, baita bere ondoizatearen gainetik ardien ondoizatea ipiniz. Horrenbesteraino heldu da!

- Sekretua hemen dago: “EZAGUTU” egiten dituala, hau da, Jesus eta bere ardien artean itzelezko batasuna sortu dala. Jesusek Berak Aitagazko hartuemonean Beragan txastatu dauana, esperientzi bardina sortu da Jesus eta ardien artean. Hemen ez dago beste interesik, ez azaleko itxurarik, ez legezko jokabiderik; hori barik, Aitak hain maite dauan gizateriarentzat dauan maitasunaren eta onguriaren agerpena da. Pozez eta samurtasunez jarraitzeileak betetzen dituan agerpena!

- Neu ere bizikizun horretara deitua nago. Gaur eta hemen, Pazku giro honetan. Jesusek Aitagaz dauan batasuna txastatu eta neure bizitzari zentzun betea damotson esperientzitzat hartu eta bizi... hauxe da PROPOSAMENA! Errazoirik asko da niretzat, nire bizitza argiz plen-plen gelditu dadin, Kristo Berbiztuaren argiz eta pozez beteriko bizitza. Anai-arreba, jakinaren gainera gozatu egizu!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, ESKERRAK Zeuk gidatua eta zaindua sentitzen nazalako. Zuk betiko bizitzako berbak daukazuz."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue