Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 03

Bazkoaldiko 4. astea

2020ko Maiatzaren 03a, Domekea

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-4-D-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 10, 1-10 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen farisearrei:
- «Bene-benetan dinotsuet: artegira atetik sartu beharrean, beste nonbaitetik sartzen dana, lapurra da ta harrapatzailea. Atetik sartzen dana artzaina da. Honi edegi egiten deutso ate-zainak, eta ardiak entzuten dabe haren ahotsa; bakotxari bere izenez deitzen deutso, eta kanpora ataraten ditu. Bere ardi guztiak atara ta gero, euren aurretik joaten da, eta ardiak jarraitu egiten deutsoe, haren abotsa ezagutzen dabelako. Arrotzari, ostera, ez deutsoe jarraituko; ihes egingo deutsoe, arrotzen deia ez dabelako ezagutzen».

Jesusek parabola hau esan eutsen, baina hareek ez eutsoen igarri zer esan nahi eutsen. Beraz, barriro honan esan eutsen Jesusek:
- «Bene-benetan dinotsuet: Neu naz ardien atea. Lehen etorri ziran guztiak lapurrak ziran eta harrapatzaileak; eta ardiak ez eutseen entzun. Neu naz atea. Nigandik sartzen dana, salbauko da; sartu ta urten ibiliko da, eta aurkituko dau jatekoa. Lapurra ez dator, ostu, hil eta hondatzeko baino; Ni, barriz, bizia izan dagien eta ugari izan dagien etorri naz».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Joanen ebanjelioko 10. kapitulua artzain onaren irudiaz orniturik dator eta berari dagokion testugiroan irakurri behar da, daukan sakontasunaz jabetzeko. Hain zuzen, 9. kapituluan Jesus “munduko argi” lez iragarria izan da, jaiotzaz itsua zanaren osakuntzaren bidez; mirari hau egiterakoan, judeguen buruzagien itsutasun espirituala ere agirian gelditu zan (9, 40). Holan dala, etiopiar Henoc -sasoiko idazki apokrifoa- Mesiasen etorrera arteko Israel herriaren historia osoa agertzen da, itsualdiak eta ardien aldetiko ikusmen aldiak txandakatuz, Jaungoikoaren herriko aldian aldiko artzainen arabera. Honetan datza pasarte guzti honen erakutsia: Jesusek ikusmena bihurtzeko ahalmena badaukala erakutsi ondoren, Bera dala etortekoa zan Mesias, ardiak salbamenera daroazana.

- Pasarte osoa tradiziozko eta heterogeneozko materialez osotua dago. Hasierako atalean, Jesus artegian atetik sartzen dan artzain lez agertzen da (grekoz aule). Aule berbaz, herria batzen dan tenpluko leku zabala ere aitzera emoten dan ezkero, Jesusek legez bereganatzen dau herriaren gidaritza ere, Jaungoikoagandik datorkion aginpidez, “lapur eta harrapatzaileak” ez bezela. Palestinako artzainak, euren ardien ezaugarritzat dei berezia zabaltzen eben lez, Jesusek ere ezagutzen ditu bere ardiak, eta honeek ere ezagutzen dabe bere ahotsa. Artzain onak kanpora ateraten ditu -Mesiasek herria gidatzen dau urteera salbagarrian- eta “ardiak jarraitzen deutsoe” bihozkadaren segurantzaz (4. aa.).

- Entzuleak ez eutsoen ulertzen; horregaitik Jesusek beste irudi barri bategaz jokatzen dau: (6-10. aa.): Bera da “ardien atea”, euren bidea dan lez, hau da, Jaungoikoaren eta gizonen “bitarteko bakarra” (1 Tm 2, 5). Bere bitartekotasunez jokatzen dauanak salbamena, segurtasuna eta “bizigarria” lortuko dau, hau da, bizitzaren betetasuna. Izan ere, artzainaren egitekoa ardien zerbitzura jartzea da; bestelako jarrera dauke Jaungoikoak emon barik euren kabuz herriaren gaineko eskubideak hartu dabezanak (9. a.); eta horregaitik, jokatzen dabe harrokeriz, zapalkuntzaz eta gogorkeriz.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- “Ikasle maiteak” astiro garoaz Jesusengan dagoan misterioa hobeto ezagutzera, eta gogoetarako eguneroko bizitzatik hartutako argibideak asmatzen ditu: ura, ogia, bidea, argia, artzaina... Hemen gaur ATEA dala agertzen deusku, eta bertatik “sartu eta urten” egiten dogu, legez jokatuta; kontrara, lapurrak eta harrapatzaileak beste bide batzuk erabilten dabez, ez “atea”.

- Baina, irakasbide-katekesia honen testuingurua burruka-bide suertatzen da. Jesus farisearrengana zuzentzen da, atetik ez dirala sartu, argi eta garbi salatuz, ez dirala legezko artzainak, Ezekiel profetak bere sasoian salatu ebazan lez (Ez 34). Hemen datoz artzain onaren ezaugarriak: atetik sartzen da, bere ardiak ezagutzen ditu, euren aurretik doa... Artzain ona irudikatzen dauan marrazki osoa. Eta Jesusek bere burua agertzen dau holango Artzain Ontzat.

- Ebanjelioko gogoeta hau dilema lez jartzen jaku aurrean: Kristo Jesus Bide lez eta gure bizitzari zentzun osoa emoten deutson Bitarteko bakar lez hartu ala ukatu. Ez daigun ahaztu Bera dala bizitzara daroan bideko Ate bakarra; Bera dala nahi dogun eta behar dogun betetasuna; eta, horrexegaitik, Berak garoaz bedartza gozoetara. Ni nun “janaritzen” naz? Ziur nago Bera dala ni sartzen nazan ATEA, eta Beragan aurkitzen dodala nire argi zentrala, sinistedun eta bere egitasmoaren jarratzaile nazan honen bizitzari betetasuna emoten deutsona? Beragana hurreratzeko konbidatzen nau, egarri dodan onizate hori lortu nahi badot.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, gaur zuzenduten deuskuzuzan berbak maitasunez beterik dagoz. Lagun eiguzu gure bihotzak baretzen eta isiltasunean zure laguntza itxaroten, holan zure abotsa ezagutu ahal daigun: izenez deitzen deusku, betiko bizitza opatuten deuskunaren ahotsak."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue