Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 01

Bazkoaldiko 3. astea

2020ko Maiatzaren 01a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-3-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 6, 52-59 )

Aldi haretan, judeguak eztabaidan ziharduen:
- «Zelan emon daikegu Honek jaten bere haragia?».

Eta Jesusek:
- «Bene-benetan dinotsuet: Gizonaren Semearen haragia ez badozue jaten, eta Haren odola edaten, ez dozue bizirik zuokan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauanak, badauka betiko bizia, eta Neuk biztuko dot hori azken egunean.

Nire haragia benetako janaria da; eta nire odola, benetako edaria. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauana, Neugan dago, eta Ni beragan.

Bizi dan Aitak bialdu nau, eta Ni Aitagandik bizi naz; bardin Ni jaten nauana, Neugandik biziko da. Hauxe da zerutik jatsitako ogia; ez zuen gurasoena langoa, jan eta hil egin ziran-eta. Ogi honetatik jaten dauana betirako biziko da».

Kafamaungo sinagogan irakasten ziharduan baten esan eban Jesusek hau.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “Biziaren Ogiaren” berbaldiaren amaiera dan pasarte hau ebanjelariak lotu egiten dau gorago esandakoaz. Halan ere, hemengo mezua sakonagoa da, sakrifizioari eta Eukaristiari leku gehiago emonez. Jesus Jaunari Eukaristia barruan leku gehiago eskeini nahia agirian da. Bera da biziaren Ogia, ez egiten dauanaz bakarrik, batez ere, Eukaristia Sakramentuaren esanahiagaitik, sinistedunak Kristogaz bat egiten dauan topaketalekua. Jesus-Ogia bere gizatasunaz bat egiten dau, gizateriaren salbamenerako kurutzean sakrifikatua izango danagaz. Jesus ogia da -Jaungoikoaren Berbea eta sakrifizioko biktima dalako- gizonaren aldeko maitasunez dohai bihurtuz. Ondoren dator judeguen marmarketa: “Zelan emon daikegu Honek jaten bere haragia?” (52. a.), Espirituaren eraginez aldatu nahi ez dabenen jarrera salatuz, Jesusegaz alkartzeko asmorik ez dabela eta.

- Jesus gero eta tinkoago berean, eukaristiako ogia jatera bultzatuz, bizia izan dagien: “Gizonaren Semearen haragia ez badozue jaten eta odola edaten, ez dozue bizirik zuokan” (53. a.). Areagoa, Eukaristiako ezteguan parte hartzetik lortuko dabezan frutuak erakutsiz: Kristogan irauten dauanak eta bere pazku misterioan parte hartzen dauanak Beragaz bat eginda irauten dau batasun estu eta iraunkorrez. Jesusen ikasleak Kristogandik bizia hartzen dau dohai lez, giza amets guztiak gainditzen ditualarik, berbiztea eta betiko bizitza dalako (39. 54. 58. aa.).

- Hauxe da Jesusen Kafarnaungo irakatsi sakon eta fidagarria; bere esangura behinena ez da sakramentua bera, Jesusen pertsona eta misterioa mailaz maila agertzen joatea baino.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Kafarnaungo “Bizitzaren Ogiaz Berbaldiaren” azken zati hau Eukaristi kutsuz jantzita dator; hau da, Jesusen haragia jan eta bere odola edatea, bere bizia Eukaristian munduaren salbamenerako eskeintzera doalarik: Eukaristian ospatuko da kurutzearen oroimena. Eta jatearen eta edatearen frutua Beragan sinistearena berbera da: bere bizitzan partekide izatea: “Ogi honetatik jaten dauana betirako biziko da” (58. a.). Hauxe da Berbaldiaren amaiera.

- Baina, horrez gainera, bertsikulu bitan jakitera emoten jaku ze frutu sortuko dituan Eukaristiak hara hurreratzen diranengan, Jesuskristoren gurarien arabera: “Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauana Neugan dago eta Ni beragan” (56. a.): Berbiztu danak eta Eukaristia hartzen dabenak alkarkomunikatzea. Eta konparaketa harrigarri bat gaineratuz: “Bizi dan Aitak bialdu nau eta Ni Aitagandik bizi naz; bardin Ni jaten nauana, Neugandik biziko da” (57. a.). Kristok bere Aitagaz dauan batasuna misteriotsua da, bizigarria eta sakona; bardina izatea gura dau Bera hartzen eta jaten dabenak: “Neugandik biziko dira”; geroago baten aitatuko ditu mahatsondoa eta berari itsatsitako aihenak.

- Katekesi-gogoeta honen helburua zera da: Jesus Jaunagaz berarizko batasun pertsonal eta bizigarria proposatzea. Eukaristia: lotura barri hau agertzeko eta bizitzeko bide bat. Hortxe datza Maisu honen sinistedun eta jarraitzailearen BIZITZA. Bai urrun dagozala proposamen honetatik hainbeste ospakizun “gaixotiak”, lege betetze hutsak edo. Zelangoa da nire hartuemona Jesus Jaunagaz? Hori al da nire marka eta ezaugarria?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, zure Espirituak emon deistala ezagutzera Zuk eskeintzen deustazun bizitzaren edertasuna, eta Eukaristiak lagundu deistala gogo beroz bizitzen."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue