Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 9

Garizumako 2. astea

2020ko Martiaren 9a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-2-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 6, 36-38 )

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei:
- «Izan zaiteze errukiorrak, zuen Aita errukiorra dan lez.

Ez epaitu, eta ez zaitue epaituko; ez kondenau, eta ez zaitue kondenauko; parkatu egizue, eta parkatu egingo jatzue; emon, eta emongo jatzue: neurri zabala botako jatzue altzora, eta betea, eragina, gainezkakoa.

Zeuok erabilten dozuen neurriaz izango zaree neurtuak».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “Zoriontasunak” iragarri ondoren, osagarri lez dator gaurko ebanjelioko atala; Lukas ebanjelariak Jesusen ahoan ipinten ditu maitasun unibertsalaren eta errukiaren aginduak (6, 27-38). Hiru txataletan jartzen dau irakasbideko poema txiki hau: Agindua proposatu (27-31. aa.); bere zergaitiak (32-35. aa.) eta zelan praktikatu (36-38. aa.). Eta Mateoren “Mendiko Berbaldiagaz” parekotasun haundia dauka. Baina Lukasek berezitasun bat ezarten deutso: Aitaren antzeko izateko “errukian”; Mateok, ostera, “zuzentasunean” dino. Baina errukia bete, zelan bete behar da? Hauxe da gaurko atalaren gaia.

- Bost aditz erabiliz erakusten deusku Aita dala protagonista: “Ez zaitue epaituko..., ez zaitue kondenauko..., parkatu egingo jatzue..., emongo jatzue..., neurri zabala botako jatzue altzora” (37. a.). Gora ta gora doan ontasun-mailak dira, parkatzearen gorengo dohaia: holakoxea da Aitak darabilen errukia, eta bete-betea erabili ere.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesus dogu Maisu BAKARRA; bere barruko usteak eta Aitagazko bizikizunak eraginda, bere erakutsiaren ondorioak atera deuskuz gaur: “Izan zaiteze errukiorrak, zuon Aita errukiorra dan lez”, eta bizi-programatzat eskeintzen deusku; jakina, programa honek zerikusi estua dauka hurkoagaz.

- Bihotz-zabala izatea eta holan agertzea, ahaztuten jakitea, ez epaitu eta ez kondenatzea, gorrotorik ez gordetea, Aita lez bihotz-zabalak izatea... horixe da bere programa, benetan programa zehatza eta zuzena; azaleko betebeharrak barik (barau, bijiliak...), bihotz-hondoa aztertzen dauana. Hau askoz ere sakonagoa da, gaur eta hemen guztioi eskatzen jakun BIHOZBARRITZEA.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, ez dagidala Aitaren ontasunaren zalantzarik izan, eta holan neu ere jabetu naitela besteakaz dodan erantzunkizunaz.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue