Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 7

Garizumako 1. astea

2020ko Martiaren 7a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-1-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 5, 43-48 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Entzun dozue zelan dagoan aginduta: "Maitatu egizu zure lagun hurkoa, eta gorrotau zure arerioa". Nik, ostera, hau dinotsuet: Maite egizuez zuen arerioak; egin on, gorrotoa deutsuenei, eta egin otoitz erasoten zaituenen alde, zeruetan dagoan zuen Aitaren seme izan zaitezen; Harek gaiztoentzat eta zintzoentzat ataraten dau eguzkia, eta zuzenentzat eta okerrentzat egiten dau euria.

Izan ere, maite zaituenak maite izanda, zer sari zor jatzue? Zergalariak ere ez ete dabe beste horrenbeste egiten? Eta zuen anaiak bakarrik agurtzen badozuez, zer egiten dozue zor ez dozuenik? Jentilak ere ez ete dabe beste horrenbeste egiten?

Izan zaiteze, beraz, on-onak, zeruetako zuen Aita on-ona dan lez».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusek, Legearen irakatsi bereziaz, zelan bete behar dan esateko erabilten dauan azkenengo antitesiarekin aurkitzen gara. Lebitarren liburuak lagun hurkoa maitatzea eskatzen dau eta “zure herriko seme-alaben aurkako” (Lb 19,18) gorrotoa eta mendekua debekatu. “Lagun hurkoa” norberen ondoan bizi dan etnia bardineko laguna ulertu beharko da seguruenik. Horreri gehitua, “gorrotau zure arerioa”, ez dator Itun Zaharretik, ezta maisuen irakatsietatik, baina agindua gehiengoak ulertzen eben ondorena zan; Jesusen denporako esenio eta zelotak ere olan ulertzen eben.

- Jesusek, mugagabeko karitatea eskatzen dau; guztiak, min egiten deuskuenak ere barruan dirala kontuan eukiaz, egiten dan otoitza. Zelan eskatu leike hainbeste? Aita dan Jainkoak deuskun neurribako maitasunean oinarritzen da; eta on egiterakoan eta besteen poza bilatzerakoan bere antzeko seme-alaba nahi gaitu ikusi (44. a.).

- Danak, besteak: ez da ustezko unibertsaltasun bat, gauza zehatza baino; maite ez gaituena maitatu, agurtzen ez gaituena agurtu... Horixe da Jesusen ikaslea jentil eta pekatariengandik bereizten dauana (46. a.); eta giza izatearen joera naturala eta mugatua gaindituz, zeruetako zuen Aita on-ona dan lakoa izatera gonbidatzen gaitu (48. a.)

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- “Horrenbesteraino...” esan geinke Jesusen irakatsi honen aurrean; bere denporako edozein judutarrek pentsatu ezineko neurria dogu. Baina gure kultura izate eta giroan ere bardin pentsatu geinke. Jesusen proposamenak sustraiak ikutzen ditu, eskaerea larregizkoa dirudi, baina bere ikasleak besteekandik bereizten dituana da. Horixe bakarrik! Ulertu eta onartu gura badogu... bidea luzea dogu!

- Egoera barri honen sustraian ez daukagu Hamar Agindu barririk, Jainko Aitaren maitasun doakoa eta neurrigabea baino; on egiterakoan eta besteen poza landu eta bilatzerakoan, bere antzeko seme-alaba nahi gaituan Aitaren maitasuna. Horixe da bere asmoa, bere planteamentua, eta guk egi bihurtzea nahi dau: “izan zaiteze on-onak zeruetako zuen Aita on-ona dan lez” (48. a.). Horixe da proposamena.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, eskerrik asko zure antzera maitatzeko proposamena egiten deustazulako; kurutzean, zure parkamen berbakaz, zelan maitatu behar dodan erakusten deustazu.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue