Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 4

Garizumako 1. astea

2020ko Martiaren 4a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-1-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 11, 29-32 )

Aldi haretan, jendea piloka etorrela, Jesus honan hasi jaken esaten:
- «Gizaldi hau gizaldi gaiztoa da. Ezaugarri bat eskatzen dau, eta ezaugarririk ez jako emongo, Jonasena baino. Izan ere, ninibetarrentzat Jonas ezaugarri izan zan lez, holantxe izango da Gizonaren Semea gizaldi honentzat.

Auzi-egunean, Hego-aldeko erreginea gizaldi honetako gizonen aurka jagiko da eta kondenau egingo ditu; lurraren azken mugetatik etorri zalako ha, Salomonen jakituria entzuteko; hona hemen, barriz, Salomon baino gehiago dana.

Auzi-egunean, ninibetarrak gizaldi honen aurka jagiko dira, eta kondenau egingo dabe: hareek, Jonasen hitzaldiagaitik, bihotz-barritu egin ziran-eta; hona hemen, barriz, Jonas baino gehiago dana».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jendea Jesusen inguruan piloka alkartzen joiala, berak “zerutiar ezaugarri bat eskatzen eutsoenei” erantzuten deutse (16. a.). Gauza harrigarriak eta ikusmina asetzeko ezaugarri bat egitea baztertu egiten dau (29. a.), eta jainkotiar nortasuna agertzen dauan erantzuna emoten dau: “hona hemen, Jonas baino gehiago dana” (32. a.). Zerutiar ezaugarria bera da; Israelek hainbeste denporan itxaron eta agindu jakon Mesias bera da; jendeak ez dau ezagutzen, itxaroten ebana eta aurrean daukeena euren ustez ez daukelako zerikusirik.

- “Gizaldi honentzat” Gizonaren Semea, Jonas ninibetarrentzat izan zan antzera, bihotz barritzerako dei bizia da; berak lez, baieztatzeko ez dauz bilatzen ezaugarri ikusgarriak, Jainkoaren errukia eta Hitza bakarrik eskeintzen dauz. Sabako erreginea eta ninibetarrak gogoratzeak, salbamena guztientzat dala esan gura deusku. Jentil herri batzuk bihotz barritzea iragarten eben gizonak Jainkoak “bialdutakoak” lez hartu, eta euren deia entzunez benetako bihotz barritzearen bideak aurkitu ebezan bitartean, Jesusek bere ministeritza beteten dauan “gizaldi gaiztoa” itsua eta bihotz gogorra da.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Historia errepikatu egiten da: gizaldi bakotxak bere “itsukeriak” eta bere “bihotz gogorkeriak” daukoz. Hainbeste denporan itxaroten egon diran “ezaugarri” lez Jesus onartzea, judutarrei ezinezkoa egiten jake. Berak ez dau gura gauza harrigarriekaitik jendea berari begira ipinterik; horregaitik “gizaldi honek” baztertu egiten dau. Hainbat bider errepikatzen dan historia!

- Gure munduak ere (batzuk tartean gagozala) “gauza harrigarriak” gura ditu, ameskeriak, “bihotzeko gogorkeria” apurtzeko zerbait; gauzen egitura, historia eta benetakotasun askoren izatea beste era batekoak izan daitezala. Baina aldi berean, “desio” hori agertu bai baina errealitatea aldatzen joateko atzamarrik be mugitu ez. Holan goaz aurrera geure burua egunero zerbait (edo nahiko) engainatuz.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jauna jarraitu egizu egunero ni onbideratzen eta bihotz barritzerako bidea erakusten.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue