Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 28

Garizumako 4. astea

2020ko Martiaren 28a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-4-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 7, 40-53 )

Aldi haretan, jente arteko batzuk, Jesusen berbak entzunda, bainoen:
- «Hauxe da benetan Profetea».

Beste batzuk:
- «Kristo da».

Beste batzuk, barriz:
- «Galileatik etortekoa ete da, ba, Kristo? Ez ete dino Liburu Santuak, Mesias Dabiden jatorrikoa izango dala, eta Belendik, Dabid bizi zan herritik, etorriko dala?».

Eta eztabaidea sortu zan jente artean Haregaitik. Eurotariko batzuk oratu egin nahi eutsen, baina ez eutson inok eskurik gainean ezarri.

Joan ziran jauretxe-zainak abade nausiakana eta fariseotarrakana, eta honeek itandu eutseen:
- «Zergaitik ez dozue ekarri?».

Jauretxe-zainak erantzun eutseen:
- «Ez dau egundo inok gizon honek lez berba egin».

Baina farisearrak erantzun eutseen:
- «Zer? Zuok ere liluratu egin zaitue? Ba ete dago inor, herriko agintari edo farisearren artean, Horregan sinistu dauanik? Baina Legea ezagutzen ez daben jente horreek madarikatu batzuk dira».

Orduan, farisear hareetako batek, Nikodemok -lehen Jesusegana izana zan harek- esan eutsen:
- «Izten ete deusku gure Legeak inor epaitzen, Berari entzun barik eta zer egin dauan jakin barik?».

Besteak erantzun eutsoen:
- «Galilearra al zara zu ere? Aztertu eta ikusiko dozu Galileatik ez dauala profetarik urteten».

Eta bakotxa bere etxera joan zan.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “Eztabaidea sortu zan jentartean Hagaitik” (43. a.); bizi-bizirik jarrita dago. Ebanjelariak dinonez, jentartean danen aho-minetan ebilen gizon horren izena, eztabaida bizian, Bera Mesias ete zan itaunka. Aginpidez berba egiten eban, Berari esku botatzera bialduak izan ziran ertzainak eurak ere liluratzeraino (46. a.); bere berbakereak ez dau zalantzarik izten.

- Halan ere, errazoi sendo bi botatzen jakozan kontra. Lehenengo eta behin, Jesus Galileatik etorren, eta Eskrituretan Belen agertzen da bere jaioterri lez. Baina, batez ere, herriko agintariak eta farisearrak ez dabe Beragan sinistu; herriko jente ezjakinak bestelako eritxirik eukita ere, zer pixu euki daikee egundo entzun ez diran jazoeren aurrean? Gora-goraka jarri ziran herriaren aurrean, aginpidea eta jakituria euren esku eukenak, destainaz eta burlazko zinuz erantzuten eben; euki ere, ikaragarrizko bildurra euken herriaren aurrean euren aginpidea eta nortasuna galtzeko.

- Gizon baten ahotsa nabarmentzen da danen artean, Nikodemorena, gauez Jesus ikustera joan zanarena (Jn 3, 1): Legeak ez dau onartzen inor kondenatzerik berari entzun aurretik. Hau ere ezjakintzat hartzen dabe. Eta Joanek zorrotz ebagiten dau: “Eta bakotxa bere etxera joan zan” (53. a.): batzuk Jesus hobeto ezagutzeko egarriz; besteak, lehen baino ere amorratuago. Baina Berbea ez da isiltzen; oraindik ez da bere ordua heldu.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesus, bere ingurua nahasten eta hasarre giroz jarri jakola konturatu da. Baina argi dauka: Bera zuzen doa Aitaren egitasmoa betetzera. Bera da, ba, profeta barria, aurrean erabilia eta kondenatua (herriko buruzagien aldetik behintzat); baina azken mugaraino dana jokatzen dau, bere borreroei parkatzeraino. Horretaraino heldu da. Bera dogu, ba, beti begiaurrean euki behar dogun irudi bizi ta maitagarria.

- Liturgiak irudi barri hau begiratzera konbidatzen gaitu, baina gogo onez: Jesus honek LILURATU gaizala, eta ez gaitezala egundo katigatuta gelditu. Geure eritxiz, uste okerrez eta jokabide zaharkilduz (bere sasoikoei jazo jakenez, batez ere, euren buruzagiei). Gaurkora etorrita, GAUR, gu ere bizi gaitezala Berari begira, ezagutu eta geuregandu daiguzala bere irudi eta jokaerak, bere buru-eskeintza, anai-arreben aldeko Aitaren egitasmoaren aldeko bere prestasuna. A zelako irabazia!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jauna, sortu nigan bihotz garbia eta apala, nire bizitzako bidean aurkitzen jakin dagidan une bakotxak barruan dakarren aukera barria.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue