Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 27

Garizumako 4. astea

2020ko Martiaren 27a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-4-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 7, 1-2. 10. 25-30 )

Aldi haretan, Jesus Galilean ebilen; ez eban Judean ibili gura, judeguak hil egin nahi ebelako. Judeguen Txabola-jaia hurrean egoan. Jesusen ahideak jai honetara igon ebenean, orduan Berak ere igon eban; baina ez agirian, gordeka lez baino.

Jerusalendar batzuk bainoen:
- «Ez da, ba, hauxe hil nahi dabena? Zabal-zabal berba egiten dau, eta ez deutso inok ezer esaten. Onartu ete dabe agintariak Berau dala Mesias? Guk badakigu Hau nongoa dan; Mesias datorrenean, ostera, inok ez dau jakingo nongoa dan».

Orduan Jesusek jauretxean irakasten ziharduala, oihuka esan eban:
- «Beraz, Ni ezagutzen nozue eta nongoa nazan ere badakizue. Ni, ostera, ez naz neurez etorri; egizale danak bialduta nator; eta zuek ez dozue esagutzen Ha. Nik, bai, ezagutzen dot, Beragandik nazalako eta Berak bialdua».

Orduan, oratu-nahian hasi jakozan; baina ezin izan eutson inok eskurik ezarri, oraindino ez zalako heldu Haren ordua.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusek bere sasoia jentartean itaunak eta kezkak sortu ebazanaz batera, agintari eta zuzendariak erraiak jateraino amorratuazo ebazan (1. a.). Jesus ez zan zirikatzaile bat, ezta koldar bat ere: Aitaren orduaren zain dago, etorri beharrekoak ez atzeratu eta ez aurreratu barik. Horregaitik aurka jarri jakon Judea izten dau eta, ordua danean, Jerusalenera igoten dau, jaialdi herrikoienean, Txabola-Jaietan, baina ez “agirian”, bere senideak nahi ebenenaren kontra, bere entzuteaz harrotzearren edo (3-5. aa.) Uri Santuan, halan ere, behingoan ezagutu eben. Eta betikoa: aldekoen eta kontrakoen arteko banakuntza: bere mesianismoa dago jokoan.

- Apokaliptiko giroko eskolakoen ustez, Mesiasen jatorria misteriotsua izango zan: et Jesus Nazaretetik badator, guzurti bat da (26. a.) Jesusek ondo daki han-hemen zabaltzen doazen ahots-eritxiak, eta jauretxe inguruan berba egiten dau argi eta garbi, esamesak zuzenduz (28. a.): berbaz-berba, “oihuka esan eban”; haundikiro eta aginpidez egindako autorpena. Hala moduko irri-soinuz. Berari buruz asko dakiela uste dabeni agertzen deutse euren ezjakintasuna benetako dala: izan ere, Jaungoikoak bialdu dauanik ez dabe sinistu nahi, eta horregaz agertzera emoten dabe ez dabela onartzen agintzariak Beragan betetzen dituan Jaungoiko egizale eta zintzoa.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Pasarte honetan agertzen danez, Jesus deseroso eta eroan-ezina bihurtu jaken judutar agintariei eta isilduazo gura dabe bere ahotsa, salatu egiten ditu eta: Berari buruz “asko dakiela uste dabenak” (nungo jatorrikoa zala eta abar), ezin daben Beragan ezagutu Aitak Bialdutakoa: bere izenean diharduala dino eta Jaungoikoaren partez Barri Ona iragarten dau. “Jakin” bai, baina euren ustetan ezin “igarri”. Hau izan zan Israel herriko buruzagien drama eta eurenean katigaturik gelditu ziran, euren itsutasunean blokeatu ziran, eta ezin urteerarik aurkitu.

- Baina Jesusek kontzientzi argia dauka zein dan bere egitekoa: “Egizale danak bialduta nator”; holan dala, ez da arerioen bildur, Bera isiltzearren, hilteko asmoak erabili arren. Aitaren egitasmoari zabalik dago eta bere “ordua” onartzen dau, bere asmo eta guzti. Heldu daitenean, adorez emongo dau testigantza bizi ta zuzena: Aitak zer erakutsi deutson eta zetarako bialdu dauan.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, Zugan sinisten dot eta ezaugarri asko ditut sinisteko, baina... gehitu nire sinismena!”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue