Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 26

Garizumako 4. astea

2020ko Martiaren 26a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-4-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 5, 31-47 )

Aldi haretan, Jesusek onan esan eutsen judutarrei:
- «Nik neure alde egingo baneu autormena, nire autormenak ez leuke balioko. Baina beste bat da nire alde autormena egiten dauana, eta badakit nire alde egiten dauan autormenak balio dauana.

Bialdu zeuntsoezan zuek mandatariak Joani, eta harek autormena egin eutson egiari. Nik ez dot inongo gizonen autormen-beharrik; zuok salbau zaitezen esaten dot hori. Joan argi-zuzi biztua eta diztiratsua zan; eta zuok, alditxu baten, haren argitan poza hartu nahi izan dozue.

Baina Nik badaukat Joanen autormena baino hobarik: Aitak beteteko emon deustazan egintzak, nire egintza honeek egiten deuste autormen: Aitak bialdu nauala. Eta Ni bialdu nauan Aitak Berak egiten dau autormen nire alde. Zuek ez dozue entzun egundo Haren berbotsa, ezta ikusi ere Haren arpegia; eta Haren berbea ere ez daukazue zuokan; Harek bialdu dauanari ez deutsazue sinistu-ta.

Aztertzen dozue Liburu Santua, betiko bizia han aurkituko dozuen ustetan; horixe da, hain zuzen, nire alde autormena egiten dauana; eta, halan ere, zuok ez dozue Nigana etorri nahi, bizia izan dagizuen. Nik aintza ez dot gizonakandik hartzen; gainera, ezagutzen zaituet, eta badakit Jaungoikoaren maitasuna ez dagoana zuokan.

Ni neure Aitaren izenean etorri naz, eta zuok ez nozue hartu; beste bat bere izenean baletor, hori bai hartuko zeunkee.

Zelan sinistu zeinkee zuok, aintza alkarregandik hartzen dozuenok, eta Jaungoiko bakarragandik dan aintza ez dozue bilatzen-eta? Ez uste izan, Nik Aitaren aurrean salatuko zaituedanik; bada bat, salatuko zaituena: zuon itxaropen dozuen Moises. Moisesi sinistuko bazeuntsoe, Neuri ere sinistuko zeuskide, Nigaitik idatzi ebalako harek; baina haren idatziei sinisten ez badeutsezue, zelan sinistu nire berbak?».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusek bere nortasuna defendatzen jartzen dau indar guztia judeguen salaketen aurka. Erakustaldia aurrerago, eta hasarre giroa areago. Jesusen “Ni” nor nazan eta bere arerioen “zuek” nortzuk zareen tartea haundiagotzen doa. Azkenean gorengo gailurra joten dau: Jaungoikoak aztertu eta epaituten dau maite izan dauan herria, beronen burugogorkeriz ez-entzun eta ez-ikusi egin deutsolako.

- Bera Mesias lez ezagutu ahal dagien, lau testigantza dakartsoez Jesusek, Aitak bialdua, Jaungoikoaren Semetzat onartuz: Joan Bateatzailearena, Jaungoikoak bialduaren berbak; Jaungoikoaren aginduz Berak egiten dabezan bizitzazko egintzak; Aitaren ahotsa; eta azkenik, Eskritura Santuak. Testigantza honeek, euren artean hain ezbardinak, ezaugarri beretsuak daukez: alde batetik, biraolari dalako salaketaren aurka Jesusen erantzunak dira, Jaungoiko Aitaren salbamen asmoetara joz; beste aldetik, ez dabe ezer barririk esaten. Agiri danez, judeguak epaiketa baten aurrean aurkitzen dira. Euren itsutasuna barruko okerkeritik sortzen jake.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelioko testu hau ur-aska ondoan egoan elbarria osatu eban inguruagaz bat eginda dator: mirari hau, egon ere, “Jaungoikoaren izenean” egin eban, bizi barriaren ezaugarri lez. Baina bere salatzaileak biraotzat hartzen dabe, bere burua Jaungoikoaren “seme” egin eta bere izenean dihardualako. Argi dago: Herri zuzendari honeek itsu eta gor dagoz, Jesusengan agertzen jaken Jaungoikoaren presentzia barri eta behin betikoa onartzeko. Drama negargarria!

- “JESUS ONARTU”: hona hemen "ikasle maiteak" bere ebanjelioan zehar planteatzen dauan arazoa. Baina ez, gero, dotrinaz, bizitzaz eta jokabidez baino; hau da Beragaz topo egitean, Beragandik hartzen dauan bizia, argia eta salbamena onartzea. Harako “nun bizi zara?” eta “etorri eta ikusi” Jesusen etenbako konbideteak dira, Joanek begi aurrean ipinten dabezanak.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Eskerrak, Jesus Jauna, Zu berbizturik ikusi zaituenen testigantzak irakurri ahal izan dodazalako. Zugan sinisten dot eta maite zaitut.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue