Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 25

Garizumako 4. astea
JAUNAREN gizakundearen ADIERAZPENA
2020ko Martiaren 25a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-4-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 1, 26-38 )

Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban Jaungoikoak, Nazaret deritxon Galileako herri batera, birjina bategana; Dabiden etxeko Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoan birjinea, eta Maria eukan izena.

Aingeruak, haren etxean sartuta, esan eutson:
- «Poztu zaitez, graziaz bete hori: Jauna zugaz».

Ikaratu egin zan Maria, berbok entzutean, eta pentsetan jarri zan zer izan ete eitekean halako agurra.

Aingeruak, orduan:
- «Ez izan bildurrik, Maria; Jaungoikoaren ederra aurkitu dozu. Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu; eta Jesus ezarriko deutsazu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Semea deituko deutsoe; eta Jainko Jaunak Haren aita Dabiden errege-aulkia emongo deutso; Jakoben etxean errege izango da beti, eta Haren erregetzak ez dau azkenik izango».

Baina Mariak orduan aingeruari:
- «Zelan izan leiteke hori? Nik ez dot gizonik ezagutzen-eta».

Eta aingeruak:
- «Espiritu Santua jatsiko da zugana, eta Goi-goikoaren indarrak bere kerizpean hartuko zaitu; horregaitik, zugandik jaioko dan Santuari, Jaungoikoren Seme deituko deutsoe. Hara, Isabel zure lengusinea ere, bere zahartzaroan, seindun dago; eta harako agorra zalako ha, seigarren hilabetean aurkitzen da, Jaungoikoarentzat ez dago ezinezkorik ezer-eta».

Mariak orduan:
- «Hona hemen ni, Jaunaren mirabea; jazo bekit zeuk dinozun lez».

Orduan aingeruak itzi egin eban.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Gaurko Bibliako testuetan Itun Zaharreko hainbat atal oroigarri datorkuz irakaspen aberatsekoak: Jaunak Herri Guraso Zaharrei egindako agintzariak, geroago Dabiti egin jakozala (2 Sm 7, 14-16; Is 7, 1-14); hor batuta eskeintzen jaku Kristoren misterioaren ikasbide sakon zabala: “Dabit aitaren aulkia emongo jako”, “Goi-goikoaren Seme deitua izango da” (32. a.). Aingeruak Mariari esandako berbak, Mesiasen lurrera etortzearen iragarpen alaitsuaz gainera, Jainkoak Nazareteko gazte apal eta Jaunaren zerbitzari zintzoaren aldeko lehentasun maitekorraren testigutza bat da; horregaitik, bere baldintza bako sinismenagaitik merezi izan dau Jaungoikoaren Ama izatea.

- Jaungoikoak, Espiritu Santuaren bidez, bere birjintasunean parte hartzen dauala jakitean, Mariaren bihotza osoan zabaltzen da Jaunaren nahira, salbamen-egintza unibertsalagaz bat eginez, giza-historia osoa aldatu daben harako berba xumeak esanez: “Egin bedi” (38. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Pasarte honetan argi eta garbi dakusgunez, alde batetik Jaunaren “bai” salbagarria, eta bestetik gizateri osoaren ordezkari dan Mariaren “bai” onartzailea agertzen dira: “Egin bedi”... “Bai” honeek bat egitetik sortzen da, Espiritu Santuaren egitez, Jesus Salbatzailea, “Jainkoa-gugaz” egiazkoa. Gizateri barriaren burua, Adan barria sartzen da gure bidean. Eta bere ondoan Maria, bere “bai” eta guzti, Eba barria, lehenengoaren kontrara jarriz. Holan irakurri eta bizi izan dau kristau herriko tradizinoak.

- Maria, Nazareteko neskatxa gaztea, izan da aukeratua Itxarotakoaren Ama izateko. Bera da “graziz betea”, “andra guztien artean bedeinkatua”; eta holan hasi da emakume honen irudia ebanjelioko orri artean argitzen; bere Jainkoagazko prestasuna (“Egin bedi nigan”) ez da izango une baterako, bizitza osorako baino, Gurutze ondoko larrialdian parte hartzeraino.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Nazareteko gaztetxoagandik guganaino heltzen jakun alaitasun-taldean sartzera konbidatzen gaituzu, Jauna. Egizu, geuk ere, geure burua zure esanetara makurtu daigula, Mariaren antzera."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue