Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 24

Garizumako 4. astea

2020ko Martiaren 24a, Martitzena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-4-M-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 5, 1-3a. 5-16 )

Aldi haretan, judeguen jaia zala-ta, Jesusek Jerusalenera igon eban. Bazan Jerusalenen ardien ate-ondoan, eberkeraz Betesda eritxon bost aterpeko ur-aska handi bat. Aterpeotan etzunda egozan geiso asko: itsu, herren eta elbarri.

Bazan han, hogeita hamazortzi urtetan geisorik egoan gizon bat. Jesusek, han etzunda ikusi ebanean, eta aspalditik egoera haretan egoana jakinik, esan eutson:
- «Osatu nahi dozu?».

Geisoak erantzun eutson:
- «Jauna, ez daukat inor, ura mogiduten hasten danean, ur-askara sartu naikeanik; ni hara orduko, besteren bat jaisten da nire aurretik».

Eta Jesusek:
- «Jagi zaitez, hartu zure esku-ohea, eta zoaz zeure oinez».

Bapatean, osatuta gelditu zan gizona; eta esku-ohea hartu, eta bere oinez abiatu zan.

Zapatua zan egun ha, eta honan esan eutsoen judeguak osatuari:
- «Zapatua da, eta ez da zilegi esku-ohea eroatea».

Harek erantzun:
- «Osatu nauanak esan deust: "Hartu zure ohea, eta zoaz zeure oinez"».

Orduan itandu eutsoen:
- «Nor da, "hartu esku-ohea, eta zoaz zeure oinez" esan deutsuna?».

Osatuak, ostera, ez ekian nor zan; Jesus inguruko jente-artean ezkutatu zan eta.

Gero, Jesusek jauretxean aurkitu eban eta esan eutson:
- «Begira, osatuta zagoz. Ez egin pekaturik gehiago, okerragorik jazo ez dakizun».

Joan zan gizon ha, eta judeguei jakinazo eutsen Jesus zala osatu ebana. Horregaitik erasoten eutsoen judeguak Jesusi: holako gauzak zapatuan egiten zitualako.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jaungoikoaren salbamena dogun Jesus agertzen jaku gaur, giza mixeriz inguraturiko Betesda ur-aska handiaren ondoan Jerusalenen. Hainbesteren arteko bategaz topo egiten dau. Hogeita hamazortzi urte -ea bere bizitza osoan- gaixorik egoan elbarriari zuzenduten jako. Hainbeste urtetan alperrik zain egonda gero, zer onik itxaron leiteke bizitzan? Baina Jesusek luzatzen deutson itaunak ikutu egiten deutso eta biztu egiten da; eta bere agindua entzun orduko, indarbarritu (8. a.) jako gorputza; hartu bere esku-ohetxoa, hainbeste urtetan bere gaixoaldiko laguna, eta hor doa bizkarrean hartuta, bere osakuntzaren ezaugarria.

- Jesusek bizibarritzen dau, ez magiazko erritoak, ez Legeak lortu ezin izan dabena. Letra zaharrez eta hutsez korapiloturik gelditzen danik ere bada: zorioneko zapatu-lege zorrotza; horreek bai dirala elbarriak espirituz, bihotzezko elbarriak. Pozez saltoka joan dan elbarriaren ondoan, a zer irudi petrala dauken besteok, osatu nahiezta, euren zorrozkeria gorroto bihurtzen jakela.

- Jauretxean Jesusek osatu dauan gizonagaz topo egiten dau, eta argi eta garbi berba egiten deutso (14. a.). 38 urteko elbarritasuna baino okerragorik badala: pekatua, bere ondorio eta guzti. Jesusek ez dau onartzen gizakia erdi-osaturik gelditzea: pekatuzko katigutik askatu ezik, ezer gitxi lortzen dogu gorputz-atalak bizibarritzeaz. Hauxe da egunero aukeratu eta jokatu behar dogun askatasuna: “Osatu nahi dozu?... Ez egin pekaturik gehiago”.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Argi dago: ez Legeak, ez majia erritoak, ezta jauretxeak berak ere ezin izan dabe osatu; hor euki dabe ondoan “38 urte”, hau da, bizitza osoan. Hemen agertzen da “Jesusen ura”, eta honek bai osatzen dauala. Bere Berbea indartsuagoa da bestelako beste guztiak baino; kanpo eta barru osatzen dau, pekatuak parkatzeraino. Egoera barri honek eraginda, osaturik, gizon hori bide barria hartzera konbidatzen dau Jesusek: “Ez egin pekaturik gehiago”.

- Holan dala, Jesusek ez deutsoz gorputz atal momortu batzuk osatzen; gatxaren emoia dan pekatutik ere askatzen dau elbarria. Zalantza barik, elbarri hau Israel herri osoaren irudi bihurtzen da: basamortuan hainbeste urte egin ondoren, Jesus Salbatzaileagaz aurkitzen da, agindutako lurraldean sartzen dauan gidaria. Egia esan, ez da Israel bera sinismenera helduten dana, Jesus Bera da gaixoa osatzera hurreratzen dana, bizitza barri bat gozatzera zuzentzen dauana.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, bidean lagun egin zakidaz eta ulertuazo egidazu zer ahal dozun eta zer nahi deustazun eskeini.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue