Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 20

Garizumako 3. astea

2020ko Martiaren 20a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-3-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Markos 12, 28-34 )

Aldi haretan, hurreratu zan Jesusegana idazlari bat, eta itandu eutson:
- «Zein da agindu guztietan lehenengoa?».

Eta Jesusek erantzun:
- «Hauxe da lehenengoa: "Entzun, Israel: Jauna, zure Jaungoikoa, bakarra da. Maitatu egizu Jauna, zure Jaungoikoa, bihotz-bihotzez, gogo-gogoz, zeure adimen osoz eta indar guztiz". Bigarrena, barriz, hauxe da: "Maitatu egizu zeure lagun-hurkoa, zeure burua lez". Ez dago honeek baino agindu handiagorik».

Idazlariak erantzun eutson:
- «Ederto, Maisu; egia dinozu bakarra dala Jauna, eta ez dagoala besterik; eta Ha bihotz-bihotzez, adimen osoz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun-hurkoa norbere burua lez maitatzea, erre-opari ta eskeintza guztiak baino hobea dala».

Zuzen erantzun ebala ikustean, esan eutson Jesusek:
- «Ez zagoz urrun Jaungoikoaren Erreinutik».

Eta handik aurrera ez zan ausartzen inor Hari ezer itanduten.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Idazlariaren itaunak zuzenean joten dau sasoi haretan erlijino-maisuen arteko eztabaidara. Legean ba dira 248 betebeharrekoak eta 365 debeku, mailaka sailkatuta. Jesusi jartzen deutsoe aurrean: Itun Zaharra eta Barria hor dagoz aurrez-aurre. Baleiteke Maisu gazteari sare arriskutsua jartzearren. Berak zuzenean erdi-erdiko ardatzera joten dau, eta korapiloa askatu. Izan, Jesusen erantzuna lehendik ere ezaguna da: Shema Yisra´el = “Entzun, Israel”, Deuteromioko txatala izendatzen dau (Dt 6, 4), edozein israeldar batek egunero hiru aldiz errepikatu behar eban.

- Lehenengo agindu horregaz bat egiten dau bigarrena (aditz grekoak alkar-lotura sendoa adierazoten dau) Eskritura Santuetatik hartuta dago (Lb 19,18). Biak bat egite honetan dago Jesusek rabi maisuari emoten deutson eratzunaren berezitasuna; beronek ere badaki zetan datzan Legearen eta Kultuaren arteko batasun guna. Areago: opari eta sakrifizio guztiak baino gorago dago maitasunaren balioa. Jesusek goratu egiten dau idazlaria; eta bere erantzunean beste zer barri bat ere agertzen da: Jaungoikoaren Erreinuaren hurtasuna; eta hango legea maitasuna da, eta hortik berez datorren askatasuna.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Interesgarria da Jesus “aproban ipini” gura izatea; hori dala-ta, emon deuskuz gorengo irakatsiak. “Oinarrizko arazoa” zan; eztabaida sakona: hainbeste lege eta arauzko saltsa, gehienentzat, betetzea ez eze, ezagutzea ere ezinezkoa zan; eta Jesusek bikain laburbatzen dau dana, gauza bakotxa bere lekuan ipiniz: gorabehera guzti horri MAITASUNAK emoten deutso batasuna. Eta bizitza osoari. Beharbada, beste erantzun bat askok gusturago entzungo eben ("halako" errezuak, "halako" sakrifizioak...); baina Jesus saretan harrapatzerik ez dago; halan da ere, baleiteke guk geure burua engainatzen jarraitzea.

- Gogoan hartzekoa da Jesusek eskeintzen deuskun proposamena; arpegi biko txanpona langoa: bata besteagandik banandu ezinekoak, eta biak batera txanpona osotzen dabela. Horra hor sekretua: Jaungoikoa eta hurkoa bat eginda dagoz, zatitu ezineko batasun-zatiak; hor jokatzen dogu gure espiritualtasuna, gure kristau irudia.

- Hamaika bider banandu doguz zati bi honeek, bati lehentasuna emonez eta, beharbada, bestea ahaztu edo baztartuz....! Eta hau ez da, gero, balio gitxiko ipingi bat, Jesusen ustez; geure izatearen guna da. Horretarako da Garizumako BIHOZBARRITZEKO deia: espiritualtasun osasungarria berreskuratzeko, gure bizitzari eta izate osoari batasuna ezarriz.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, ezagutu zagidazala eta ezagutzera emon; neuk maitatu eta besteak zure maitasunera erakarri, neure anai-arreba danak maitatuz.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue