Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 19

Garizumako 3. astea
San JOSE, Andra Mariaren senarra
2020ko Martiaren 19a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-3-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 1, 16. 18-21. 24a )

Jakobek Jose sortu eban, Mariaren senarra, eta Mariagandik jaio zan Jesus, Kristo deritxona.

Jesukristoren jaiotzea honan izan zan: Jesusen ama Maria, Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoala, alkarregaz bizi izan baino lehen, seindun aurkitu zan Espiritu Santuaren egitez. Haren senar Josek, gizon zintzoa zalako eta bere emaztea ez ebalako salatu nahi, ixilka itzi eta joatea erabagi eban.

Baina asmo hori gogoan erabilala, Jaungoikoaren aingerua agertu jakon amesetan, eta esan eutson:
- «Dabiden seme, Jose: ez izan bildurrik Maria zure emaztea etxean hartzeko, sabelean daroan umea Espiritu Santuagandik dator-eta. Semea izango dau, eta zuk Jesus ezarriko deutsazu izena, horrek salbauko daualako bere herria pekatuetatik».

Josek, lotatik iratzartu zanean, Jaunaren aingeruak agindu eutson lez egin eban.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Mateo ebanjelariari jarraituz, aingerua Joseri agertu jakon, Jesusen jaiotzaren barri emonez, mirari harrigarriz jazoko zala iragarriz: Jaungoiko Espirituak Berak eskuhartuko dau, eta Maria seme baten zain dago giza-hartuemon barik. Eta hor datoz ebanjelariaren azalpenak zer zelan izango dan argituz.

- Jose eta Maria alkarri ezkontzeko berbea emonda egozan eta, judeguen legearen arauz, kontratua benetakoa zan eta izenpetua. Horregaitik azpimarkatzen ditu ebanjelariak Joseren arazoak eta eragozpenak, ez Maria errudun ete zan edo ez; hori barik, gorabehera guzti honen aurrean berak zer bide hartu behar ete eban. Aingerak berak argitzen eta erakusten deutso bidea. Jaungoikoak, aingeruaren bitartez, agertzen deutson proposamena onartzen dau eta baietz biribil bategaz jartzen da esanera: holan Mesias Dabiden jatorrikoa izango da, Jose bera zanez, eta semeari Jesus izena ezarten deutso (hau da, “Jaungoikoa Salbatzaile”); hori aitaren betebeharra zan. Bete beharrekoa bete da!

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Barriro gogoratzen deusku Jaungoikoa Bera dala zuzenean hemengo sortzaile: giza historian benetan eskuhartzen dau bere salbamen asmoa gauzatzeko. Hau argi agertzen da ebanjelioko pasartean. Misterio honek gainez egiten deusku, bere erakutsia argia bada ere: Jaungoikoa-gurekin eta giza haragiz jantzita hemen dogu gure artean, gure historian bidelagun dogula.

- Baina bada hemen beste egi eder pozgarri bat: Jaungoikoak pertsonak behar dabezala bere salbamen asmoak aurrera eroateko. Hemen dago Jose, bere zalantzak alde batetik, eta bestetik hain kaxkar sentitzen da Mariagan somatzen dauan misterioaren aurrean, baina hau ez da eragozpen; Jaungoikoak beragaz kontatzen dau eta Jose behar dau salbamen agintzariak betetzeko. Gogoan hartzekoa da Joseren prestasuna, Jaungoikoaren asmoetara zabalik.

- Hau erakutsi ederra liturgiak gaur eskeintzen deuskuna! Jaungoikoaren aurrean daukan prestasuna eta Mariari deutson maitasuna dira bere jarreraren euskarriak, salbamen historian Jaungoikoaren lankide suertatuz. Zoragarria Joseren jokabidea!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jose, miragarria zara hainbeste egoera latzetan, zure zalantza eta guzti; lagundu egidazu beti Jaungoikoagaz fidatzen eta bere salbamen egintzetan eskuhartzen.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue