Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 18

Garizumako 3. astea

2020ko Martiaren 18a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-3-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 5, 17-19 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Ez uste izan, Legea edo Profetak baztertzera etorri nazanik; baztertzera ez, betetera etorri naz. Hara, egia dinotsuet Nik: zeru-lurrak iraungo daben artean, ez "i" bat, ez izpi bat, ez da Legetik galduko, guztia bete arte.

Beraz, agindurik txikiena baztertzen dauana, eta baztertzen irakasten dauana, txikiena izango da Zeruetako Erreinuan; beteten dauana, barriz, eta holan irakasten, handia izango da Zeruetako Erreinuan».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusek, Bera dan modukoa dalako eta egiten dituanak egiten ditualako, bere sasoikoak euren onetik atera egiten ditu. Egin ere egitekoak egiten ditu. Gaurko pasarteak zera argi ipinten deusku: lehenengo kristau alkarteak judegu erlijinodunakaz euken hartuemon arriskutsua. San Mateoren ebanjelioa judegu kristauei zuzendua dago, batez ere, eta Jesus Moises barri lez agertzen deusku mendian lege barria erakusten: Zoriontasunak. Halan da ere, Legea eta Profetak ez dira deseginda gelditzen; Jesukristogan helduten dira euren heldutasunera.

- Jesus Bera ere Torah zale agertzen da, gizaldietan zehar Israel herria prestatzen daualarik, Jaungoikoagazko topaketa bat izateko. Batasun hau oraingoz eskeintzen jaku graziz eta betetasunean: Jesusengan Jaungoikoa "Emmanuel" egiten da: “Jaungoikoa gurekin”. Aintxinako betebeharrak Kristogan lortuko dabe betetasuna, eta eredu iraunkor lez geratuko da betiko. Jesusek aginpidez baieztuten dau, greko testuan argi ta garbi agertzen danez, jatorrizko idazkera: “Amen” (18. a.) esalditxo hau sarri agertzen da Jesusen ahotan, Testamentu Barrian eta hasierako Eleiz bizitzan.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Moises BARRIAREN irakatsien aurrean gagoz, Nazareteko Maisuaren aurrean. Izan ere, Mateok irakasle lez agertzen deusku, arazo korapilotsu eta garrantzitsu baten aurrean, orduko Israelgo erlijiotasunaren eta pentsakeraren aurrean, baita geroago kristau alkarteen aurrean ere. Sasoi haretako pentsakeran, Legeak zuzentzen eban Jainkoaren eta bere Herriaren arteko hartuemona. Egia esan, orduko maisuak (idazlariak) eta jainkozaleak (farisearrak), Legea eta bizitza bera arazo horren gidari bihurtu ziran, herria urteera bako kale itsura eroanez. Hona hemen Jesus, Moises Maisu barria.

- Hortik agiri danez, Jesus Bera da Torah horren betetasuna; hau da, Beragan barriztuten da Jaungoikoak bere Herriagaz dauan Ituna; gizaldirik gizaldi Jaungoikoa landuten joan dan Ituna; “orain” Beragan osotu eta beteten da. Holan dalarik, Jaungoikoagaz alkartasun barri hori barritzera doan edozer da ona eta beragan aurkitzen dau ziurtapena.

- “Zeruetako Erreinuan handi izatea” hauxe da: Jesus Bera eta bere proiektua onartzea, bardin bere jarrerak eta jokabideak. Eta hau benetako erronka da, gaur egun, neuretzat eta bai guretzat. Eta hau ARLO IRAUNKORRA da, ezer izatekotan!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jauna, eskerrak Zuri, gizateria inoiz itzi ez dozulako; egizu maitasun-agindua benetan hartu eta bete dagidala, Jesusek zure seme-alaben ezaugarritzat itzi deuskuna.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue