Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 17

Garizumako 3. astea

2020ko Martiaren 17a, Martitzena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-3-M-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 18, 21-35 )

Aldi haretan, Pedrok, Jesusegana hurreraturik, honan esan eutson:
- «Jauna, nire anaiak hutsik egiten badeust, zenbat bider parkatu behar deutsat? Zazpi bider?».

Jesusek erantzun eutson:
- «Zazpi bider ez, zazpitan zazpi hamar bider baino».

Horregaitik, Zeruetako Erreinua, morroiakaz bere hartuemonak garbitu nahi izan zituan erregearen antzekoa da. Hasteko, hamar mila talentu zor eutsozan bat ekarri eutsoen. Eta nondik ordaindurik ez eukala-ta, nagusiak agindu eban haren emazte, seme-alaba eta eukazan guztiak saltzeko, eta holan zorrak ordaintzeko. Morroiak, nagusiaren oinetan ahuspezturik, arren bai arren esaten eutson:
- "Emoidazu epea, eta dana ordainduko deutsut".

Erruki izan eban nagusiak morroia, askatu eban eta parkatu egin eutson zorra.

Morroi horrek, urten ebanean, hor topetan dau ehun denario zor eutsozan bere morroi lagun bat; samatik heldu eta, ito beharrez, honan eraso eutson:
- "Ordaindu egidazu zor deustazuna".

Eta lagunak, haren oinetan ahuspezturik, arren bai arren esaten eutson:
- "Emoidazu epea, eta dana ordainduko deutsut".

Baina bestea ezetzean egoan; eta joan eta giltzapean sartu eban, zorra ordaindu arte.

Haren morroi lagunak, jazo zana ikusita, biziro atsekabeturik gelditu ziran; eta nagusiagana joan eta salatu egin eutsoen dana. Orduan nagusiak deitu ta esan eutson:
- "Morroi gaizto hori, zor guztia parkatu deutsut, eskatu deustazulako; ez ete zan bidezkoa, zeu ere zure morroi lagunaz errukitzea, ni zugaz errukitu nazan lez?".

Eta nagusiak, hasarratuta, zigorlarien eskuetan itzi eban, zor guztia ordaindu arte.

Zuoi ere bardin egingo deutsue zeruetako nire Aitak, alkarri bihotzez parkatzen ez badeutsazue».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Eleizeari buruzko berbaldiaren bigarren atalera heldu gara (Mt 18); hain zuzen ere, batak besteari egindako irainaren parkamena. Pedro dogu Jesusegaz berbalagun (21. a.): lehenagoko mugabako eta edozetariko mendeku-moldeetatik aldendu gura dau (Hs 4, 23: Lamec haren mendekutik); bera prest dago “zazpi bider” parkatzeko; esanguratsua bere parkatzeko bihotz-zabaltasuna (21. a.). Jesusen erantzunean azkenbako parkamen-neurria ezarten da (22. a.). Neurri hau onartzera deitua dago kristaua.

- Ikasleak zeruko Aitagandik ikasi beharra dauke (35. a.). Morroiaren zorra benetan haundia; kopurua esanahirik haundiena da, baina ugazaba erruki jako (27. a.; Jesusen sentimentuak Lazaro adiskidearen heriotza adierazoteko darabilen berba berbera dakar hemen): bere bihotz-zabaltasuna agertuz dohango parkamenaren bidez. Baina morroi hau huskerizko zorra eutson morroi lagunagaz aurkitzen da (28-30. aa.). Pozik eta errez parkatu behar eutson zor txiki hori, ustez; baina ez zan izan holan, eta bere jarrerea zorrotza izan zan. Jaso eban mesedeak ez eutson bihotza aldatu. Horregaitik, hemen dator azken erakutsia: Jaungoikoaren epaia eta zigorra merezidu dau. Hortik sortzen dan ondorioa argi dago: gizakiak anaiari deutson parkamenak kondizionatzen dau Aitaren parkamena.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Parabolan agertzen diran ertz biak neurriz gainekoak dira; holan erakutsi gura deuskun erakutsia nabarmenago dago begibistan. Egia esan, Nazareteko Maisuaren ahaztu ezineko erakutsiaren aurreran gagoz: ez dau izten ezelango zirrikiturik, norbere erara hartu eta erabilteko bere helburua. “Beti” dinoanean, beti da; Jesusen eritxiz, ez dago biderdirik, ez ihesbiderik.

- Eta proposamen eta eskabide honek oinarrizko indarra dau eta bertatik hartzen dau kendu ezineko sendotasuna: horixe da Jaungoikoaren jokabidea, beti errukiz beterikoa; Jesusen esanetara, ezin da bestetara hartu eta erabili. Halan dalarik, bere jarraitzaileei bete beharreko jarreratzat ezarten deutse; “erredoble” esateraino (“zazpitan zazpi hamar bider”); esaera bihur eta zentzunbakoa, nundik oraturik ez daukana: “Zuoi ere bardin egingo deutsue nire zeruetako Aitak, alkarri bihotzez parkatzen ez badeutsozue” (35. a.) “Bihotzez”, bide garbia; bestelako dana azaleko zuriketa bat besterik ez da (hori onenera jota). Zein da nik parkamenaren aurrean dodan jarrerea? Erreza? Nekeza? Bihotzez edo... baldintzatua? Eta... Jaungoikoarena?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, erakutsi egidazu makala nazala autortzen eta bihotzez parkatzen; baina ulertuazo egidazu neurri barik parkatu beharra daukadala iraindu nauen guztiei.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue