Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 16

Garizumako 3. astea

2020ko Martiaren 16a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-3-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 4, 24-30 )

Aldi haretan, Jesusek, Nazaretera etorri zanean, honan esan eutson jenteari sinagogan:
- «Ez da profetarik, bere herrian ondo ikusia danik. Egia dinotsuet: bazan emakume alargunik asko Eliasen egunetan, hiru urte ta sei hilabete zerua itxita egonik, lurralde guztian gosete gorria izan zanean; baina ez jakon hareetako inori bialdu Elias, Sidonen dagoan Sareptako emakume alargunari baino. Eta bazan legenardunik asko Israelen, Eliseo profetaren egunetan; baina ez zan hareetako inor osatu, Siriako Naaman baino».

Berbok entzunda, hasarre biziak hartu zituan sinagogan egozan guztiak. Eta jagi ta herritik kanpora atara eben, eta herria eregita egoan mendiko amildegira eroan eben, handik behera botateko asmotan. Bera, ostera, euren erditik igaro eta bere bidetik joan zan.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Lukas ebanjelariak dakarrenez, jazoera hau Jesusen misinoaldiaren hasiera samarrean izan zan. Nazareteko sinagogan gagoz. Jesusek, beretarren artean, Isaias profetearen pasarte bat irakurten dau, hori Beragan egi bihurtzen dala gaineratuz. “Beretarren artera etorri zan eta beretarrak ez eben onartu”: Joanen txatal honetan (1, 11) Jesusen historiako esperientzia laburbatzen da; eta Nazareteko bere herritarrakandik hartzen dauan zapuztualdia agertzen dau; Lukasek holan adierazo gura deusku Jesusen Pazku inguruko giro osoa. Harrigarria benetan “Haragi egindako Hitzak” izan dauan harrerea! Joseren seme honek hasiera baten harri eta zur egina izten ditu, baina laster baten sinistu ezinik eta aurka jartzen jakoz, hilterainoko amorruz.

- Izan ere, profeta batek urteera hoberik izan ete leike? Jesusen eritxia ezezkoa da: Elias eta Eliseo profeta haundiak ekartzen ditu testigu. Edozelako atxaki bat da nahiko, -erlijinozko, kulturazko nahiz abertzaletasunezkoa izan-, eragozpen bihurtzen da, bide apalez agertzen dan Jaungoikoaren Barri Ona onartzeko orduan. Siongo Sareptako alarguna, Siriako Naaman -danak jentilak- danei eskeintzen jaken salbamena lehenago onartzen dabela, lehenengo onartu behar ebenak baino.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Barriren barri aurkitzen gara drama honen aurrean: Nazareteko Jesus ez dala onartua bere hur-hurrekoen artean: “Beti” ezagutu dabe euren artean, eta bere familia ere ezagun jake; ez egoan han “beste munduko gauzarik”. Horrez gainera, jakinak ziran itxaroten eben Mesiasi buruz eukezan erlijinozko eta politikazko eritxiak. Korapilo honetan nahastuta egozalarik, ezin ezagutu Beragan hainbeste denpora itxaroten eben Mesias. Are gehiago: aurrez-aurre jartzen jakoz; Jesus hori dala-ta, gatazka serio bat sortuz: “Herritik kanpora atera eben... mendiko amildegitik botateko asmoz” (29. a.) Horrenbesteraino eroan ebazan euren eritxi okerrak.

- Hauxe izan zan Jesus Berak ere bizi izan eban eztabaida latza. Bere barri inok baino hobeto ekian “ikasle maiteak”, Joan Ebanjelariak, dinoskunez, argi eta garbi esan ere: “Beretarren artera etorri zan eta beretarrak ez eben onartu” (Jn 1, 11). Jesusek Berak ere ezin izan ebazan ulertu kontrajarrera batzuk, eta bere erakutsi eta ekintzen aurkako jokabideak. Ebanjelioak honen barri zehatza emoten deuskue.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, nire bizitzan Zeu onartu beharra sentitzen dot, nik Zutaz dodazan baldintzak, nire betiko siniskeren atxakien gainetik. Edegi nire bihotza egunero zure BARRITASUNERA; holan bete-betean bizi ahal izango dot Zugazko topaketaren poza.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue