Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 13

Garizumako 2. astea

2020ko Martiaren 13a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-2-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 21, 33-43. 45-46 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen abade nagusiei eta herriko zaharrei:
- "Entzun egizue parabola hau: Bazan etxeko jaun bat; eta mahasti bat landatu eban, hesiz inguratu, bertan dolara bat egin, eta torre bat eregi eban; eta nekazari batzuei emon eutsen errentan, eta bera urrutira joan zan.

Mahats-sasoia etorri zanean, bere morroiak bialdu zituan nekazariakana, egokiozan hartzekoak jasotera. Nekazariak, ostera, morroiei heldu, eta bata jo, bestea hil, eta hirugarrenari harrika egin eutsoen. Barriro beste morroi batzuk bialdu zituan, lehen baino gehiago; eta hareekaz ere bardin egin eben. Azkenean, bere semea bialdu eutsen, berekautan esanez: "Izango deutsoe begirunea nire semeari".

Nekazariak, ostera, semea ikusita, honan inotsen alkarri: "Horixe da oinordekoa; goazen eta hil daigun, eta geuretzat izango da ondarea". Heldu eutsoen, mahastitik kanpora bota, eta hil egin eben. Mahasti-jabeak, datorrenean, zer egingo deutse nekazari horreei?".

Erantzun eutsoen:
- "Gaizto horreei heriotza gaiztoa emongo deutse; eta bere sasoian ordainak emongo deutsoezan beste nekazari batzuei itziko deutse mahastia".

Jesusek badinotse:
- «Ez al dozue Liburu Santuan behin ere irakurri:
Etxegileak baztertutako harria
berori egin da giltzarria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri?

Horregaitik dinotsuet Nik:
- Jaungoikoaren Erreinua zuoi kendu egingo jatzue, eta frutua ekarriko deutson beste herri bati emongo jako".

Abade nagusiak eta farisearrak, parabola horreek entzutean, igarri eutsoen eurentzat zirana. Eta Jesus preso hartu nahian ebiltzan; baina bildur izan eutsoen herriari, profetatzat euken-eta.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesus jauretxeko ingurugune sakratuaren barruan daukagu, judegu agintariei berbetan, parabola ulergarri baten bidez, mahastiaren parabolea sarri erabilia zalako (Is 5, 1-7). Mahastilari batzuk -hau da Israelgo buruzagiak- jabearen (Jainkoaren) mahasti bihotzekoa landuteko aukera ederra dauke. Baina mahatsa batzeko sasoian, euren lanaren frutua jabeari eskeini beharrean, mahastiagaz jabetzera jo dabe, ugazabak bialdutako morroiak (profetak) aurrean erabiliz.

- “Azkenik”, Jesusek berbetan diharduanean, bere Semea bialdu eutsen, salbamen eginkizunean bere lankide izateko aukera on bat eskeiniz. Egia esan, mahastilari gaiztoen paraboleak dinoana jazoten da: “Igarri eutsoen eurentzat zirana parabola horreek, eta Jesus preso hartu nahian ebiltzan” (45. a.). Jesus ez doa epaitzera; buruzagiak eurak atera dagiezala ondorenak nahi dau, euren buru-gogorkeriagaitik. “Mahasti-jabeak, datorrenean, zer egingo deutse nekazari horrei?... Gaizto horrei heriotza gaiztoa emongo deutse, eta beste nekazari batzui itziko deutse mahastia” (40. a.).

- Ebanjelariak hau dinoanean, historia bera doa argitzen Isaias profeteak alegoriz eta Jesusek parabolaz iragarten dauana: Izan ere, buruzagiak eurak hil dabe Semea, mahastitik kanpora jaurtiz -Uri santuaren harresiz kanpora-; Jerusalen atzerritarren eskuetan jausi da (jauretxea hondatzea K.o. 70. urteko hondamendia); eta orain mahastizain bat hartuko dabe (jentilak) mahasti barria (Eleizea) landuko dabe, Jaunari frutu gozo ugariak emonez; gero eta herri gehiago sinismen argira erakarriz.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Hau ahalmena Jesusek agertzen dauana, parabola baten bidez argitan ipiniz, Israel herriak bizi izan dauan parabola osoaren esanahia; eta azkenik, hau da gaur, gorengo gailurra joten dau! Ebanjelioko atal honek Jesusengana, egundoko Maisu haundiagana garoaz, bere arerioei ere ulertuazoten deutsoena: nun aurkitzen diran eta norantza jo behar daben: “Igarri eutsoen eurentzat zirana parabola horreek eta preso hartu nahirik ebiltzan” (45. a.). Sekulako maisu argia inor izatekotan!

- Mahastia, etxegileak baztartutako harri, eta abar... Jesusen entzuleei ezagunak egiten jakezan. Eta harritzekoa da Jesusek agertzen dauan argitasuna; Bera nor dan eta zein dan bere egitekoa, zelan ikusten eta bizitzen dauan, eta Israelgo zuzendariei arpegi emoteko dauan ausardia, euren bizitzari eta historiari lotuta; eurak dira Jaunak Berak landutako mahastia, bere sasoian fruturik emon ez badau ere.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, ulertu dagidala zure gaurko erakutsi hau: maitasun zintzo eta arduratsuak egingo nauala aske eta zoriontsu.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue