Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 12

Garizumako 2. astea

2020ko Martiaren 12a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-2-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 16, 19-31 )

Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eutsen farisearrei:
- «Bazan gizon aberats bat, purpuraz eta lino finez jazten zana, eta egunero bazkari ederrak egiten zituana. Lazaro izeneko eskeko bat aberatsaren etxe-aurrean etzunda egoten zan, zauriz josia; aberatsaren mahaitik jausten zanaz asetu nahi izaten eban, baina ez eutson inok emoten; txakurrak eurak etorten jakozan, eta zauriak miazkatzen eutsoezan.

Hil zan eskekoa, eta aingeruak Abrahanen altzora eroan eben. Hil zan aberatsa ere, eta lurperatu eben. Hilen lekuan oinazetan egoala, begiak jaso eta hurrunean Abrahan ikusi eban, eta honen altzoan Lazaro; eta deadarka esan eban:
- "Aita Abrahan, erruki zakidaz, eta agindu egiozu Lazarori, bere hatzamar-burua uretan busti eta hotzitu daistala mihina, oinaze gorritan nago sugar honetan-eta".

Abrahanek esan eutson:
- "Seme, gomutau zaitez, zuk zeure bizitzan ondasunak hartu zenduzala; Lazarok, barriz, zoritxarrak; horregaitik, orain hau pozetan dago, eta zu oinazetan. Gainera, gure ta zuen artean leza handia dago, eta nahita ere, ezin da joan inor hemendik zuekana; ezta hortik gugana ere, ezin da etorri inor".

Eta aberatsak:
- "Orduan, aita, bialdu egizu Lazaro gure aitaren etxera, bost anaia daukadaz-eta, hareei hemengo barri emotera, eurak ere oinaze-leku honetara etorri ez daitezan".

Eta Abrahanek:
- "Badaukez Moises eta Profetak; entzun deioela".

Baina aberatsak barriro:
- "Ez, aita Abrahan; baina hildakoren bat joango balitxake, damutuko litzatekez".

Abrahanek erantzun:
- "Moisesi eta Profetei entzuten ez badeutsee, ez dabe sinistuko, ezta hildako bat biztuta ere"».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Lukasek bere 16. kapituluan batzen ditu ondasunen erabilerari buruzko Jesusen erakutsiak. Gaurko parabola ezagun hau honetara dator: oraingo egoerea betiko argitara aztertzera, dana azpikoz gora jarriz. Hortik ateraten ditu bizitzarako ondorio guztiak (25. a.). Jesusek aurrean ipinten deuskun gizon aberatsak ez dau izenik. Baina kontakizunaren ardatza bera izanik, bere eguneroko jataldi oparo eta guzti, “Epulon” izenez ezagutu ohi da (jan-edaneko tripontzia). Jesusek, ostera, agirian ipinten dau eskekoa, izen eta guzti. Izena bera ere, -“Lazaro”- esanguratsua da, hau da: “Jauna dau laguntzaile”. Goseak eta gaixoak aberatsaren atera daroe, bere mahaitik apurren batzuk noiz jausiko zain (21. a.). Txakurrak errukia agertzen deutsoen bitartean, aberatsak kontutan hartu ere ez.

- Baina hemengoak azkena dakar. Eta Jesusek hemengo eztegu-lekuko zapia jasoten dau, bestelako eztegu ederrago bat erakutsiz, profetak esandakoa: Betikoa. Lazaro aingeruen eskuetan doa eztegu horretako lekurik onenera; etxeko ugazabaren ondora, burua bere bular gainera etzunez (22. a.), han salbamenaren gozamena dastatuz.

- Baina aberatsaren azkena, ostera, bestelakoa da: orain, inpernuko oinazearen erditik ikusten dau Lazaro, eta bere bitartez eskatzen dau laguntza pixka bat, oinaze gorritan daukan aho sabaia hotzituteko (24. a.). Halan ere, hemengo aukera guztiak agortuta dagoz eta ez dago egundo lekuz aldatzerik izango (26. a.) Ezta hilako bat berbiztuko balitz ere -Jesusek bere biztuera gogoratuz-, ez litxakio bihotza bigunduko, beti ere Jaunak Espiritu Santuaren bidez esandakoari entzungor eginez (27-31. aa.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Hotzikarea sentierazoten dau Jesusen parabola-kontakizun honek! Hau ez da “belarrien atsegingarriz” kontatzen dauan ipuin bat; Epulon aberatsarenak hori baino zerbait sakonagoa eta astunagoa jakinazo gura deusku. Eta ez gero lapurra edo bidegabekoa zalako; bera hain aberats izanik, behartsuaren ardura apurrik agertzen ez ebalako, beste barik. Horixe baino ez. Horixe baino gitxiagorik ere ez. Eta horretan aberatsa "itsutu" egiten da, ez dau ikusten; jan-edanean dihardu nahiko egin arte (hauxe adierazoten dau “Epulon” berbeak: “jan-edanean diharduana”).

- Jesusen eritxiz, ondasunak eta aberastasunak ez dira bizitzako helburu nagusia. Beste bat da baloreen eskailerea, munduak erakusten dauanetik bestelakoa. Berak “zorionekotzat” daukaz, sarri askotan munduak zoritxarrekotzat daukazanak, Jaungoikoaren eskutik itzitzat lez. Horigaitik salatzen ditu hain zorrotz Jaunak aberastasunak. Ez, gero, berez txarrak diralako, erraibako pertsonak sortzen ditualako baino, ganorazko baliorik ez daben pertsonak.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, Zure Espirituz argitu nagizu, orain eta hemen Zeuk baloratzen dozuzan lez pertsonak eta gauzak baloratzen jakin dagidan.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue