Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 11

Garizumako 2. astea

2020ko Martiaren 11, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-2-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 20, 17-28 )

Aldi haretan, Jesusek, Jerusalenera igoterakoan, Hamabiak Beragaz hartu eta esan eutsen bidean:
- «Begira, bidean gora Jerusalenera goaz, eta Gizonaren Semea abade nagusien eta idazlarien eskuetan itzia izango da: honeek heriotz-epaia emongo deutsoe eta atzerritarren eskuetan itziko dabe, burla egin deioen, eta zigorkatu eta kurutzean josi dagien; baina hirugarren egunean biztu egingo da».

Orduan, Zebedeotarren ama hurreratu jakon Jesusi bere semeakaz, eta aurrean ahuspeztu zan, eskabide bat egiteko. Jesusek itandu eutson:
- «Zer nahi dozu?».

Eta berak:
- «Jesarriazo daizuzala nire seme biok, bata zure eskumatan eta bestea zure ezkerretan, zure erreinuan».

Eta Jesusek:
- «Ez dakizue zer eskatzen dozuen. Gauza al zaree zuek, Nik edango dodan kaliza edateko?».

Hareek:
- «Bai, ba gara gauza!».

Berak orduan:
- «Nire kaliza edan, bai, edango dozue; baina nire ezker-eskuman jesarte hori ez dago nire eskuetan inori emotea; hori nire Aitak erabagiten dauan hareentzat da».

Beste hamarrak, hori entzutean, biziro hasarre jarri ziran anaia biekin. Jesusek, barriz, Beragana batu eta esan eutsen:
- «Badakizue herrietako agintariak gogor hartzen dabela menpean herria, eta handikiak azpian hartzen dabela. Ez bedi izan holan zuen artean; bestetara baino: zuen artean handi izan nahi dauana, bego zuen zerbitzari; eta zuen artean lehenengo izan nahi dauana, bego zuen menpeko. Gizonaren Semea ere ez da etorri besteen zerbitzuak hartzera, besteak zerbitzera baino, eta bere bizia askoren erospen-saritzat emotera».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesus bidez-bide doa Jerusaleneruntz; uri santurako bidean gora doa, bere lur gaineko bizitzaldia azkenera doala jakinaren gainean, hirugarrenez iragarten deutse ikasleei bere nekaldia. Argi eta garbi egin ere, bere bizilagunak harri eta zur izten ebazala. Bere burua Gizonaren Semeagaz bat egiten dau, Jaungoikoaren Erreinuaren hasierea adierazteko erabilten dan goi irudi aintzatsu hau; horrez gainera, pertsonaia hau ausardiz eta aginpidez alkartzen dau beste Bibliako irudi bategaz, itxura baten haren kontrakoa: Zerbitzari oinazetua (18-19. 28. aa.).

- Ikasleak ez egozan hau behar dan lez ulertzeko tamainoan argi. Nahiago dabe, bai eurentzat eta bai Maisuarentzat, aginpidezko eta garaipenezko etorkizuna (20-23. aa.) Eta Jesusek argi ipinten deutse aurrean egitekoaren eta jarraipenaren bidea. Bera “kaliza edatera” etorri da (22. a.); profeta-munduan erabilten zan esaera hau, pekatariak zigortzeko Jaungoikoaren zigortzat.

- Erreinualdian lekurik onenak nahi dituanak, bere antzera, munduko pekatuak ordaintzeko prest egon behar dau. Hauxe da Berak bakarrik eskeintzen dauan “pribilegioa”. Nori eskumako lelua eta nori ezkerrekoa emon, ez dau hori bere ardurea (23. a.). Bera Jaungoikoaren Semea da, baina ez da etorri inor menperatzera, zerbitzera baino, Yaberen Zerbitzariari dagokionez, “bere bizia askoren erospen-saritzat emotera” (“lytron”), gizaki guztiak, pekatuaren morroi eta heriotzearen menpe egozanak, askatzearren.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jeremias profeteak agertzen ebana, haxe bera areagotuta hartzen dau beretzat Jesus Jaunak. Badaki nora doan, Jaungoikoaren nahia onartzen dau, gizonaren alde bere bizia emoteraino prest. Eta bere ikasleak ulertu ez arren, ez dauka Jesusek bere jarraitzaileentzat beste proposamenik: “Ez naz etorri besteen zerbitzuak hartzera, besteen alde bizia emotera baino” (28. a.). Hau argi baino argiago dago, ulertu nahi dabenentzat behintzat!

- Eta horixe da Jesusen eskeintza, Erreinuaren dohaia eta oparia hartzen dabenentzat. Horretarako burubide eta erizpideak aldatu beharra dago, eta zerbitzari izatea onartu. Ez dago beste biderik, eskeintza kaxkarra bada ere. Ez da harritzekoa burutik jota egoala ba inotsoen; ez da, ez, harritzekoa bere laguntaldea minduta sentitzea, euretariko batzuk gorengo lekuen bila ikustean.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, lagundu egidazu nire aldrebesko pentsakerak aldatzen; batez ere, nire bizitza jokatzeko orduan.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue