Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 08

Garizumako 2. astea

2020ko Martiaren 08a, Domekea

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-2-D-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 17, 1-9 )

Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta honen anaia Joan, eta mendi goi batera igon eban. Hiruren aurrean antz-aldatu egin zan, arpegia eguzkia baizen diztiratsu eukan, eta soinekoak argia baizen zuri. Eta Moises eta Elias agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.

Pedrok berba egin eban orduan, eta esan eutson Jesusi:
- «Jauna, bai ederto gagozala hemen! Nahi badozu, hiru txabola egingo ditut: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat, eta bestea Eliasentzat».

Berbetan egoala, hodei argi batek estaldu ebazan, eta hodeitik ahots bat entzun zan:
- «Hauxe da nire Semea, nire Maitea; Beronegan dot nire atsegina. Entzun egiozue».

Hori entzutean, ahuspez jausi ziran lurrera ikasleak, bildurraren bildurrez.

Hurreratu jaken Jesus, ikutu eta esan eutsen:
- «Jagi zaiteze; ez izan bildurrik».

Begiak jasorik, Jesus bera besterik ez eben ikusi.

Menditik behera jaisterakoan, Jesusek holan agindu eutsen:
- «Ez esan inori ikusi dozuen hau, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik biztu arte».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Mateoren pasarte honetan, antzaldatzearen kontakizuna noiz zer jazo zan kontatuz hasten da: “Handik sei egunera”; holan aurrekoagaz alkartzen dau, hau da, Pedroren sinismen-autorpenaz, Jesusek bere nekaldia argi iragarriz eta, Berari jarraitzekotan, kurutze eta guzti izan behar dauala adierazoz. “Handik sei egunera”, Maisuak ikasleetariko hiru eroaten ditu mendi gailurrera, nekaldi ondoren izango dauan aintzaren esperientzia aurretiaz eskeiniz.

- Bakardade zoriontsu haretan Jesusek bere jainko irudia eskeintzen deutse “antzaldatuz” (2. a.). Mateok biziro azpimarratzen ditu Beragandik eriozan argia eta distira, Dn 10.an Gizasemearen irudia eta Yave Sinai mendian agertu zanekoa gogoratuz (Ur 34, 29-33). Testamentu Zaharreko teofaniak han hemen gogora ekarriz (Ur 19, 16; 1 Er 19, 11) zera adierazo gura deusku: garrantzitsu dan zerbait jazoten dagoala: Itun Zaharra Jesusen bidez “barri eta betiko” bihurtuko dala. Moises eta Elias bertan agertzeak agirian ipinten dau, Legea eta Profetak Jesusengan beteten dirala; Bera dala Herria agindutako benetako lurraldera gidatuko dauana eta Jaungoikoagan sinismen betera zuzenduko dauana.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Barriren barri adierazoten jaku: Itun Barriaren sorreran be badala testigantza zuzen eta pertsonala: Jesusen hiru adiskideak euren bizitzak Jesusen distira barriz BEGIRATU ahal izan dabez. Bateoan Jesus Bera izan zan bere Misinoan argitua eta sendotua; orain bere adiskideak dira dohai eta opari hori jasoten dabenak, bere aintzan begibistan ikusiz.

- Herri aukeratuaren historia osoan pasarte honetan laburbatuta agertzen jaku: “ahotsa”, “hodeia”, “pertsonaia” historikoak eta… “herri barria” hiru adiskideak ordezkatzen dabela. Lehen Jaungoikoa zan herri horren bidelagun; orain, Herri Barriak badau hurragoko presentzia, argiagoa: Jesus Bera egiten da bidelagun betiko, nahizta horretarako bere burua emon behar izan heriotzaraino (bere “herri barriarentzat” oraindik hau ulertezina bada be).

- Eta hemen gagoz gu, testigu hareekaz bere presentzia barri eta betikoaren esperientzia dastatzen. Izan ere, honetara eragiten deusku gaurko ebanjelioko pasarteak: “Entzun egiozue”, hauxe da aholkua, proposamena, hemen “agindutzat” hartu geinkeana. Anai-arreba horrek, entzun nahi al deustazu? Benetan eta beti…?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, Zu zara Seme maitea eta aukeratua, entzutea merezi dauana; egizu beti egon naitela Zugana zabalik, Zugaz topo egiteak nire bizitza sustraiz aldatu dagian.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue