Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 06

Garizumako 1. astea

2020ko Martiaren 06a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-1-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 5, 20-26 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Zuen zuzentasuna idazlariena ta farisearrena baino handiagoa ez bada, ez zaree sartuko Zeruetako Erreinuan.

Entzun dozue zelan agindu jaken antxinakoei: "Ez dozu inor hilgo", eta norbait hilten dauana errudun izango da auzitegian. Nik, ostera, hau dinotsuet: "Anaiaren kontra hasarratzen dana, errudun izango da auzitegian". Bere anaiari "zoroa" esaten deutsona, errudun izango da Batzarrean; eta "sinisbakoa" esaten deutsona, su-lezarako errudun izango da.

Beraz, zure eskeintza altarara eroaterakoan, gogoratzen bajatzu zure anaiak badaukala zerbait zure aurka, itzi egizu eskein-gaia han bertan, altara aurrean, eta zoaz lehenengo zeure anaiagaz bakeak egitera; etorri orduan, eta egin zure eskeintza.

Egizuz bakeak lehenbailehen zure arerioagaz, bidean haregaz zoazen bitartean, arerioak epailearen eskuetan itzi ez zagizan, eta epaileak ertzainaren eskuetan, eta giltzapean sartu ez zagiezan. Hara, egia dinotsuet Nik: ez dozu handik urtengo, azkeneko txanpona ordaindu arte».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Legea betetzeak emoten deutson aginpideagaz (17. a.), Zeruetako Erreinuan sartzeko beste zerbait gehiago eskatzen deutse Jesusek beretarrei: farisear eta idazlarien zuzentasuna baino “handiagoa”. Jesusek, emoten daualako eskatzen dau gehiago: hau da sustraiko barritasuna. Ez da nahikoa legea ardura handiaz betetea eta debekatuta dagoana ez egitea; gure egiteak eta errazoibideak sortzen diran bihotzetik hasi behar gara.

- Zuzentasun handiago hau 21. a. esaldi batzuekaz hasten da; “esan zan”, “Jainkoak esan eban” esan gura dau. Anaia hilten dauanak errudun izango da auzitegian, baina gogorkeria bihotzean dago: anaiaren aurka hasarratzen danak zigor bardina merezi dau. Berba gogorrago batek, zigor handiagoa merezi dau: Batzarrean errudun izango da. Min egiteko irain handiagoa egiten dauana, su-lezara bialduko dau Epaile Nagusiak (22. a.). Kultuak ere, kanpoko garbitasuna barik, anai-arreben arteko banaketa onartzen ez dauan bihotz baketsu eta bakezalea eskatzen dau; horretarako hau da lehen pausua: Jaunarekin bat egin aurretik anaiarekin adiskidetu (23. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Duda barik, Jesusen planteamentua guztiz BARRIA da: bihotzetik hasi eta gauzak bere sustraietan aldatu behar dira. Legea zorroztasunez beteteak ez dau balio; haruntzago joanez, zergaitiak landu behar dira: anaiagaz adiskidetzea, Jaunarekin berarekin bat egitearen aurretik ipinten dau. Ikaragarria...!

- “Ezaguna” egiten jakun mezua, baina sarritan geure lekua aurkitu edo hartu ezinik jokoz kanpo harrapatzen gaituana. Egunak edo gauak, zenbat bider harrapatzen gaituan eztabaidan! Eta “eztabaidatsua” ez danean, nire anaiarekiko jarrera pasota edo arduragabean...

- Garizumea, biziaren Jainkoagaz daukaguzan hartuemonak hobetzeko une egokia da. Baina gure anai-arrebakaz daukaguzan hartuemonak BIRSORTZERA ere bultzatzen gaitu. Hau da: Jainkoaren hasierako egitasmoa birsortzera; gertatu leikigun gauzarik ederrena hori litzateke. Eginbeharra ikaragarria... eta beharrezkoa! Bidean gagoz.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, ez da erreza zuri ulertzea, baina ondo pentsatuz, jarrera batzuk euren sakontasunean ez dodazala hartzen konturatzen naz. Zure mezua egunero sakonduz, benetako konpromisu bat hartzera eroan naiala eskatzen deutsut.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue