Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 03

Garizumako 1. astea

2020ko Martiaren 03a, Martitzena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-1-M-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 6, 7-15 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Otoitz egiterakoan, ez ibili berbea dariola, sinisbakoak lez; berbearen berbaz entzungo jakela uste dabe-ta. Ez izan zuek hareen antzeko, zuen Aitak badaki-ta zer behar dozuen, zuek eske hasi aurretik. Beraz, zuek honela egingo dozue otoitz:

"Gure Aita, zeruetan zarana:
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur egun honetako ogia;
parkatu gure zorrak
geuk ere gure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero;
eta ez gu tentaldira eroan,
baina atara gagizuz gatxetik".


Izan ere, zuek gizonei euren hutsegiteak parkatzen badeutsezuez, zeuoi ere parkatuko deutsue zeruko zuen Aitak. Baina gizonei parkatzen ez badeutsezue, zeuoi ere ez deutsuez parkatuko zuen Aitak zuen hutsegiteak.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Mateoren ebanjelioan, otoitzari buruzko katekesi baten ondoren dator Gure Aita, “Mendiko Hitzaldi” barruan sartuta. Jentilak hitz askoren bidez jainkotasuna eurenganatu gura daben bitartean (7. a.), Jesusek, Jainkoa Aita dala iragarten dau; bere seme-alaben beharrizanak ezagutu eta laguntzeko prest dagoan Aita (8. a.). Hitzaldi luzeak barik bere aurrean seme-alaba lez aurkeztea dagokigu.

- Jesusek Ahalguztidunari Abbá, “aitatxo” deituaz, gizaki guztiok kutuntasun horretan eta hartuemon sakonean ipini gura gaitu. Bere ikasleei eginkizun hori izten deutse: kristau guztiak “Gure Aita” ezagutu daiela. Otoitzak hebertar egitura dauka: zati bitan banandutako zazpi eskari, Legearen taula biak gogoratuz. Lehenengo hiru eskariak Jainkoari eta bere salbamen ekintzari zuzenduak dira; besteak gizakien beharrizanak daukaz kontuan.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusen “ausardia” ikusgarria da! Jainkoari, Abbari, Aitatxori zelan eta zer eskatu dinosku! Israel herriaren liturgiako “erak” (eta gureak) eta Jesusek erakusten deuskuna ze ezbardin diran. Otoitz eder eta bakar horretan, gizakiok egiaz eta jatortasunean bizitzeko behar dogun jarrerea agertzen jaku. Izateko eta otoitz egiteko era berezi eta bakarra!

- Jesusek garbi izten deusku, otoitz egiten dogunean helburua ez dala Jainkoa engainatzea edo geureganatzea. Bestetara baino: seme-alaba maitatuaren esperientziaz gure nahia bereari lotzea da (beti onerako); bere izakera eta bideak onartu eta gure ibilbidean egi bihurtzen ahalegindu. Izan be, Aitatxok, Abbak guretzat beti onena gura dau.

- Jesusek daukan eta bizi dauan esperientzia benetan ikaragarria da. Ez dabil dotrina bat irakasten (inungo dotrinak ez leuke holan azalduko), bere bizikizun eta esperientzia sakona agertzen baino: bere jokabidea eta Aitagan eukan konfiantza osoa holan bakarrik ulertu geinke; ez dau “lotzen” ezta menpeko egiten, seme maitea lez osotasunean bizitzeko aukerea emon baino. Hori bakarrik...!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, bizitzan eta bihotzean eroan nahi zaitut; nire otoitza zugaz eta Aitagaz bat egitearen agerpena izan daitela.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue