Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 02

Garizumako 1. astea

2020ko Martiaren 02a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-1-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 25, 31-46 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Gizonaren Semea -eta aingeru guztiak Haregaz- bere aintza handitan etorri daitenean, bere jaun-aulki ospetsuan jesarriko da; eta herri guztiak Haren aurrean batuak izango dira. Harek batzuk besteakandik bananduko ditu, artzainak ardiak ahuntzakandik banatzen dituan lez: ardiak, bere eskoi-aldean ipiniko ditu; ahuntzak, barriz, ezker-aldean.

Orduan, erregek honan esango deutse bere eskumakoei:
- "Zatoze, nire Aitaren bedeinkatuok, hartu egizue, munduaren sortzetik zuentzat gertauta dagoan erreinua. Izan ere, gose nintzan, eta zuek jaten emon zeunsten; egarri nintzan, eta edaten emon zeunsten; arrotz nintzan, eta etxean hartu ninduzuen; geisorik nengoan, eta ikusten etorri zineen; espetxean nengoan, eta Nigana etorri zineen".

Orduan, zintzoak erantzungo deutsoe:
- "Jauna, noiz ikusi zinduguzan goserik, eta emon geuntsun jaten; edo egarri, eta edaten emon? Noiz ikusi zinduguzan arrotz, eta etxean hartu; edo biluzik, eta jantzi? Noiz ikusi zinduguzan geisorik, edo espetxean, eta joan ginan zugana?".

Eta erregek erantzun eta esango deutse:
- "Benetan dinotsuet: nire senide diran txiki honeetako bati egina, Neuri egin zeunsten".

Orduan, honan esango deutse ezkerrekoei:
- "Alde Nigandik, madarikatuok, deabruarentzat eta haren aingeruentzat gertauta dagoan betiko sutara. Izan ere, gose nintzan, eta ez zeunsten jaten emon; egarri nintzan, eta ez zeunsten edaten emon; arrotz nintzan, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik nengoan, eta ez ninduzuen jantzi; geisorik eta espetxean nengoan, eta ez zineen Ni ikusten etorri".

Hareek erantzungo deutsoe:
- "Jauna, noiz ikusi zinduguzan goserik, edo egarri, arrotz, biluzik, geisorik, edo espetxean, eta guk lagundu ez?".

Orduan, erantzungo deutse:
- "Benetan dinotsuet: txiki honeetako bati egin ez zeuntsoena, Neuri ez zeunsten egin".

Eta honeek betiko oinazetara joango dira; zintzoak, barriz, betiko bizitzara».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Mateok “eskatologi hitzaldiaren” amaieran ipinten dauan zati hau, Bibliako tradizino apokaliptikoagaz (batez be Daniel) eta judutarraz lotuta dago: azken jazoeren, azken epaiaren errebelazinoa da. Tradizino honeetan gizonaren Semea, zerutar eta gizatiar ezaugarriekaz agertzen da. Bere eginbeharra Jainkoaren erreinua egi bihurtzea eta aukeratu guztiak bere aurrera eroatea da. Jesusek bat egiten dau pertsonai goragarri horregaz. Denporaren joanean ezkutatuta egon dan bere erregetza behin betirako onartuko dau.

- Herrialde guztiak bere aurrean alkartuko dira (32. a.) Euren artaldea arratsalde inguruan banatzen eben palestindar artzainen antzera, Errege-Artzain honek (Ez 34, 17. 32) epai bat eginez batzuk besteekandik banatuko ditu. Bereiztuko dituen erizpide bakarra karitatea izango da (34-40. aa. eta 41-55. aa.: egin dan edo egin barik itzi dan erruki ekintza kontuan harturik idatzia). Jesus, iragarpenen arabera gizonaren Seme lez ezagutu geinkena, txikienekaz bat egiten dau, eta eurengan ezagutu eta onartu geinke bere erregetza. Aurpegiko begiekaz inork ezin izan dau ezagutu (37-39. 44. a.); sinismenaren argitasuna eta legeari leialak izatea ere ez dira aipatzen. Ekintzakaz maitatzea da agertzen dana; eguneroko hartuemonetan gizakiak kontuan eukitea: gure geroa, maitasunaren arabera, hortxe jokatzen da.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelioko zati hau harrigarria da: parabola honetako mezu-jasotzaileak euren harridura agertzen dabe. “Noiz ikusi zinduguzan” horrek giza historia laburbiltzen dau; hasiera baten Cainen berbak gogorazten deuskuz: “nire anaiaren zaintzailea ete naz ni?” (Has 4, 9). Besteekaz bizitzeko egindako gizaki harek ez dau ezer jakin gura eta ondokoan ez dau ezagutzen bere anaia, bere betegarri eta laguntzaile lez. Zerbait larria gertatu da!

- Dana dala, Jesusek gauza bakotxa “bere lekuan” ipinten deusku; bere helburua Jainkoaren oinarrizko egitasmoa birsortzea da, hori bere amesa. Zati honetan maisutasunezko laburpena egiten deusku: “Ez egitea” ez da nahikoa; “besteen alde zerbait egitea” beharrezkoa da; nire anai-arrebengan Jesusen aurpegia ikusi eta ezagutu behar dot. Hauxe da gainditu beharreko benetako eta azken azterketa! Hortxe dago bizitza edo heriotza, salbamena edo hondamena.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jauna, zuk betiko bizitzako hitzak daukazuz eta nire bizitza eta besteena benetan hartzera bultzatzen nozu.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue