Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 12 / 1

Abendualdiko 1. Astea

2019ko Abenduaren 1a, Domekea

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Adv-A-1-D-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 24, 37-44 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Gizonaren Semearen etorrerea Noeren egunak lez izango da. Uriola aurreko egunetan, jan-edanetan ebilen jentea, eta ezkondu egiten ziran gizon-emakumeak, Noe kutxan sartu zan egunera arte, eta ez ziran konturatu, uriolea etorri eta guztiak eroan zituan arte; holantxe izango da Gizonaren Semearen etorrerea ere. Orduan, lagun bi izango dira soloan: bata hartu egingo dabe, eta bestea itzi; emakume bi ibiliko dira errotarrian: bata hartu egingo dabe, eta beste itzi.

Zagoze zuhur, beraz, ez dakizuelako zuen Jauna zein egunetan etorriko dan. Badakizue: etxeko jaunak baleki gaueko zein ordutan etorriko dan lapurra, zuhur egongo litzake, eta ez leuke bere etxea zulatzen itziko.

Zuok ere prest egon zaiteze, uste ez dozuen orduan etorriko jatzuelako Gizonaren Semea»..

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ebanjelioko pasarte hau eskatologiko giroko berbaldia da: Azken epai eguna ezezaguna da; nahita ezkutuan gorderiko eguna, geuri zain egotera eragiten deuskuna. Ez ezagutzea ez dogu nahastu behar ardurabakokeriaz, ez dagokio holangorik bizi dogun bizialdiari. Jakin, badakigu azkenaldietan bizi gareana; Gizasemearen etorrera nagusia egina dago. Orain gu hasita dagoan azkenaldiko topaketara goaz.

- Zain eta prest egotea Ebanjelioaren oinarrizko atal bat da, Salbamenaren Barri Ona. Jaungoikoaren senitarteko izateari portaera garbia dagokio. Aintzinako uriola aldian bizi ziranen azaluskeri eta okerkeriaren ondoan, bestelakoa. Orduko jentea danik-eta hondatuena lez da ezaguna historian (1 Pe 3, 20). Zetariko pekatuetara jo eben ez da esaten; euren gaiztakeria bakarrik. Gustura eta zoriontsu bizi zirala, uste barik gainera etorri jaken uriolea. Kristinauak bere Jaunari jarraitu behar deutsonez, zain-zain bizi behar dau eta bere egitekoa beteten zintzoa. Orduan, bai, orduan Jaunak, datorrenean, sarituko dau.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Liturgia urteko lehenengo domeka honetako Ebanjelio atala erakutsi mamintsuz beterik jatorku, kontu haundiz hartzekoak: beharrezkoa da ZAIN DAGOANAREN JARREREA: Jaungoikoaren egitasmoa bete-betean burutu da Jesusengan, baina bada arrisku bat (Mt 24, 12): “Gaiztakeria ugaritzean, gehienen maitasuna hoztu egingo da”. JesuKristogan dogun sinismenaren bidez Jainko maitasuna hartu ondoren, dana bertan behera itzi, eta dohaiak hoztasunez zehatz hondatzea. Hor dago gorabehera dana.

- Bide barri hau hasteko, Liturgiako Urte barria, egoki jatorku Ebanjelioko deia: Jaunari itxaroten dagozanen antzera, itzarrik eta prest bizitzera. Izan ere, bizitzako ardura eta arazoak bidetik atera ahal naue, eta ebanjelioko tentelak lez, bizi eta jokatzen ohitu. Eta BEHIN BETIKO dohaia, hau da, Jesus eta Berari dagokion guztia, niretzat, guretzat dago; onartzea eta eskatzen dauanez bizitzea hori da jarrera egokia eta baliozkoa gure bizitzarako. Bere atzetik jarraitzea proposatzen deusku, eta holan ikasle izateko bidea hasi. Hau egitekoa aurrean doguna! Ea, emon bideari!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Egizu, Jauna, Zu noiz etorriko beti zain bizi gaitezala gure anai-arrebei itxaropen-arnasea eskeiniz.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue