Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 9

Urtean Zeharreko 31. astea
LETRAN-GO ELIZA Sagaratzea
2019ko Zemendiaren 9a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-31-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 2, 13-22 )

Aldi haretan, judutarren Pazkoa hurrean egoan, eta Jesusek Jerusalenera igon eban. Jauretxean, idi, ardi eta uso-saltzaileak aurkitu zituan, eta dirulariak jesarrita. Zigor bat lokarriz egin, eta jauretxetik jaurti egin ebazan danak, ardi ta idiakaz, diruak sakabanatuz eta mahaiak irauliz. Eta uso-saltzaileei esan eutsen:
- «Kendu horreek hortik! Ez bihurtu merkatu-etxe nire Aitaren etxea».
Eta ikasleak, idatzita dagoanaz gogoratu ziran: “Zure etxeaganako maite-minak jango nau”.

Orduan, judutarrak, tartean sartuta, esan eutsoen:
- «Ze ezaugarri emoten deuskuzu, hori egiteko?».
Eta Jesusek:
- «Ondatu egizue jauretxe hau, eta hiru egun barru jasoko dot».
Judutarrak erantzun eutsoen:
- «Berrogeta sei urte behar izan ziran jauretxe hau egiteko, eta zuk hiru egunean jaso?».
Baina Jesusek bere gorputzaren jauretxea esan nahi eban. Hilen artetik berbiztu zanean gogoratu ziran ikasleak honetaz, eta sinistu eben Liburu Santuak eta Jesusek esandako berbea.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jauretxearen garbiketak garrantzi berezia hartzen dau Joanen ebanjelioan: Jesusen predikua zabaltzen dau; jai “haundia” hurreratzean jazoten da; Jesusen bizitza osoa dago aintxinako jaiegunen egutegiz mugatua, eta Berak osoki eta behin betirako beteko ditu, “gure pazkua” lez bere burua erakutsiz (1 Kor 5, 7). Juduen Pazkua jauretxean ospatu behar zan, biktimen opariz, herria Ejiptoko esklabu egoeratik askatzeko Jaungoikoak egindako harrigarriak gogoratuz.

- Joanen kontakizunean, Jesus, jauretxean sartu zan, eta jauretxetik jaurti ebazan, ez bakarrik saltzaileak -sinoptikoak dinoenez-, baita bildotsak eta idiak ere, holan adierazoz bera dala benetako biktima. Keinu honegaz Zakariasen profezia beteten dau: “Egun haretan ez da gehiago merkataririk izango Jaun ahalguztidunaren etxean” (14, 1). Jesusek emoten deutse betetasuna Eskriturei (17. a.) eta, era batera, bere jainkotasuna iragarten dau, biztuteko ahalmenez jantzia: “Hondatu egizue etxe hau eta hiru egun barru jasoko dot” (19. a.).

- Kontaketa hemen gorenera helduten da: aintxinako jauretxea eta kultua Jaungoikoak bertan behera itzi ebazan, euren desleialtasun eta profanakuntzakaitik (Ez 10, 18); orain, bestetara jokatuz, Kristo Berbiztuaren gorputza bihurtuko da jauretxe barri (21. a.) kultu barrirako “espirituz eta egiz” (4, 23).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- “Ikasle maiteak” maila ezbardinak ipinten deuskuz jazoera honen irakurkaterako. Lehenengoa (sinoptikoekaz bat eginez) Jesus hasarre biziz jarten da Jauretxea holan profanatuta ikusirik, merkatu azoka bihurtuta. Horregaitik, lehenengo irakurketa erreza da: “Zure etxeaganako maite-minak jango nau” (Sal 69), eta egoera horren aurrean, Jesus sutan jarten da Jauretxea merkatu eta politika esparru bihurtuta (irudi hau ez badator bat guk Jesusi buruz dogun irudiagaz, aldatu beharko da, jazoera, egon, hor dago ta).

- Holan eta guztiz ere, “Ikasle maiteak” irakurketa sakonago batera eroan gura gaitu: Jauretxea amaituta dago; “ibili” ondo badabil ere, Legeak aginduten dauanez, egotez gaindituta dago. Jauretxea Jesus Bera dalako; tenplua gizakia da. Jaungoikoaren egoitza izan zana, topaketa lekua, zerutiko laguntzaren iturria... dagoeneko igaro da. Gaur berton, Jaungoikoagana helduteko bitarteko bakarra Jesus bera da, eta bere irudi bizi eta egiazkoa: anaiaren arpegia. Hemen sartzea nahi dau bere ebanjelioaren irakurlea. Honaino helduten ez bada... juduen egoera bardinean dago, euren ekintzaren justifikazinoaren zain jarraituz, baina sakonagora igaro barik.

- Benetan esanguratsua “ikasle maiteak” eskeintzen deuskun ikuspeia! Izan ere, Jesus beraren eta bere Barri Onaren “bihotzeraino” heldu da eta hor aurkitu dau dakarren BARRITASUNA. Horregaitik Bera onartzeak zera esan gura dau: aurretiko proposamen guztiak gainditzea, eta orain proposatzen deuskuna Jaungoikoak onartu eta gura dauan bidea da. Hau bai aldaketa haundia eta... beharrezkoa! Jesus jazo dan zerbait BARRI lez esperimentatzea, Jaungoikoagana joateko bidetzat... hau hilbizikoa eta ezinbestekoa da! Anai-arreba hori, izan bihotz!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zugan aurkitzen dot Jaungoikoaren eta bere maitasunaren presentzia barria eta behin betikoa. Lagun egidazu Jaungoikoak nahi dauan lez, Zeu sentitzea eta bizitzea. Eskerrak aukera hau emon deustazulako."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue