Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 8

Urtean Zeharreko 31. astea

2019ko Zemendiaren 8a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-31-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 16, 1-8 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Gizon aberats batek kontu-hartzaile bat eukan, eta ondasunak alperrik galtzen ebilkola salatu eutsoen. Dei egin eta esan eutson: "Zer da, gero, zugaitik entzun dodana? Emoidazu zure kontu-hartzailetza horren garbitasuna, gaurtik aurrera ez zara nire ondasunen kontu-hartzaile izango".

Kontu-hartzaileak esan eban orduan bere barrurako: "Zer egin behar dot orain, ugazabak kontu-hartzailetza kendu egiten deust-eta? Atxurran egiteko indarrik ez daukat; eskean asteko lotsatu egiten naz. Badakit zer egin, ugazabak kontu-hartzaile izatea kentzen deustanean norbaitek bere etxean hartu nagian".

Banan-banan bere ugazabaren zordun guztiei dei egin eta esan eutson lehenengoari: "Zenbat zor deutsazu zuk nire ugazabari?". Eta harek: "Nik ehun upel orio". Eta berak: "Hartu zure agiria; jesarri zaitez, eta idatzi arin: berrogei ta hamar". Gero beste bati: "Zuk zenbat zor deutsazu?". Eta harek: "Nik ehun anega gari". Eta berak: "Hartu zure agiria, eta idatzi: larogei".

Ugazabak goratu egin eban kontu-hartzaile gaiztoa, zuhur jokatu ebalako. Izan ere, mundu honetako umeak zentzundunagoak dira euretarrakin, argiaren umeak baino».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Parabola honen bidez Jesusen mezu osoa jaso ahal izateko, kapitulu osoko haria kontutan euki beharra dago, bertako ardatz nagusia 14. atalean datorrenez: “Entzun eben hau guztia fariseu diruzaleak eta barre egiten eutsoen Jesusi”. Lehenengo paraboleak (1-8. aa.), lurreko ondasunak behar dan moduan zelan erabili erakusten dauan lez, bigarrenak -Epulon aberatsarenak- (19-31. aa.) zelan erabili behar ez diran erakutsen dau. Kasu honetan, irakatsialdiaren gaia philargyria da, hau da, diru-gosea.

- Legenengo begi kolpean, kontu-hartzailearen paraboleak halako harridura eta eskandalua ere sortu daikez gugan, hain zuzen Jesusek bere jokabidea txalotzen daualako, bere jarrerea maltzurra, bihurria eta berekoia izan arren. Halan ere, ez dogu zetan harritu: Jesusek ez deusku diru-hondatzaile eta maltzur bat eredutzat ipinten; erakutsi gura deuskuna hauxe da: geureak ez diran ondasun batzuen arduradun garala, Jaungoikoaren dohai lez hartu eta erabili behar doguzala, eta horrexegaitik zuhurtasunez eta neurriz erabili behar doguzala, Jaungoikoaren seme-alabei dagokienez. Hau da: Argiaren semeak, euren arloan, benetako ondasunak irabazteko ahaleginetan -betikoak- mundu honetakoak baino zuhurragoak agertu gaitezala, geroko hori gogoan dogularik eta azken helburu horri dagokionez: “lagunak irabaziz”.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Parabola “arraro” honen testuingurura jo beharra dogu, bere zentzun zehatza ulertzeko. Erreinua, ezer baino lehen, aukeratzen eta parkatzen dauan Jaungoikoaren dohaiaren adierazpena da. Bere aberastasunak gizakia ple-plen aberasten dau. Halan ere, hartu dauan dohaia bere baitan gordeten dauanak galdu egingo dau. Lukas ebanjelariaren dialektika da, graziaren (hau da, Jaungoiko maitasuna, Erreinua) eta ekintzen eskakizunak (hau da, giza-bizitza besteakanako maitasun dohai bihurtuz). Ekintza onen eskakizun hau ezin da sentimentuzko espiritualtasun hutsera mugatu. Hori dala eta, Lukasek behin eta barriro plantzeatzen dau ondasun kontu hau eta eurak erabilteko modua, Jaungoikoaren misterioaren agerpide lez gure bizitzan.

- Ebanjelariaren katekesi barri honek hauxe gogoratzen deusku: ezin garala gelditu sentimentuzko espiritualtasun hutsean. Asko hartu dot, bai lurreko ondasunetan, bai bestelako dohai eta ahalbideetan, askoz ere sakon eta espiritualagoak. Argi dago, besteen zerbitzura jarri behar doguz, “adiskideak irabazteko” bitarteko lez, eta holan, hartu dogunari solidaritzazko frutu ugari emonazoz. Konpartitzera konbidatua naz zuzenean: ni neu, neure dohaiakaz, neure ondasunakaz...! “Lainoetan” ibilterik eta neure mundutxoan zarratuta goxo-goxo bizitzerik ez dago.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, sarri erantzun errezetara joten dot, besteak egiten dabenari begira. Emoidazu zure grazia, Zuk maitatzen dozun eraz maitatzeko erronka onartuz, nire ondasunak Zuk nahi dozunerako erabili dagidazan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue