Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 6

Urtean Zeharreko 31. astea

2019ko Zemendiaren 6a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-31-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 14, 25-33 )

Aldi haretan, jente asko joian Jesusegaz, eta eurakana bihurtu ta esan eutsen:
- «Inor Nigaz etorten bada, eta bere aita-amak, bere emaztea, seme-alabak, anai-arrebak, eta bere burua ere Ni baino maiteago baditu, ezin deiteke nire ikasle izan. Bere kurutzea hartu eta Nigaz ez datorrena, ezin daiteke nire ikasle izan.

Izan ere, zuetariko inok torre bat egin nahi badau, ez ete dau lehenengo, jesarrita, zenbat eralgi beharko dauan ikusten, amaitzeko beste ba ete daukan? Oinarriak jarri ta gero, amaitu ezinean ikusten dabenak barre egin ez deioen, esanez: "Hona hemen, etxegintzan hasi eta amaitu ezinik gelditu zan gizona".
Edo-ta errege batek, beste errege baten aurka gerra egiten urtetean, ez ete dau lehenengo, jesarrita, aztertzen, ea hogei mila gizonegaz datorrenari hamar milagaz gogor egin ete leion? Eta ezin badau, ha urrun dan artean, mandatariak bialtzen deutsoz, bake-eske.

Holantxe zuok ere: daukazan guztiak izten ez dituana, ezin daiteke nire ikasle izan».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

Jesusen Berbea eta “egin ebazan harrigarriak” entzun-ikusita (Lk 13, 17) jendetza haundia pilatu jakon bere ingurura: orain ahaleginetan dihardu bere jarraipenaren eskakizunak argitu nahirik. Lehenengo eta bat, doantasun bidean sartu behar da eta gure afektibitatezko lokarriak eta gure bizitza bera ere erlatibizatu egin behar dira (26. a.: gure testuak “ukatu” jarten dau “gorrotatu” ordez, nahiz eta holan agertu jatorrizko idazkeran; hebrear esaera bat da, ukapen erradikala adierazoz).

- Jaungoikoaren Erreinua bilatzea bada lehentasuna dauana (Lk 12, 31), jarraipena pobretasunez janzten da (afektibitate-pobretasuna, lurreko ondasun-pobretasuna): “dana” itzi (Lukasek 5, 1-11ra dakarren dei ezaguna dan lez), norbaiten “atzetik” jarteko (9, 23), norbere kurutzea hartuta (27. a.). Ez da gorrotatzea; hori barik, Lukasek 16, 13an dakarrenez, ugazaba bi batera zerbidu ezina da, gure bizitzan absolutu bi euki ezina. Itxuraz, bizitza alperrik galtzen gagozala dirudi, baina horixe da, izan, bizitza bera salbatzeko bide bakarra, eta hau begibistan dago, bizitza salbatzea zetan dagoan ondo aztertu ezkero: seguruenez, ez behintzat lurreko ondasunak pilatzean (Lk 12, 15).

- Halan ere, egia da Jesusi jarraitze hori behar dan bestean aztertu eta erabagi beharra dala: torre bat jasoteko behar diran baliabideak ondo baloratzea beharrezko dan lez, eta aurka datorren arerioari arpegi emoteko lain indarrik badauan, ala bakezkoak egin (28-32. aa). Geure indar eta ahalmenak zenbaterainokoak diran kontuak atera behar dira (28-32. aa.), baina, -Maisuaren antzera, lagungarri premina izan eban indartsuarena gogoan hartuta (Lk 3, 16; 22, 43)- “gizonak ezin dagikena Jaungoikoak dagike” (Lk 18, 27).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Atzo bertan, ebanjelioko testuak zera gogoratzen euskun: eztegura konbidatuak izan ziranak, mila atxaki asmatuz, ez ebela aintzat hartu halako ospakizun baten parte hartzea. Hori gogoan dogularik, gaur bere JARRAIPENERA deitzen deuskun Maisuari entzun beharra dogu, horrek suposatzen dituan eskakizunak argi izanik. “Ukatu” beharra dago, dana itzi, Maisuaren “atzetik” jarraitzeko eta Bera bizi dan erara biziteko. Eskakizun erradikal honetaraino joten dau.

- Izan... “ikasle izatea” da egiten jakun konbitea. Baina pertsona osoa hartzen dau, eta bere existentzi osoa gelditzen da osorik eta betiko oratuta. Horregaitik, beste leku batzuetan, planteamentu hau egiten deusku: “ugazaba bi” zerbidu ezina, bizitzan absolutu bi euki ezina dan lez. Hainbestean zorrotza da gure Maisua; egia esan, Berak gehiago ezineko erradikaltasunez bizi izan eban.

- Ondoren latzak niretzat, guretzat, hortik, ebanjeljioko testu horretatik sortzen jakuzanak! Datorren moduan hartzen badogu behintzat, bere gordintasun, eskakizun eta guzti. Horregaitik atzera eragiten deusku. Beragana zabalduz bakarrik, Beragandik jatorkun Espirituaren indarrez, ahal izango dogu “kurutzea hartu eta jarraitu” (27. a.). Proposamen honexen aurrean aurkitzen naz, aurkitzen gara. Zetara joko dogu, anai-arreba?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, emoidazu zure grazia, zure Ebanjelioak nire bizitza hondoraino argitu dagian, bertan ezelango iluntasun zokorik gelditu ez dedin, Zuk nigandik itxaroten dozun moduan jarraitu ahal deizudan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue