Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 30

Urtean Zeharreko 34. astea
San ANDRES, apostolua
2019ko Zemendiaren 30a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-34-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 4, 18-22 )

Aldi haretan, Jesusek Galileako itsas-bazterrean ebilela, anaia bi ikusi zituan, Pedro deritxon Simon eta haren anaia Andres, itsasoan sareak botaten, arrantzaleak ziran-eta. Eta esan eutsen:
- «Zatoze Neugaz, eta giza-arrantzale egingo zaituet».
Hareek, berehala sareak itzi, eta jarraitu egin eutsoen.

Handik aurrera joiala, beste anaia bi ikusi zituan, Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, itsasontzian sare-konpontzen egozala, euren aita Zebedeogaz, eta dei egin eutsen. Hareek ere, berehala ontzia ta aita itzi, eta jarraitu egin eutsoen.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesus berehalako baten hasi da, bere agiriko ministeritzaren hasiera bertatik, ikasle batzuk bere inguruan batzen, eurei aparte irakaskintza berezia eskeiniz; izan ere, eurak izango dira bere jarraitzaileak eta testiguak. Ordua etorritakoan, Jesusen biztuera ondoren, mundu guztira bialduak izango dira, Ebanjelioak bere bidea egin dagian azkenera arte. Hamabiak, arrantzale izanik, giza arrantzale bihurtuko dira. Ez da berba-joko huts bat, beste barik, Jesus berak dinotsena baino: “Hareek, berehalaxe, sareak alde batera itzirik, jarraitu egin eutsoen” (20. a.).

- Andres izan zan, Simon bere anaiagaz batera, Jesusen deia entzun eta bertatik jarraitu eutsoenetatik lehenengoetako bat. Mateok Pedrok eta Andresek Jesusen deiari emondako berehalako erantzuna azpimarkatzen dau: “Hareek, berehalaxe, sareak alde batera itzirik, jarraitu egin eutsoen” (20. a.). Zerbait aurreratxoago (22. a.), ebanjelariak berak dinosku zera: lehenengo ikasleak ez ebezala sareak eta ontzia bakarrik itzi, baita aita ere. Jesusen jarraipenak, bizitza osoa aldatzen dauan benetakoa, ez dau nahaste-biderik izten, ezta beherapenetarako lekurik ere emoten: erradikala eta oso-osokoa da.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusek gain-gainean sentitzen dau bere Misinoa eta egitekoa bete beharra. Horregaitik, bere misinoaren hasieratik, ikasle talde bat osotu gura dau, eta berak zuzenean eskolatzen dau. Bere ondoko esperientzian eta, era batera, beste lagun batzuekaz alkarbizitzan jasoten dabe irakatsi aberatsa. Betirako sinbolo erakusgarria Jesusen inguruan sortzen dana!

- Eta deiak erantzuna eskatzen dau eta hori ere hor dago, eta, egon ere, berehalakoa eta erradikala (19-20. aa.). Horra eredu bete-betea, gizaldietan Jesusen konbiteagaz aurkitzen diranentzat! Eta, egia esan, dei hau bizitza osoa eraldatzen dauana da, bere sustraietaraino. Ebanjelioko kontaketak esanguratsuak dira, erantzunaren zehaztasunak emonez, lehenengo jarraitzaileen bizitzak guztiz eraldatuz. Ez da edozelango dei bat, indar eta garrantzi gitxiko bat. Hori barik, bizitzari eragiten deutsona da, bere sustraietan ikututen deutsona, eta harrapatzen dauana erradikaltasunez eraldatzen dauana.

- Hor aurkitzen naz ni ere, egoera bardinean. Beragaz baterako Misinoan parte hartzera deitua izanik, “giza-arrantzale” izatera, Aitaren egitasmoa aurrera eroaten ahaleginduz; horixe da, izan ere, bere asmo sutsua: betiko maitasunez maite dauan gizateria Aitagana eroatea. Jesusegaz eta beste anai-arrebakaz, Misino bardinean buru-belarri sartuta. Zelan sentitzen zara konbite honen aurrean?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Andresek bai emon eutsula berehalako erantzun baikorra! Lagundu egidazu nire ezbai guztietatik urten eta katigaturik nauken loturetatik askatzen.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue