Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 29

Urtean Zeharreko 34. astea

2019ko Zemendiaren 29a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-34-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 21, 29-33 )

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei:
- «Begitu ikondoari naiz edozein arbolari. Kimu-barritzen hasten diranean, ikusteaz bakarrik badakizue hurrean dana udea. Bardin zuok ere: honeek jazoten dirala ikustean, jakin egizue hurrean dala Jaungoikoaren Erreinua.

Benetan dinotsuet: gizaldi hau ez da igaroko, guzti hori jazo barik. Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire berbak ez dira igaroko».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Azkenik, “berbaldi eskatologiko” zati honetan, Jesusek hasierako itaunari erantzuten deutso: “Maisu, noiz jazoko da hori, eta zetan ezagutuko dogu jazotera doala?” (21, 7). Erantzuna parabola baten bidez emoten deutse: ikondoarena. Berbaldi honen 28. atalak zain jarri gaitu: “Zutundu zaiteze eta jaso burua”. Orain gai bardina berreskuratzen dau eta zabalago adierazoten. Holan agirian gelditzen da Lukasen ardurea, erara jatorkon bakotxean, bere ebanjelioaren irakurleak zirikatzen ditu eskeintzen deutsen mezuaren ondorenak zehatz ateratzera.

- Ikutu txiki baten bidez -hau da: “edozein arbolari” gehituz (29. a.)- Lukasek ikondoaren parabolea ulergarri bihurtu gura dau Palestinatik kanpora bizi diranentzat ere. Halan ere, urtearoen erritmoa ezin jake Erreinuaren joan-etorriei ezarri: horregaitik, Jaunaren etorrrerea ezin da ulertu, udea dan lez, frutua eta uzta batzeko aldia lez. Hauxe bakarrik adierazo gura dau: 20-28 ataletan deskribatzen diran aurretiko ezaugarriak agertzean, orduan izango da salbatzera datorren Jaunaren indarraren agerpena, hau da: Jaunaren behin betiko agerpena.

- Izan ere, Lukasentzat -eta ondo ezagutzen dogu-, Jaungoikoaren Erreinua “dagoeneko” zuen artean dago (12, 20; 17, 21): horregaitik hemen adierazoten dauana ez da hasierea, Jaungoikoaren Erreinuaren zabalkundea baino, azken aldietaraino. “Hurrean da zuen askatasuna” (28. a.): hau da, Kristok, askatzaileak, gure artean Aitaren Erreinuari hasikerea emon ondoren, bere salbatzaile misinoa osotzen dihardu.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Azken aldien testuinguruan jarraitzen dogu, “berbaldi eskatologikoaren” barruan, eta hemen nekazal munduko erakustaldi bat eskeintzen jaku (kimu barriak sortzen dituan ikondoa), Erreinuaren hurtasuna adierazoteko (hauxe da, izan ere, ebanjelariaren ardurea). Adi dagozanak, bere orduan ezagutuko dabe “Jaungoikoaren Erreinua hur dagoala” (31. a.), aldien zantzuak igarten jakingo dabelako. Eta, holan, Kristo Jesusengan emoten jakun behin betiko salbamenaren etorrerea.

- “Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire berbak ez dira igaroko” (33. a.): hauxe da Jesusen agintzari nagusia. Horregaitik, bizitzako jarrerea ez da bildurrezkoa, hori barik, Jesusek hasibarri dauan Erreinua bultzatzea, bere betetasunera joan dedin. Adi eta zuhur bizi Jaungoikoaren “Kairos”, graziazko aldia eta salbauko gaituan Horregaz topo egitea, gugan, gure bizitzan gauzatu dedin.

- Horregaitik, konbidapena argi dago: Jesusen berbakaz fiatuz, zuhurtasunez eta lanean ekinez: “adi” bere presentziaren ezaugarriak ezagutzeko; “ekintzaile”, Berak hasibarritan itzi dauan Erreinua hazten joan daiten, baina -aldi berean- gure eskuartean EGITEKOTZAT itzi deuskuna. Bazoaz adoretuz, anai-arreba hori?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, ezagutu zagidazala neure inguruko pertsona eta jazoeretan, eta itxaropen zabaltzaile izan naitela, Erreinuaren alde jokatuz".

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue