Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 28

Urtean Zeharreko 34. astea

2019ko Zemendiaren 28a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-34-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 21, 20-28 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Jerusalen gudari-taldez inguratuta ikusten dozuenean, jakin egizue hurrean dagoala haren hondamendia. Orduan, Judean dagozanak iges egin begie mendietara; herri-barruan dagozanak alde egin begie; eta soloan diranak, ez beitez sartu etxean; zigor-egunak dira-ta, idatzirik dagoan guztia beteteko egunak.
Errukarriak, egun hareetan seindun dagozanak, edo bularreko umetxua dabenak!

Esturaldi handia izango da lur gainean, eta zigorra herri honen aurka. Ezpatapean jausiko dira, katepean eroango dabez jentil-herri guztietara; eta jentilak zapalduko dabe Jerusalen, jentilen aldia bete arte.
Ezaugarriak izango dira eguzkian, iretargian eta izarretan; estu ibiliko dira lurrean herrialdeak, itsasoaren orroaz eta olatuen indarrez zoratuta. Gizakiak arnasa barik geldituko dira, munduari gainera datorkonaren bildurrez, zeruko indarrak ere dardaratu egingo dira-ta.

Orduan, ikusiko dozue Gizonaren Semea indartsu eta aintza handitan etorten hodei baten. Guzti hori jazoten hasten danean, zutundu zaiteze eta jaso zuen buruak: hurrean dago zuen askatasuna».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “Berbaldi eskatologiazko” pasarte hau zati bitan banatzen da: lehenengoan, Jerusalenen hondamendia kontatzen da (20-24. aa.); bigarrenean, munduaren azkena (25-28. aa.). Lehenengo zatia da Lukasen propioa, apokaliptikotik historiara bihurtzea gogoko jako eta: “Jerusalen gudari-taldez inguratuta ikusten dozuenean... zigor-egunak dira” (20-22. aa.). Argi dago, beraz, Lukasek Jerusalenen hondamendia Jaungoikoaren epaitzat hartzen dauala, bertako bizilagunen aurreko portaereagaitik. Badirudi lehengoari begira gehiago dagoala etorkizunari baino.

- Halan ere, bada berezitasun bat azpimarkatzea merezidu dauana: Jerusalenen jazoten danak badau helburu bat, ikuspegi unibertsalera zabalik: “Jentilak zapalduko dabe Jerusalen, jentilen aldia bete arte” (24. a.), hau da, testigantzaren aldia, edo-eta martirien aldia (holan, Apostoluen Eginak liburuan).

- Jakina danez, Lukas ebanjelariari gogoko jako salbamen historiako aldiak argi eta garbi zehaztea: Israel zaharraren aldia, aldien betetasuna Jesusen etorrereaz eta Eleizearen aldia. Jentilen aldia historiaren azken aldi honetan sartzen da. Lukasek aitzera emoten dau jentilen aldiaren ondoren azken epaiketa izango dala. Horregaitik 25-28. ataletan dator Gizonaren Semearen etorrerea epaiketara: sinistedunak ez dauka zetan bildurtu, nahizta une horren deskribapenak Jaungoikoaren bildur sentimentuak sortu. Jaunaren etorrerea, izan, “indartsu eta aintza haunditan” izango da (27. a.): Berak ekarriko dau askatasun betea eta behin betikoa, jainkozko pozez beteriko dohaia besterik ez dan “askapena”.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Pasarte honetan ere Lukasek maila bi nahasten ditu: Jerusalenen hondamendia -baleiteke hori gauzatua zala berak Ebanjelioa idatzi ebenean- eta azkenengoa edo Kristoren etorrerea, ikaragarrizko ezaugarrien ondoren. Testuinguru honetan, Jesusen irakatsiak jasotera dator barriro.

- Eta mezua argia da: kosmiko ezaugarri eta hondamendi horreen erdian... “Gizonaren Semea ikusiko dabe...” (27. a.); hau da, Kristoren garaipena seguru dago, indartsu eta aintzaz dator eta; salbatzera dator, ez hondatzera: “Jaso zuen buruak, hurrean da zuen askatasuna” (28. a.). Hauxe da Jesusek itzi deuskun mezua; itxarote hau dinamikoa eta arduratsua izango da, Berak hasi eban Erreinua eregiten ahaleginduz; baina... “zutundu zaiteze...”. bere agintzariak bete dira.

- Ez da egoki gaur apokaliptiko sareetan nahastutea eta eztabaidetan “galtzea”. Askoz hobe da, mezua neuganatzea, Kristoren eta neure garaipeneko adorez eta itxaropenez beteten nazalako, bere arlo bardinetan badihardut, Erreinuaren alde. Beragandik jatort salbamena, Beragaz bat egin nebanetik neugan ezarrita daroadana, eta behin betikoa Berak eskeiniko deust “indarrez eta aintzaz”. Horregaitik pozez abestera ausartzen naz: “Zatoz, Jesus Jauna”.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Erreinuko arloa geure gain izten deuskuzu eta zure behin betiko eta askatasun presentzia agintzen deuskuzu. Egizu zure proposamenagaz bat eginda bizi naitela, zure garaipenaz plen-plen gozatzeko, geurea ere izango da ta."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue