Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 27

Urtean Zeharreko 34. astea

2019ko Zemendiaren 27a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-34-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 21, 12-19 )

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei:
- «Eskuak ezarriko deutsuez, eraso egingo deutsue, sinagogetara eta kartzeletara eroango zaitue, baita errege ta agintarien aurrera ere, nire izenagaitik. Guzti horreek neure testigu izateko bidea emongo deutsue.

Sartu ondo bihotzean, ez daukazuela zelan erantzungo buru-hausten ibili beharrik: Neuk emongo deutsuet berbea ta jakituria, eta berba ta jakituria horri ezingo deutsoe, ez erantzun, ez aurka egin, zuen arerio guztiak.

Gurasoak, senideak, ahaide ta adiskideak ere saldu egingo zaitue; eta zuetako batzuk hil egingo; guztiak gorroto izango zaitue nire izenagaitik; baina zuen buruko ule bat ere ez da galduko; zeuon iraupenez salbauko dozue zuen bizia».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “Berbaldi eskatologikoak” bere berbakera profetikoaz jarraitzen dau, sinistedunen bizitzaren eta lehenengo kristau alkartearen etorkizuna irudikatuz. Dana dala, ikuspegi zabalago batez, Jesusen profeziak gizaldi guztietako sinistedun eta kristau alkarteakaz zer ikusia dau. Jesusen irakatsi honeetan, praktikara jota, Apostoluen Eginak liburuko lehenengo kapituluen laburpen bat ezagutu geinke, jaiobarri dan Eleizearen historiaren atarikoa lez, jazarpena Jesusen jarraitzaile izatearen ezinbesteko ezaugarritzat agertzen dalarik, sinismenez eta eskuhartzez bere pazku misterioan kide izanez; Jaungoikoaren Erreinuaren hurtasunaren ezaugarri da eta Jaunaren etorreraren zain biziteko euskarri lez.

- Baina, zergaitik izan behar dau jazarpenak Jesusen ikasleen eta kristau alkartearen bizitzaren ezaugarri? Seguruenez, ez zerbait ukatzearren, ezta Jesusen jarraitzaileen zintzotasuna aztertzearren; hori barik, Jaun Berbiztuaren eta bere Ebanjelioaren “testigu izateko” bide bihurtuko jake (13. a.). Sinismenaren dohaiak misinoan partekide izatea eskatzen dau eta ezin dau agertu barik itzi ebanjelizatzearen poztasuna.

- Jesusek ez dau misinoa euren gain izten bakarrik, hori zelan egin ere erakusten deutse. Izan ere, ikasleen testigantza eginkorra izango da, Jesusen pazku giroko testigantza munduan emoten jarraitzeko gauza badira. Ez dabe izango euren buruen alde buru-hausten ibili beharrik (14. a.); ezin dabe giza-erako defentsaren bila ibili; ez dabe giza-estrategietara jo beharrik. Jaun berbiztuak ez ditu itziko bere testigu zintzoak, berbetan etorri harrigarri barik, ezta garaitu ezinezko adore barik (15. a.). Guzti honek, Biblia esparruan, iraupena izena hartzen dau, horixe da martirien ezaugarria.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Lukasek bere Ebanjelioa idazten dauanean, kristau alkarteak baeukan espetxe, jazarpen eta martiritzaren barri, batean kanpoko arerioen aldetik, eta bestetan barruko tirabirak, eragozpenak, ikuspegi ezbardinak eta saldukeriakaitik. Horregaitik Jesusen berbak gogoratu eta batzea itzelezko indar-iturri bihurtzen jake, bizi daben egoera latzari aurre egiteko. Horregaitik, “zeuon iraupenez salbauko dozuez zeuon bizia” (19. a.). Hauxe da klabea: testigantza eta zintzotasuna.

- Eta testigantza eta zintzotasun hori posible dira; Jesus Berak emoten deutse beretarrei berbea azken eta behin betiko garaipenaz jabetuko dirala; bere “jakituriak” berak lagunduko deutse euren buruak zaintzen eta testigantza emoten. Hori holan dalako... “zuen buruko ule bat ere ez da galduko” (18. a.): hori da bere promesa, nahizta “danak gorroto izango deutsue nire izenagaitik” (17. a.). Bidea ez da erreza, baina Bera, Jesus egongo da beretarrakaz.

- Eta mezu hau gaur niretzat da, guretzat; egoerea ezbardina izan arren (behar bada, ez jazarpen aldia), bere presentziaren eta laguntzaren eskeintzak gugaz jarraitzen dau, egoera barri honi arpegi emoteko, bere “jakituriak” lagunduta. “Azkena”, beraz, ez dogu bere ardura eta laguntza barik izango, bestetara baino: bere hurtasuna eta presentziaren laguntza izango doguz. Ados, anai-arreba?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, eskerrak martirien testigantzagaitik. Emoiguzu zure indarra bizitzaren, askatasunaren eta justiziaren aldeko burrukan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue