Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 25

Urtean Zeharreko 34. astea

2019ko Zemendiaren 25a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-34-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 21, 1-4 )

Aldi haretan, Jesusek, begiak jasorik, aberats batzuk ikusi ebazan, dirua atabakara botaten. Alargun behartsu bat ere ikusi eban, lauko bi botaten. Eta esan eban:
- «Benetan dinotsuet: alargun txiro horrek beste guztiak baino gehiago bota dau. Besteok sobra eukenetik emon dabe oparitarako; honek, ostera, beharrezko ebanetik, bizi izateko eukan guztia emon dau».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Lau bertsikulu xinple dira; lehenengo bikotxa, alkarren kontrako portaera bi erakusteko; bigarrena, irakasbide on bat agertzeko. Jesusek “begiratu” eta “ikusi” egiten eban: jauretxeko atabaka aurrean jarrera bi oso ezbardinak. Lehenengoan, euren opariak ohituraz eskeintzen ebezanena, adjetibo xinple bategaz kalifikatuak, zabalean hartuta, epaiketa dala emoten dau: “aberatsak”. Bigarrenean, jokabide berezi eta eredugarria da; bertan parte hartzen dauana behingoan zehaztuten da nor zan: emakume bat, “alarguna”, “behartsua”, balio gitxiko txanpon bi botaten.

- Bigarren bertsikulu bikotxean zera agertzen da: Jesusen “ikustea” ez dala azalean gelditzen, bihotzean sartzen dala, gizakiaren jokabideen hondo-hondoko eraginak aztertzeraino. Jesusek ikusi eta argiratzen dauan giza-izatearen egia da, ez aberatsen itxurakeriak ez alargunaren apaltasunak ezkutatu ezin dabena. Eta hauxe da irakatsia: opariaren balioa ez da neurtzen eskeintzaren kopuruz, emoilearen eskuzabaltasunaren eta baldintzen arabera baino. Neurria neurri barik emotea: “bizi izateko eukan guztia emon dau”.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Barriro aurkitzen gara Lukasen ebanjelioko klabe bategaz: behartsuen ahalegina eta indarra agirian ipini nahia, baina ez euren ekonomi indarrez eta eraginaren arabera, bizi dabezan beste balore batzuei begira baino. Gaurko Ebanjelioan jazotakoa: “alargun” eta “behartsu” harek (beraz, birritan baztartua) ez eban uste inok ikusten ebanik (bera ez ebilen horretan); baina Jesus bai konturatu zan, eta horrexegaitik guztiak jakitun ipini ebazan.

- Harritzekoa da Jesusen “ikusteko” ahalmena: ez da azalean gelditzen, barruraino sartzen da, bihotzeraino eta hor aztertzen ditu giza-jokabidearen motibazino sakonak. Gaurko kasuan, emakume alargun eta behartsuarenak. Horra Jesusen estiloa, itxuran eta azalean ez gelditzeko proposatuz. Baina gogoan hartzeko “alargun behartsuaren” jarrerea, biziteko eukan guztia eskeiniz.

- Hemen gelditzen jaku gaurko ebanjelioko kontakizunak eskeintzen deuskun irakatsi ederra, ia bere bidea eta motibazinoak jarraitzeko gogoak emoten deuskun! Hau bai dala egia: egunero -eta era askotara-, agertzen jataz antzeko aukerak, isilean, inor konturatu barik, eta, gainera, Jesusen “ikusteko” ahalmena bizi eta landuteko, hainbeste zertzelada ezagutu eta baloratzen jakiteko... Badaukat zer egin nire bizitzan!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, eskerrak emoten deutsudaz nire anai-arrebakaitik, isilean eta zarata barik, egunero jokatzen dabe, mundu hau hobea izan daiten, zure erregetzaz akorde jarriz."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue