Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 22

Urtean Zeharreko 33. astea

2019ko Zemendiaren 22a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-33-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 19, 45-48 )

Aldi haretan, Jesus jauretxean sarturik, han sal-erosketan ziharduenak jaurtiten hasi zan, esanez:
- «Idatzirik dago: “Nire etxea otoitz-etxea izango da”; zuek, ostera, lapur-zulo egin dozue».
Eta egunero jauretxean irakasten ziharduan.

Abade nagusiak, idazlariak eta herriko zaharrak, ostera, Jesus aurretik kendu nahirik ebiltzan; baina ez eben asmatzen zer egin, herri guztia zoratuta egoalako Hari entzuten.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ebanjelikoko pasarte hau zati bitan banatu daiteke: lehenengoan, jauretxeko saltzaileen aurka Jesusen berbak agertzen dira; bigarrenean, Lukasek Jesusen lur-gaineko azken egunetako zehaztasun batzuk laburbatzen ditu.

- “Idatzirik dago”: Jesusen ezpanetan berba honeek ez dabe esan gura profeziak erabagita eukela bere portaerea; hori barik, Jesusek profezietan esandakoa bere betetasunera daroala. Egia esan, profezietan esandakoa da Jesusek bere keinu eta eginkizunez argiz betetzen dituenak eta bere nortasuna ezagutzera emoten deuskuenak, batez ere, Aitak bialdutakoaren bere kontzientzia. “Nire etxea otoitz-etxea izango da” (45. a.): jakitun gagoz, Jesusentzat otoitz-leku ez zala Jerusalengo jauretxea bakarrik; areago, behin baino gehiagotan salatu ditu erlijinozko erakundeak, euren eginbeharrak materialki gehiegi mugatzen dabezalako. Halan da ere, jauretxea, Jaungoikoaren etxea danez, ezin dala beretik atera; beraz, galazota dago edozetariko komertzial hartuemonetarako erabiltea, horrek Jaungoikoaren etxea “lapur-zulo” bihurtu dozue (46, a.; Is 56, 7; Jr 7, 11).

- Lukasen azken txostenak (47. a.) oso ezaguna jakun jazoera bat dakarsku: aginpidedunak itsu jarraitzen dabe Jesus eta bere irakatsien argiaren aurrean, eta bien bitartean herria, bere xumetasunean, zoratuta egoan Hari entzuten, Salbatzaile eta Maisu baten beharrizanean sentitzen zan eta.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusek amaitu dau “Jerusalenera igoerea”, horrek beragaz dakarrezan eskeintza, sufrimentu, heriotz eta biztuereaz; atzo “negar egiten eban”, gainera etorkiona gogoratuz. Gaur, jauretxean seinale profetiko bat burutzen dau: “salerosketan ziharduenak jaurtiten hasi zan” (45. a.), “zuek nire etxea lapur-zulo bihurtu dozue” (46. a.). Ikusten danez, Jesus, bere azken aldera, askatasun betean agertzen da, garbiketa-ezaugarri honegaz eta, horrez gainera, egunero irakasten ziharduan, herri osoa entzule ebala.

- Buruzagiak, abadeak, legemaisuak eta, ostera, zelan garbitu asmatzen dabiltz: Berak aurrez aurre jarten ditu gustura entzuten deutson herria eta “jakitun” sentitzen diranak; aurka jarri jakozan, heriotza emoteraino. Xumeak onartzen dabe Jesusen dohaia, Beragan Jauretxe barria ezagutuz (Joanek, batez ere); buruzagiak, ostera, isilduazo gura dabe eta ahal dan arinen garbitu. Heldu gara jazoera erabagikorretara.

- Ezin-argiagoa da ebanjelioko pasarte hau: euren xumetasunez gustura onartzen dabenak eta euren harrokeriz ukatzen eta zelan garbitu asmatzen diharduenak. Jesus ONARTZEA, bere keinuak eta bere mezua, bere estiloa eta bere proposamenak... hor dago kakoa! Hemen aurkitzen naz ni ere, aukera hau barriztu beharrean, askoz gehiago landu eta zaindu beharrean. Eta zu, anai-arreba horrek, ba al daukazu Jesusek “garbitu” beharrik? Prest al zagoz?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, zoragarria da zure barruko sendotasuna eta zure askatasuna, egoerarik gordinenei adorez eta gogotsu arpegi emonez. ESKERRIK ASKO bidea erakutsi eta sekretua argitzeagaitik: Jaungoiko Aitaren proiektuan zenduan uste osoa."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue