Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 21

Urtean Zeharreko 33. astea

2019ko Zemendiaren 21, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-33-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 19, 41-44 )

Aldi haretan, Jesus, Jerusalenera hurreratu eta uria ikustean, negarrez hasi zan, eta honan inoan:
- «Zuk ere antz emongo bazeuntso egun honetan bakerako bideari! Baina ez; ezkutuan dago hori zure begientzat.
Etorriko jatzuz egunak: lur ebagiz hesituko zaitue zure arerioak, erdian hartu eta estutuko zaitue alde guztietatik, lurraren kontra joka garbituko zaitue zu eta zure barruan bizi diran zure umeak; ez deutsue harririk harri gainean itziko, ez zenduelako ezagutu nire etorreraren eguna».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jerusalengaitik Jesusen erostak, -tonu eta berbakeran arkaikoak-, badirudi Jesus historikoaren hur-hurreko iturrikoak dirala. Jazoera gitxitan lez Jesusek hemen negarrari emoten deutso, bere gizatasun sakoneko sentimentuak agertuz. Uri Santuaren etorkizuna, herri osoarena lez, Jaungoikoaren epaiketa baten menpe gelditzen dala (“ezkutuan dago hori zure begientzat”, bake-bidea). Jesusen berbakera eskatologikoak, profeten sasoiko erasoaldi zorrotzez beterik, “egun hau” eta gainera datorren “epai-eguna” kontrajarten ditu. Salbamenak eta epaiketak bat egiten dabe “ez zenduelako ezagutu nire etorreraren eguna” (44. a.).

- Jerusalenen hondamendia egi bihurtu dan errealitate bat da: Lukasek 70. urte ondoren idazten dau. Halan ere, horek ez dau gitxiagoten bere balioa: Jesus hila izan zan, beste profeta askoren antzera, hareek ere jauretxearen eta herriaren etorkizunari buruz esandakoakaitik (Mt 26, 61). Jazoera honek bere balioa dau, ez igarkizun ahalmenaren adierazpenagaitik, baina bai ebanjelariak idazkia zuzentzen deutson alkartearen historia ulertzeko klabe lez.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelariak Jerusalenen aurrean jarten gaitu; Jesusek bere bidea ibili dau, “Jerusalenera igon dau”. “Jerusalen” Jaungoiko beraren begiko danaren sinboloa, hainbeste arduraz eta laguntzaz zaindua; Jerusalen, kultuaren eta erlijiotasunaren zentroa; Jerusalen, topaketa gunea... ez dau jakin Jaungoikoak bere Seme Jesusengan eskeintzen deutson graziazko unea ezagutzen; onartu ez eze, erabat ukatu egin dau, uritik bota eta kurutzean hilteraino. Horra Jesusi malkoak atera eutsozan errazoia.

- Bidea Jesusegaz egin dogu, bere taldeagaz; Jerusalenera heldu gara, ondoren datorren guztiagaz: mezprezu, kondena, epaiketa eta heriotza. Antz emon ete deutsot “etorrera egunari”? Adi eta erne biziten ikasi ete dot, bere presentzia ezagutzeko betetasunean biziteko, eskeintzen deustan aukerea onartzeko? Ala... gaur ere “negar egingo” ete leuke, Bera onartu beharrean, ukatu egiten dodalako? Zer deritxazu, anai-arreba?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuk deuskuzun maitasuna ikustean, izadian zabaldutako edertasunak, berba bat baino ez dot aurkitzen sentitzen dodana adierazoteko: ESKERRIK ASKO!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue