Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 20

Urtean Zeharreko 33. astea

2019ko Zemendiaren 20a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-33-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 19, 11-28 )

Aldi haretan, Jesusek, Jerusalendik hurrean egoalako eta entzuleak Jaungoikoaren Erreinua laster agertuko zala uste ebelako, parabola hau esan eutsen:
- «Gizon handiki bat urruneko lurralde batera joan zan, hango erreinuaren jabe egin eta gero bihurtzeko. Bere hamar morroiei dei eginik, hamar mina (urrezko ontza) emon eutsezan, eta esan eutsen: “Ekin irabazian, Ni etorri arte”.

Bere herritarrak, ostera, begitan harturik euken, eta mandatariak bialdu ebezan haren atzetik, esateko: “Ez dogu nahi hori gure erregetzat”.

Erreinuaren jabe eginda bihurtu zanean, dei egin eutsen dirua emondako morroi hareei, bakotxak zenbat irabazi eban jakiteko.
Etorri zan lehenengoa, eta esan eban: “Jauna, zure mineak hamar mina emon ditu”. Harek esan eutson: “Ederto, morroi zintzo! Gitxian zintzoa agertu zarealako, hamar uriren agintea izango dozu”.
Bigarrenak, etorrita, esan eban: “Jauna, zure mineak bost mina emon ditu”. Eta honi ere esan eutson: “Zuk ere bost uriren agintea izango dozu”.
Besteak, etorrita, esan eutson: “Jauna, hona hemen zure minea; zapian batuta euki dot. Izan ere, zure bildur nintzan, gizon zorrotza zara-ta; jarri ez dozuna jasoten dozu, eta erein ez dozuna batzen”.
Esan eutson honi: “Morroi gaizto! Zeure ahotik galtzen zaitut. Bazenkian gizon zorrotza nazana, jarri bakotik jasoten eta erein bakotik batzen dodana. Zergaitik ez dozu, ba, diru-etxean jarri nire dirua, bihurtzerakoan irabaziekin jaso nengian?”.

Eta han egozanei esan eutsen: “Kendu egiozue minea, eta emon hamar mina daukazanari”. Hareek esan eutsoen: “Jauna, lehendik ere badaukaz hamar mina”. “Benetan dinotsuet: daukanari, emon egingo jako; ez deukanari, barriz, daukan hori ere kendu egingo jako”.
“Eta erregetzat nahi ez ninduen arerioak, ekarri ona, eta hil egizuez nire aurrean”».

Berbok esanda, Jerusalengo bidean gora abiatu zan danen aurretik.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusi jarraitzen deutson bideko itsuaren jazoerea (18, 35-43) eta Zakeoarena, bere ondasunak ondo erabilten ikasi ebanarena (19, 1-10), gaurko parabola honen sarreratzat hartu geinkez, guztientzako mezua eskeiniz: hamar minen (urrezko ontza) erabilerea (19, 11-28). Bidea amaitzen dago eta bertan dauka Jerusalen. Ikasleen ustez, heldu da azkena (epaiketa) eta, beste barik, gauza guztien lehengo erakundeak guztiz aldatuko dira. Jesusek arazo hau argitu beharra dauka: Erreinuak ez gaitu eroan behar eguneroko eginbeharretatik askatuko gaituan “amets" batera; hori barik, Erreinua arloan errime jokatzen daben ikasleen ahaleginean dago.

- Lukasen parabolan (Mateoren ebanjelioan ez da honela), morroi bakotxak mina bat hartzen dau: horren argira, hasierako bardintasuna, bakotxaren portaeraren arabera, azken ezbardina azpimarratzen da. Ugazabaren saria eta goralpenak ondo jokatzen dabenentzat dira; eta morroi alperra kondenatua da, bere alperkeriagaitik baino gehiago, bere bildurragaitik, ugazabagan fiatzen ez dalako. Bere ahotik galtzen dau (22. a.): “gizon zorrotz” lez baeukan ugazaba, bere zorroztasun osoz jokatzen dau.

- Parabolearen amaierea ezustekoa da: morroi alperrari kendutako mina morroi aberatsenaren aberasgarri bihurtzen da, giza-ikuspegiz zuzenkontrakoa dirudiana. Baina holan da grazi-bidea: ugaritu eta gainez egiten dau onartzen dabenarentzat, eta desagertzeraino agortzen da beragandik aldenduten diranentzat.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelioko pasarte honek hauxe adierazo gura deusku: Jesus bere bidearen azkenera, Jerusalenera, helduten dagoala; eta ikasleei eta jarraitzaleei irakasten deutse jarraipenean zelan jokatu, hartzea ez dala nahiko gaineratuz: beharrezkoa da frutu EMOTEA, “irabazian ekin”. Eta hau, administratzaileak garalako. Holan helduko da, apurka apurka, Jaungoikoaren Erreinua. Beraz, administratzaile espirituz jokatu beharra dogu, hori da bere proposamena.

- Eta hemen aurkitzen naz ni, -ezelango duda barik- dohai eta talentu pila bat hartu dodana: bizitza, osasuna, adimena eta mila eta bat aukera. Eurakaz “tratu egitera” konbidatua naz, beti ere Erreinuaren alde. Hori da bere etorrerea itxaroteko bidea, ez gero bildur-ikaraz, beragazko TOPAKETEA noiz izango itxaroten dauanaren konfiantzaz baino: “Sartu zaitez zure Jaunaren atsedenean”. Frutu emotea, bizitza sortzea, hori da azken helburua. Zer deritxazu?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, ikasi dagidala nire denporeari, nire dohaiei eta ahalmenei zukua ateraten, BIZI-BALOREEN alde, zure Erreinuaren eraikuntzan lankide izan naiten."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue