Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 15

Urtean Zeharreko 32. astea

2019ko Zemendiaren 15a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-32-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 17, 26-37 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Noeren egunetan jazo zana jazoko da Gizonaren Semearen egunetan: jan eta edan egiten eben, eta ezkondu egiten ziran gizon-emakumeak, Noe kutxan sartu zan egunera arte; etorri zan uriolea, eta guztiak galdu zituan.
Bardin jazo zan Loten egunetan ere: jan eta edan, erosi ta saldu, landarak sartu ta etxeak egin ebiltzan; baina Lotek Sodomatik urten eban egunean, sua eta azufrea jatsi ziran zerutik, eta guztiak galdu zituan.

Holantxe izango da Gizonaren Semea agertuko dan egunean. Egun aretan, etxe-gainean dagoana, bere tresnak etxean dituala, ez bedi jatsi, etxean daukazanak hartzen; eta bardin, soloan dabilana ez bedi atzera bihurtu. Gogoan izan Loten emaztea.
Bere bizia salbau-guran dabilanak, galdu egingo dau; eta galtzen dauanak, barriro aurkituko.

Badinotsuet: gau haretan lagun bi egongo dira ohe berean: bata hartua izango da, eta bestea itzia; emakume bi alkarregaz ibiliko dira errotarrian: bata hartua izango da, eta bestea itzia».
Ikasleak esan eutsoen:
- «Non, Jauna?».
Eta Harek erantzun:
- «Gorpua non, arranoak ara batuko dira».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Azkenaldiei buruzko gogoeta giroan, Jesusek Noeren aldietara joten dau (Ha 6 – 8) eta Lot eta bere ezkontidearen aldietara (Ha 19, 24); holan argitzen dau Gizonaren Semearen aldia. Noeren aldian lez (26. a.) Loten aldiko uriolak eta sugarrak gizonak ezustean harrapatu ebezan lez, jan-edanean, ezkontzan, lanean buru-belarri arduratuta, baleiteke orain gu ere Jaunaren etorrereak prestau barik holantxe harrapatzea.

- Lehenengo eta behin, kontutan hartu beharra dago zek kezkatzen gaituan: jan-edanetara, eta bizimodu erosora joteak -heriotzak hondatua- zentzunbakoko aberatsarena egitea da (Lk 12, 19). Ez dira “tresnak” (31. a.), bizitzako joan-etorriak, bizitzara eroango gaituenak; bestelan baino, Jaungoikoa gure bizitzaren oinarritzat dogula, bestelakoak ukatu behar ditugu, begirada atzera bihurtu barik, Loten emazteak lez (31. a.; Lk 9, 62). Lukasenean 9, 32an esandakoak jasoz, hemen dator Jesusen baieztapena: “Bere bizia salbau nahi dauanak galdu egingo dau, baina galtzen dauanak salbau egingo dau” (33. a.). Gogoan hartzekoa da, lehenengo kasuan, salbatzeak (peripoieomai) daukana zaintzeko indarra dau; bigarren kasuan, salbatzeak (zoogoneo) ez dauka ezer gordetzerik, hondamendi bihurtzen jakon bizi barria sortzen deutso.

- Gizon eta emakume (34. a.) guztiak prest egon behar dabe: “non” (37. a.) bakotxa dagoan lekuan, bakotxak bere bizia daroan lekuan, hantxe bisitatzen dau Jaunak (Apk 19, 17 eta Is 18, 6; 34, 15; Jr 7, 33; 12, 9).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jakina, galduta dabilenarentzat Erreinuaren etorrerea ustebako izango da! Ebanjelioko irakatsia ildo honetatik doala dirudi, eta lehenari begirada honeek (uriola, Sodoma) azkenengo honen adierazpen lez dira. Izan ere, Jaungoiko Salbatzailearen “azken topaketa” edozein une baten izango dogu. Baina erne eta zain dagoanak bakarrik izango dau poza topaketa horretan, benetan salbagarria.

- Horregaitik, ez da nahiko aberats tentelaren antzera bizitza planteatzea, azken aldiko egunak ezustean harrapatzeko arriskuan, luzarorako ondasunen jabe izan arren; bestelan baino, zain EGOTEA da kontua, Gizonaren Semeak eskeintzen deuskun bizitza zoragarria bete-betean hartzeko arduraz dana jokatuz. Hortik dator salbamena.

- Hemen jatorku beste behin gehiago bizitzeko konbidapena, ez gero bildur-ikaraz, behin betiko TOPAKETA zoragarriaren aurrean zain eta erne jokatuz baino; orduan bai jakingo dogula zer dan “bizia galtzea”, azken mugan bete-betean eskuratzeko. Itxaropenez betetako mezua, leialtasunez irauteko, eta ez tentelkeriz noraezean (aberats tentela lez), ONARTZEKO zain baino. Etorkizunera begira itxaropenez jokatu, bere baitan korapilatuta dagoan mundu honetan... halako erronka niretzat! Eta zuretzat..., anai-arreba?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, nire bizitzako egun guztietan Zugaz bizi eta ibilten ikasi nahi dot: arruntetan eta berezietan. Zure presentzia ez dedila inoiz desagertu nire bihotzetik."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue